Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Herriko Ekonomia Jarduerak: Hirigintza, Industria eta Abeltzaintza

Geografia5,61 KB

Hirigintza eta Lurralde Antolakuntza

Hirigintza barreiaturik: Hirigintza tradizionalaren zabalkundea, lurraldetik modu lasaian hedatzen. Garraio eta komunikazio sistemen hobekuntza dela eta lan-lekua eta bizi-lekua banandu egin dira. Suburbanizazio eta kontraurbanizazio prozesuek parte hartzen dute.

Mugimendu pendularrak: Bizi diren inguruko herri txikietatik hiri handira lanera, ikastera... mugitzea da, ondoren, herrira itzuliz.
Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorra: Espainiako hiri-arautegian definitutako lurralde antolakuntza da. Lurzorua sailkatzen da, lurzoru mota bakoitzari aplika dakioken erregimena zehazten da, babesgarriak diren zonaldeak arautzen dira eta udalerriaren hornikuntzaren ezinbesteko osagaiak zehazten dira, baita zonalde bakoitzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Ekonomia Jarduerak: Hirigintza, Industria eta Abeltzaintza" »

Espainiako Paisaia Agrarioak: Analisia eta Ezaugarriak

Geografia3,13 KB

Espainia Hezea

Erliebe gorabeheratsuko zonaldea. Populazio sakabanatua. Jabetza sistema minifundioa (partzela txikiak, hesitua). Nekazaritzarako zatia ez da handia, polilaborantza praktikatu izan da. Larreak eta abereak elikatzeko landaketa (alpapa, artoa...). Abeltzaintzak garrantzi handia du, bai okelatan, bai esnetarako. Aire libre eta ikuiluetan egoten dira. Ustiategiak tamaina txikikoak, ertainak lehiakortasuna eragozten dute.

Barrualde Kontinentalizatua

Penintsularen barrualde kontinentalizatua. Bi meseten eta Ebroren sakonunean ematen da. Altitude handiko zonaldea; euri gutxi udan, neguan izozte handiak. Populazioa bildua dago (iparraldean herri txikiagoak, hegoaldean handiagoak). Migrazio handiko lekuak. Minifundioa nagusi. Dueroren eta...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Paisaia Agrarioak: Analisia eta Ezaugarriak" »

Espainiako Industria Inguruneak: Koropleta Mapa Azterketa

Geografia4,16 KB

Mapa hau Espainiako industria inguruen koropleta mapa bat da. Bertan, koloreak eta borobilak agertzen dira. Koloreek industria inguruak adierazten dituzte: berde ilunak, garatutako industria-eremuak; berde argiak, hedatzen ari diren eremuak eta ardatzak; gorriak, berregituratzen ari diren eremuak eta ardatzak; moreak, industrializazio induzituko eremuak eta kolore horixkarekin, industrializazio urriko eremuak.

Industria Ingurune Garatuak

Industria ingurune garatuak, Madrileko eta Bartzelonako metropoli inguruetako espazio zentralak dira. Industria sektore helduak hondoratu edo birmoldatu egin dira eta industria suspertu egin da. Horren guztiaren eraginez, industria tertziarizatu egin da, industria eta enpresa parkeak agertu dira, eta horietan...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria Inguruneak: Koropleta Mapa Azterketa" »

Industria Aldiko eta Osteko Hirigintza Espainian (1850-1975)

Geografia2,7 KB

Industria Aldiko Hirigintza (1850-1975)

Industrializazioa eta Nekazal Exodoa

Industrializazioaren ondorioz, nekazal exodoa gertatu zen, eta jendea hirietara joan zen industria guneetara lan egitera. Honek hirien hazkunde bizkorra ekarri zuen.

Ezaugarriak

  1. Hirigintza tasa azkar hazi zen. 1820an hiri-populazioa %14koa zen, eta 1900ean %76koa.
  2. Hirigintza prozesua jarraia izan zen, baina intentsitate desberdinekin.
  3. Industrializazio prozesua baino arinago joan zen beti.
  4. Espainiako populazio desorekak eskualdeka handitu ziren.

Faktoreak

Administratiboak

  • 1833ko Javier de Burgosen probintzien banaketaren ondorioz, jendea hiriburura joan zen.

Ekonomikoak

  • Suspertze ekonomikoa.

Sozialak

  • Hiriek nekazariak erakartzen zituzten (nekazal exodoa).
  • Etxeko zerbitzuan langile
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Aldiko eta Osteko Hirigintza Espainian (1850-1975)" »

Barne Migrazioa

Geografia3,05 KB

Barne Migrazioa

Migrazioa: biztanleriaak espazioan egiten dituen mugimenduak dira.

Barne Migrazioa: Herrialde bateko mugen barruan ematen direnak.

- Migrazioen motibazio nagusia lana izan da - Fuluxuak norabide bakarrekoak emigrazio eta inmigrazio inguruetan: landatik industria guneetara eta hirietara. - Emigranteen profila prestakuntza txikiko gaztea.

Migarzio Tradizionala

Bi mota daude:

Urtaro Edo Aldi Baterako (1866-1960)

Itzultzeko asmoz egiten zen behar moztea, mahats bilketa ..., esku lana behar zelako.

Nekazal Exodoa (1900-1975)

Landa eta hiri-inguruen arteko migrazioa iraunkorra edo iraupen luzkeoa. Arrazoiak: lana, diru-sarrerak, osasuna, kultura, aisia... Nondik Galizia, Barnealdea eta Ekialdeko Andaluzia. Nora Katalunia, EAE eta Madril (industria

...

Jarraitu irakurtzen "Barne Migrazioa" »

Demografia eta Hirigintza Kontzeptu Garrantzitsuenak

Geografia2,81 KB

Demografia Kontzeptuak

  • Errolda: Udalerri bateko biztanleen erregistro ofiziala da. Bertan biztanleriaren datu demografikoak biltzen dira (jaiotzak, heriotzak, etab.).
  • Populazio Dentsitatea (Bizt.): Inguru bateko biztanleria eta azalera lotzen dituen neurria da.
  • Biztanleriaren Hazkunde Erreala: Herrialde bateko biztanleriaren hazkundea edo txikipena neurtzeko balio du.

    Formula: (Jaiotza Tasa - Heriotza Tasa) + Migrazio Saldoa = Hazkunde Erreala

  • Trantsizio Demografikoa: Erregimen demografiko zaharretik gaur egungora igarotzeko prozesua da.
  • Bizi Itxaropena: Pertsona batek, batez beste, biziko duen urte kopurua.
  • Biztanleriaren Zahartzea: Herritarren batez besteko adinaren igoera. Helduen kopurua handitzea dakar, geroz eta beranduago hiltzen direlako.
  • Migrazio
...
Jarraitu irakurtzen "Demografia eta Hirigintza Kontzeptu Garrantzitsuenak" »

Hiri Eraldaketak Industria Aroan: Plangintza eta Auzo Berriak

Geografia4,8 KB

Garai Industrialeko Eraldaketak Alde Zaharrean

Planoa

  • Balio handiko alderdietan.
  • Kaleak egokitu eta berritu ziren.
  • Hiribide nagusiak sortu ziren, zabalak eta luzeak.
  • Batzuetan, alde zaharrean sartu ziren, haien hiri-bilbea apurtuz.
  • Plaza berriak sortu ziren.
  • XIX. mendeko desamortizazioak aprobetxatu zituzten, Elizaren eraikin, lorategi eta baratze asko zirkulazioan jarri zirelako.
  • Gainerakoetan, hondatze morfologiko eta soziala hasi zen.
  • Hiri-bilbea, orokorrean, trinkoagoa egin zen.
  • Biztanleria-hazkundea zela eta, espazioa aprobetxatu behar izan zen.

Eraikuntzak

  • Eraikuntza berriak kokatu behar ziren (gobernu-delegazioak, museoak, liburutegiak, etab.).
  • Etxebizitza kolektiboak eta altuak eraiki ziren.
  • Estilo historizista erabiltzen zen (estilo historiko asko
...
Jarraitu irakurtzen "Hiri Eraldaketak Industria Aroan: Plangintza eta Auzo Berriak" »

Euskal Herriko eta Espainiako Hirigintza eta Demografia

Geografia14,61 KB

EAEko Hiri Hierarkiaren Iruzkina (2006)

Aurrean dugun mapak EAEko hiriek 2006an zeukaten hierarkia ageri digu. Honako ezaugarri hauek dituzte:

Ezaugarri Nagusiak

  1. Hirien garrantzi demografiko zein funtzionalak eta eragin-eremuaren hedadurak hirien hierarkia egituratzen dute:

    Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra

    Hierarkia horren barruan Bilboko metropoli-inguruak eta Donostiak zein Gasteizek osatzen dute. Mapan ikur handienekin adierazirik ageri dira:

    • Bilboko metropoli-ingurua: EAEko pilaketa demografiko handiena da. Industria, merkataritza eta negozio eginkizunak ditu. Inguru honen eragin-esparrua autonomia erkidego osoan hedatzen da eta nazioarteko lotura aipagarriak ditu Bilboko portuko salgaien trafikoaren eta bidaiarien Loiuko aireportuko trafikoaren
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko eta Espainiako Hirigintza eta Demografia" »

Euskal Herriko Nekazaritza eta Abeltzaintza: Banaketa eta Ezaugarriak

Geografia3,44 KB

Zirkuluen banaketa territorialak triangelu alderantzizkoaren irudia islatzen du, bere erpinek hiru hiriburuekin bat egiten dutelarik. Triangeluak dentsitate handiko oinarri sendoa erakusten du, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien lurraldeetan, eta beheko erpina Vitoria-Gasteiz aldean. Arabako gainontzeko lurralde gehienak triangelutik kanpo gelditzen dira, zirkulurik gabe, probintzia honetako eskualde gehienetan jarduera industriala txikia baita. Industriaren garapenak biztanleriaren banaketa baldintzatuko du.

NPB (Nekazaritza Politika Bateratua): Europako Batasunak estatukide guztietarako ezartzen duen nekazaritza politika bateratua da. Bertan, herrialde desberdinetako nekazaritza jardueren garapen orekatu eta koordinatu baterako oinarriak jartzen...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Nekazaritza eta Abeltzaintza: Banaketa eta Ezaugarriak" »

Espainiako Paisaiak: Ozeanikoa eta Mediterraneoa

Geografia2,73 KB

Paisaia Ozeanikoa

Erliebea

Malkartsua, menditsua, aldapatsua eta ordeka gutxikoa.

Urak

Ibai ugari, Kantauri isurialdekoak. Laburrak dira, itsasotik gertuko mendietan jaiotzen direlako; emaritsuak eta nahiko erregularrak.

Landaredia

Baso hosto-erorkorra: pagoak eta haritzak. Otalurra edo sastraka: txilarra, otea, isatsa. Belardi oparoak.

Lurrak

  • Arroka-eremu silizeoan:
    • Lur arrea, humus ugariko lurra eta azidotasun apur batekoa; larreak eta laboreak izaten ditu.
    • Ranker motako lurra, higadura askoko aldapetan, belardi eta basoetarako soilik egokia.
  • Kareharrizko arroka-eremuan:
    • Kareharrizko lur arrea, belardietarako eta babarrun eta artoren laborantzarako egokia.
    • Terra fusca, mendi-inguruetan, basogintzarako erabilia.

Klima

Ozeanikoa. Prezipitazio ugariak eta...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Paisaiak: Ozeanikoa eta Mediterraneoa" »