Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Landaredi Potentziala eta Europar Batasuna

Geografia2,57 KB

Landaredi Potentziala

Eremu jakin batean, gizakiaren jarduerak ekosistema naturala aldatuko ez balu, izango litzakeen landaredi egonkorra, hau da, lurralde batean berez sortzen den landaredia (lurraren, klimaren, higaduraren eta abarreko faktoreen arabera). Inguru bateko landarediar gizo esku-hartzearen ondorioa denean, 2. mailako landaredia deritzogu. I. penin. 3 mota: boreal-alpetarra, eurosiberiarra eta mediterraneoa.

Ekintza-gunea

Goi- eta behe- presioko airearen inguruak dira lurrazaleko zirkulazioan. Beraz, bi mota: Goi presioa edo antizikloia: 1.016 milibarretako presio atmozferiko baino gehiagoko aire zona da. Haizeak horren inguruan mugitzen dira erlojuko orratzen noranzkoan (ipar hemisferioan). Eguraldi egonkorra sortzen du. I. penintsulan...

Jarraitu irakurtzen "Landaredi Potentziala eta Europar Batasuna" »

Lehen Industria Iraultza: Gakoak eta Ondorioak

Geografia3,43 KB

Lehen Industria Iraultzaren Garrantzia

Lehen Industria Iraultzak goitik beherako aldaketa eragin zuen ondasunak ekoizteko moduan. Prozesu dinamikoa, bizkorra eta geldiezina izan zen. XVIII. mende erdialdera hasi zen (1750), eta 1870 arte iraun zuen. Britainia Handian izan zuen abiapuntua eta beste herrialde batzuetara hedatu zen XIX. mende hasieran.

Neolitikotik geroztik ekoizpen-egituretan gertatutako eraldaketarik handiena ekarri zuen. Tailerretatik fabriketara, ondasunak eskulanaren eta manufakturen bidez ekoitzi ordez, modu masiboan eta bitarteko mekanikoen bidez ekoizten hasi ziren, eskala handian.

Zer ziren Enclosure Acts legeak? Zer ondorio ekarri zituen?

Enclosure Acts legeen bidez lurrak hesituz joan ziren pixkanaka. Lurrak indibidualizatzea...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Industria Iraultza: Gakoak eta Ondorioak" »

Merkataritza Motak, Kanpo Merkataritza eta Zerbitzuak

Geografia2,27 KB

Merkataritza-balantza

Esportazioen eta inportazioen arteko aldea da. Tradizioz, defizitarioa izan da ia produktu guztietan, jakietan eta automobiletan izan ezik. Sektore horrek ere 2004tik saldo defizitarioa du. Saldo negatibo handienak Madrilen, Katalunian eta Andaluzian daude.

Kanpo-merkataritza

Herrialde batek munduko gainerako herrialdeekin duen produktuen eta zerbitzuen trukea da. Esportazioa nazioko produktuak atzerrian saltzea da, eta inportazioa, herrialde batek atzerriko produktuak erostea. Espainian biek hazkunde handia izan dute 1960ko hamarkadatik aurrera, hiru faktoreei esker:

  • 1959tik aurrera nazioarteko ekonomiara irekitzea.
  • 1986an Europako Erkidegoan sartzea.
  • Munduko globalizazio ekonomikoan sartuta egotea.

Handizkako merkataritza

Produktuak...

Jarraitu irakurtzen "Merkataritza Motak, Kanpo Merkataritza eta Zerbitzuak" »

Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Sistema: Ezaugarriak eta Erronkak

Geografia5,02 KB

EAEko Hiri Sistema

Euskal Autonomia Erkidegoko hirien ezaugarriak:

Hiri Hierarkia

Hiri hierarkia dago, hirien garrantzia demografikoan oinarrituta.

Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra

Hierarkia horren buruan Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra dago, Bilbo, Donostia eta Gasteiz metropoli-inguruek osatua.

Bilbo

Bilboko metropoli-ingurua EAEko pilaketa demografikorik handiena da. Industria eta merkataritza eginkizunak ditu.

Donostia

Donostia metropoli-inguru baten erdigunea da. Eginkizun dibertsifikatuak ditu: industriakoak, kulturalak, merkataritzakoak eta turistikoak.

Gasteiz

Gasteizek administrazio eginkizunak ditu.

Probintziako Hiri Txikiak

Probintziako hiriburuen azpitik hiri txiki batzuk daude, administrazio, industria eta zerbitzu eginkizunak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Sistema: Ezaugarriak eta Erronkak" »

Espainiar Estatuko Hiri Sistema

Geografia2,32 KB

Espainiar Estatuko Hiri Sistema

Irudi-mapak Espainiar estatuko gaur egungo hiri sistemaren antolaketa irudikatzen du. Estatu bateko hirien arteko erlazio-maila adierazten du, eta neurri demografikoa (biztanle-kopurua), eragin-esparrua, funtzioak eta kokapenaren araberako sailkapena agertzen du.

Karratuak, zirkuluak, lerroak eta koloreak erabiltzen dira hirien hierarkian duten papera eta loturak islatzeko.

Hirien Hierarkia

Espainiar estatuko hiriak biztanleriaren, funtzioen eta eraginaren arabera hierarkizatzen dira:

  • Metropoliak
  • Hiri ertainak
  • Hiri txikiak

Metropoliak

Madril eta Bartzelona (karratu gorriak) nazioko metropoliak dira. Madrilek du biztanle-kopururik handiena eta lotura estua du ondoko hiri ertainekin. Bartzelonak lotura handiagoa du Mediterraneoko

...

Jarraitu irakurtzen "Espainiar Estatuko Hiri Sistema" »

Donostiaren Hiri Garapena: Historia, Morfologia eta Ondorioak

Geografia2,96 KB

  1. ERAIKUNTZA Gunea ETA KOKAPENA

Antigua auzoa egon zen, baina hiriaren lehenengo eraikuntza gunea Urgull izan zen, beranduago inguruko hedatuko zen. Kostaldean eta Urumea ibaiaren bokalean dago, hiru hondartza ditu eta mendiz inguratuta dago.

BILAKAERA HISTORIKOA

XII. mendearen bukaeran Urgulleko gazteluaren inguruan pilatu ziren etxeak eta eraikuntza zibilak. Harresiak toki estrategikoa zela 1813ko sutearen ondoren gero berreraiki zen Trinidad kalea baino ez zen gelditu. 1863an harresiak eraitsi zituzten. 1960tik aurrera hazkunde handia izan zuen hiriak eta inguruko auzoek. Hazkunde horren ondorioz inguruko herriekin egin du topo eta Donostialdea aglomerazioa sortu da.

MORFOLOGIA

* ALDE ZAHARRA

Gune historikoa da. Sutearen ondoren berreraiki eta plano...

Jarraitu irakurtzen "Donostiaren Hiri Garapena: Historia, Morfologia eta Ondorioak" »

Espainiako eta Euskadiko Biztanleria: Faktoreak eta Migrazioak

Geografia7,87 KB

Banaketa Faktoreak

Industria Aurreko Aldia

Industria aurreko aldian, faktore naturalek pisu handia hartu zuten. Dentsitate handienak erliebe lauko eta negu leuneko kostaldeetan zeuden. Giza faktoreek ere eragina izan zuten; Amerikaren aurkikuntzak Gaztelari oparotasun ekonomiko handia eman zion. XVII. mendean, krisi ekonomiko eta demografikoaren eraginez, biztanleria periferiarantz mugitu zen, eta ondorioz, dentsitate handienak kostako eta uharteetako inguruetan zeuden.

Industria Aldia

XIX. mendearen erdialdean, faktore naturalek garrantzia galdu zuten, eta biztanleriaren banaketan kontrasteak sendotu eta areagotu ziren. Madrilek eta periferiako eskualdeek pisua irabazi zuten, eta barrualdeko eskualdeek pisu demografikoa galtzen jarraitu zuten.

...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako eta Euskadiko Biztanleria: Faktoreak eta Migrazioak" »

Euskal Industriaren Eraldaketa eta Etorkizuna

Geografia3,67 KB

Euskal Industriaren Gaur Egungo Egoera

1994tik aurrera, euskal industria eraldatu eta modernizatu egin da, baina mugak ditu. Horiek konpontzeko, industria-politika garatzen da. Honek globalizazioaren erronka eta aukera berriei aurre egin nahi die, lehiakortasuna sustatuz berrikuntzaren, informazioaren eta ezagutzaren bidez.

Industria-ekoizpena:

Industria-ekoizpena hiru sektoretan oso espezializatuta dago: metalurgia eta produktu metalikoen ekoizpena; erauzte-industriak eta petrolioaren, energiaren eta uraren industriak; eta makineria eta ekipo mekanikoa. Hau da, jarduera helduak, lehiakortasunaren oinarri moduan prezio txikia eta herrialde merkeagoen lehia dutenak eta ekipo-ondasunetan oinarritzen direnak, maila teknologiko eta eskari ertainarekin.

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Industriaren Eraldaketa eta Etorkizuna" »

Industria Kokapena eta Joerak: Faktoreak eta Inguruak

Geografia5,55 KB

Gaur egungo industria-kokapena

Kokapenerako gaur egungo faktoreak

Hirugarren Industria Iraultzaren aldaketen eraginez, beste faktore batzuek pisua hartu dute:

  • Baliabide naturaletatik hurbil egoteak garrantzia galdu du, lehengaiak garraiatzea merkea delako eta energia elektrikoa garraiatzea erraza delako. Era berean, kontsumo-merkatutik hurbil egoteak garrantzia galdu du, garraioak eta komunikazioak hobetu direlako eta globalizazioaren barruan salmenta-inguruak zabaldu direlako.
  • Garraio eta komunikazio-sistema onak eta eskulana izatea garrantzitsua da, bi motatakoak: prestakuntza txikikoa eta profesional kualifikatuak.
  • Gaur egungo kokapen-faktore nagusiak berrikuntzara eta informaziora sarbidea izatea dira. Berrikuntzara eta informaziora sarbidea
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Kokapena eta Joerak: Faktoreak eta Inguruak" »

Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Sistema

Geografia4,46 KB

Sistemaren tontorrean Bilboko metropoli-ingurua (Bilbo Handia) dago, gutxi gora behera 870.000 biztanlerekin. EAEko pilaketa demografiko handiena da. Funtzio espezializatuak ditu industrian, merkataritzan eta negozioetan, eta bere eragin eremua autonomia erkidego osora zabaltzen da. Nazioarteko lotura aipagarriak ere baditu aireportua eta portua direla eta.

Bigarren Mailako Hiriak

Sistema honetan, bigarren mailan, Donostia eta bere metropoli-ingurua (Donostialdea) eta Gasteiz hiria daude. Donostialdeak, 320.000 biztanle biltzen ditu gutxi gora behera, eta funtzio dibertsifikatuagoak agertzen ditu (industria, turismoa, merkataritza, kultura). Nazioarteko loturak ditu mugatik hurbil dagoelako. Gasteizek 230.000 biztanle biltzen ditu eta Euskal...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Sistema" »