Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Industria Krisia, Berregituraketa eta Espainiako Industria

Geografia4,19 KB

Krisia eta Industria Berregituraketa

a) Industria Krisia (1975etik aurrera)

1975etik aurrera, industria-krisiak herrialde industrializatu guztiak jo zituen. Krisiaren arrazoiak:

  • Energia garestitzea: ekoizpen kostuak handiagotuz eta, ondorioz, industri produktuen eskaera gutxituz.
  • Industria Iraultzan berrikuntza teknologikoak: industria sektore berriak, ekoizpen sistema berriak; aurreko industria sistema zaharkitu zen.
  • Eskariak eskakizun berriak zituen kalitate eta diseinuari zegokienez, etengabeko berrikuntza eta produktuen dibertsifikazioa nahitaezko bihurtuz.
  • Ekonomiaren globalizazioak lanaren nazioarteko zatiketari mesede: lurralde bakoitza industri-sektore batzuetan espezializatu zen.

Espainiako industriaren urritasunak:

  • Langileen espezializazio
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Krisia, Berregituraketa eta Espainiako Industria" »

Espainiako Biztanleriaren Piramidea (2014): Analisia

Geografia4,16 KB

Iruzkindu beharreko dokumentua Espainiako biztanleriaren bilakaera adierazten duen piramide demografikoa da. Biztanleria-piramidea une jakin batean sexuaren eta adinaren arabera egitura demografikoa erakusten duen grafiko mota da. Kasu honetan, 2014ko datuak agertzen dira, eta piramidea aztertuz gero, konklusio hauek atera ditzakegu:

Lehenik eta behin, esan behar da datuak milioitan ematen direla eta bi sexuak erakusten direla. 21 adin-tarte adierazita daude, eta tarte bakoitza 4 urtekoa da, 0 urtetik 100 urtetik gorako biztanle-kopuruak kontuan hartuta. Emakumezkoen datuak barra horizontal larrosekin adierazita daude, eta gizonezkoenak, berriz, barra urdinekin. Piramide honek kutxa forma dauka, eta horrek populazio erregresiboa dagoela erakusten...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Biztanleriaren Piramidea (2014): Analisia" »

Demografia eta Hirigintza Hiztegia

Geografia3,3 KB

Demografia

Biztanleria

  • Biztanleriaren hazkunde begetatiboa: demografiaren alorrean, aldi jakin batean, populazio batean izandako jaiotzen eta heriotzen arteko aldea.
  • Biztanleriaren benetako hazkundea: berezko hazkundea eta migrazio-saldoa zenbatzearen emaitza da. Benetako hazkundea = berezko hazkundea + migrazio-saldoa. Balioa absolutuan (biztanleria hainbatetan igo edo jaitsi da) edo ehunekoetan (% zenbat igo edo jaitsi den) adieraz daiteke.
  • Biztanleriaren zahartzea: pertsona zaharren gehikuntza erlatiboa. Zahartze-prozesua, pertsona zaharren gehikuntza eta gazteen garrantziaren galera erlatiboa sortzen dituen jaiotza-tasa gutxitzearen zergati nagusia da.
  • Biztanleria aktiboa: ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzten pertsonek osatzen duten taldea
...
Jarraitu irakurtzen "Demografia eta Hirigintza Hiztegia" »

Euskal Herriko Demografia: Joerak eta Erronkak

Geografia3,21 KB

Heriotza-tasa orokorra nabarmen jaitsi zen, eta heriotza-tasa katastrofikoa bi unetan bakarrik gertatu zen: 1918ko gripea eta Gerra Zibila. Bizi-maila hobetu zen, eta, bereziki, 1960tik aurrera, malnutrizioa eta eskasia gainditu ziren. Ondorioz, hazkunde natural handia egon zen trantsizio demografiko honetan.

Gaur Egungo Erregimen Demografikoa (1975etik Aurrera)

Jaiotza-tasa jaitsi da eta gaur egun nahiko apala da. Bi fase bereiz daitezke:

  • 1975-1998: Jaiotza-tasaren Beherakada Handia

    1975-1998 bitartean, jaiotza-tasak beherakada handia izan zuen, 2,1 seme-alaba emakumeko izatetik 1,15 seme-alaba emakumeko izatera pasatuz. Alde batetik, egoera ekonomikoak aldatu ziren: enpleguaren ezegonkortasunak eta etxebizitzaren prezioaren igoerak emantzipazioa

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Demografia: Joerak eta Erronkak" »

Frankismoaren Kontsolidazioa eta Garapen Ekonomikoa Espainian

Geografia3,58 KB

A. Kontsolidazioa

Hamarkada honetan Frankoren erregimena kontsolidatu egin zen, bai nazioarte mailan, bai barruan, Espainian. Kanpo kontsolidazioa, Vatikanoaren eta AEBren laguntzarekin, Nazio Batuen Elkartean sartu ondoren (1955) hasi zen gauzatzen. NBEan sartzeak ateak ireki zizkion beste erakunde internazionaletan eta, aldi berean, diktaduraren aurkako kanpo interbentzio baten aldeko iritziak ere itzali egin zituen.

Barneko kontsolidazioa urte hauetako gorakada ekonomikoari esker lortu zen. Guda osteko autarkia urteetan bizitako estankamendu ekonomikoa eta teknologikoa gainditu egingo da eta aurreratu ezinean zegoen. Bigarren Industria Iraultzaren garapena burutu zen (petroleoa eta elektrizitatea, automobilgintza eta industri sektorearen garapena,...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Kontsolidazioa eta Garapen Ekonomikoa Espainian" »

Espainiako Errepide Sarearen Maparen Iruzkina (2014)

Geografia3,15 KB

Espainiako Errepide Sarearen Maparen Iruzkina

Aztergai daukagun mapa hau Espainiako errepide sarearen mapa da. Gaikako mapa honen iturria Sustapen Ministerioa da, eta 2014ko datuak eskaintzen dizkigu. Mapan erabiltzen den eskala 1:100 da; hau da, 1 cm = 100 km. Legendan azaltzen denez, mapan zehar agertzen diren marra urdin zuzenak autobideak eta autobiak irudikatzen ditu; puntu-txoiez osatutako marra urdinak eraikitzen ari diren autobiak eta autobideak; eta marra gorriak bestelako errepideak.

Errepide Sarearen Eskumenak

Mapan ikus daitekeenez, sarearen gaineko eskumenak banatuta daude. Estatuko sareak herrialdeko biztanleria-gune nagusiak elkarrekin lotzen ditu, eta nazioarteko sarearekin lotzen da. Sare autonomikoak herrialde-barneko mugikortasunaz...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Errepide Sarearen Maparen Iruzkina (2014)" »

Nekazaritza Kantaurialdean: Ezaugarriak, Bilakaera eta Arazoak

Geografia2,42 KB

Nekazaritza Isurialde Kantaurikoan

EAE-ko landa inguruneak ezaugarri desberdinak ditu kokalekuaren arabera. Desberdintasun horiek fisikoak, nekazaritza-egituran eta lurzoruaren erabileran izan daitezke.

Isurialde Kantaurikoaren Ezaugarriak

Isurialde Kantaurikoak Bizkaiko golkoko isurialdea eta isurialde mediterraneoko banalerroko iparraldeko lurrak hartzen ditu. Lurralde hauetan klima ozeanikoa da, bertako lurzoruaren kalitatea kaskarra da eta inguru fisikoak erliebe malkartsua du. Eremu lauetan ibaietako ibilgu ertain eta baxuak sartzen dira.

Nekazaritza Egitura eta Biztanleria

Lurralde hauetako nekazaritza egiturari dagokionez, landa inguruetan biztanleria gutxi bizi da, eta bertan bizi den biztanleria sakabanatuta dago, Bizkaiko Enkarterri eskualdean...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza Kantaurialdean: Ezaugarriak, Bilakaera eta Arazoak" »

Nekazaritza eta Abeltzaintza: Motak eta Egungo Egoera

Geografia1,8 KB

Nekazaritza Motak

Nekazaritza Intentsiboa

Lur-hedadura handiak behar dituen nekazaritza ustiapen modua da, inbertsio gutxirekin eta teknika tradizionalekin etekin txikiak ematen dituena.

Nekazaritza Estentsiboa

Tokiko baliabide naturalak erabiliz, mekanizazioarekin eta lan indar gutxirekin antolatutako sistema da, latifundioetan garatu ohi dena eta gehienetan produktu bakarrarekin. Hektareako errendimendu txikiak, baina lan unitateko handiak ditu.

Abeltzaintza Motak

Abeltzaintza Intentsiboa

Inguru fisikotik bereizita, ikuluetan ematen den abeltzaintza mota da, atzerriko arraza eta teknika aurreratuak erabiliz.

Abeltzaintza Estentsiboa

Inguru fisikoaren araberakoa, arraza autoktonoak eta teknika tradizionalak erabiltzen dituena.

Nekazaritza Ustiapena

Enpresa...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza eta Abeltzaintza: Motak eta Egungo Egoera" »

EAEko Industri Enplegu Mapa

Geografia4,1 KB

Aurrean daukagun mapa EAEko industri enpleguen mapa da. EAEko mapa honek, udalerri mugak erakusten ditu eta legendan, indrustriako langile kopurua adierazten da, kolore-tamaina ezberdineko zirkuluen bitartez.. Zirkuluak EAE osoan zehar, udalerri mugen barnean daude kokaturik eta hortaz herri nagusi bakoitzeko industri enpleguaren informazioa ematen digu. Orokorrean esan daiteke probintzia bakoitzak errealitate ezberdina erakusten duela, jarraian probintziako azalpena egingo delarik.

Industriaren kokapenak adierazten du, banaketa desorekatuta dagoela. Eskualdeei dagokionez, industriaren banaketak, triangelu azlderanzizkoaren itxura du. Bilboko eta Donostiako guneak, barnealdean, industria korridore batekin elkartuta daude. Vitoria-GAsteiz berriz,...

Jarraitu irakurtzen "EAEko Industri Enplegu Mapa" »

Euskal Autonomia Erkidegoko Turismoa: Garapena eta Ezaugarriak

Geografia3,38 KB

Euskal Autonomia Erkidegoko Turismoa

1. Sarrera

Euskal Autonomia Erkidegoko turismoa XIX. mendean hasi zen, klase aberatsen artean itsasoko bainuak hartzea eta bainuetxetara joatea modan jarri zenean.

Aitzindarien artean leku hauek nabarmendu behar dira: Donostian, 1830. urtean errege familiako kideak joan zirenean. Gero, Zarautzen eta Lekeition familia aristokratiko asko ezarri ziren.

Turismoa goiz hasi bazen ere, ez zen asko garatu, klima leuna eta euritsua baitzen. 1960ko hamarkadatik aurrera, eguzki eta hondartzako turismoa nagusitu zen, eta Euskadiko klima ez zen egokia turismo-eredu horretarako.

Hala ere, aukera asko eskaintzen ditu: Biarritzetik hurbil dago, bizi-kalitate eta zerbitzu onak ditu; horrez gain, baliabide natural babestuak eta...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko Turismoa: Garapena eta Ezaugarriak" »