Espainiako Biztanleriaren Piramidea (2014): Analisia
Iruzkindu beharreko dokumentua Espainiako biztanleriaren bilakaera adierazten duen piramide demografikoa da. Biztanleria-piramidea une jakin batean sexuaren eta adinaren arabera egitura demografikoa erakusten duen grafiko mota da. Kasu honetan, 2014ko datuak agertzen dira, eta piramidea aztertuz gero, konklusio hauek atera ditzakegu:
Lehenik eta behin, esan behar da datuak milioitan ematen direla eta bi sexuak erakusten direla. 21 adin-tarte adierazita daude, eta tarte bakoitza 4 urtekoa da, 0 urtetik 100 urtetik gorako biztanle-kopuruak kontuan hartuta. Emakumezkoen datuak barra horizontal larrosekin adierazita daude, eta gizonezkoenak, berriz, barra urdinekin. Piramide honek kutxa forma dauka, eta horrek populazio erregresiboa dagoela erakusten du, hau da, biztanleria zahartzen ari da eta jende gutxiago jaiotzen da.
Ikus dezakegunez, gizarte honek adinekoen multzo oso nabaria du, bizi-itxaropena hainbeste handitu delako. Gainera, multzo hau oso zabala da, etorritako immigrante gehienak lan egiteko adinean daudelako. Gazteen multzoa, berriz, murriztua da, nahiz eta azken urteotan immigrazioari esker hazkunde txikia izan. Ikuspegi orokor bat egiten badugu, biztanleria gehiena erdialdeko adin-tarteetan pilatzen da, 40 eta 60 urte bitartean, hain zuzen ere. Gainera, nahiz eta gizonezko gehiago jaio, zahartzaroan emakumezko gehiago daude. Erdialdeko tarteetan, aldiz, sexuen arteko oreka mantentzen da, biztanle-kopuru antzekoekin.
Sexuaren araberako egitura
Lehenengo kohortean ikus daiteke gizon baino emakume gehiago jaiotzen direla. Hala ere, emakumeak biologikoki indartsuagoak dira, eta horregatik, haurtzaroan mutil gehiago hiltzen dira neska baino. Horretaz aparte, gizonezkoen hilkortasuna handiagoa denez, une jakin batean emakumezko-kopurua gizonezkoena baino handiagoa da. Horrela, handik aurrera kohorte guztietan adineko emakumeak ugariagoak dira gizonak baino.
Gizonezkoen hilkortasun-tasa handiagoaren zergatiak
Zergatiak biologikoak eta soziokulturalak dira:
- Biologikoak: Esan dudanez, emakumeak indartsuagoak dira hormonalki eta inmunologikoki.
- Soziokulturalak:
- Gizonezkoak: Tradizionalki, gerretan gehiago parte hartu dute, lan gogorragoak egin dituzte eta istripu izateko aukera handiagoa izan dute, ohitura kaltegarriek eraginda (tabakoa, alkohola, errepide-istripu gehiago, elikadura-ohitura txarragoak, etab.).
- Emakumezkoak: Erditzean eta erditu osteko hilkortasuna nabarmen murriztu da, prebentzio-medikuntza gehiago praktikatzen dute eta arazo psikologiko gutxiago dituzte.
Adinaren araberako egitura
Adinaren araberako egitura behatuz gero, portzentaje hauek ateratzen ditugu:
- Gazteak (0-14 urte): biztanleriaren % 12,71
- Helduak (15-64 urte): % 68,65
- Adinekoak (65 urtetik aurrera): % 18,64
Datu hauek erakusten dute Espainiako populazioa oso zahartua dagoela; izan ere, populazio bat zaharra dela esateko, bere gazteen multzoa % 25etik beherakoa izan behar da, eta kasu honetan, datua portzentaje hori baino askoz txikiagoa da. Populazioa zahartzearen arrazoi nagusiak populazioa berritzeko prozesuaren atzerakada eta bizi-itxaropenaren luzapena dira, besteak beste.
Piramidea aztertzean ikusten da:
Lehenengo kohortea (0-4 urte)
Kohorte hau pixka bat handiagoa dela aurrekoak baino. Hau immigrazioaren eraginez izan daiteke; izan ere, etorritako atzerritarrak gazteak dira eta ugaltze-tasa handiagoa dute hemengoa baino.
Hurrengo kohorteak (5-24 urte)
Kohorte hauetan populazioaren murrizketa nahiko konstantea izan dela ikusten da, jaiotza-tasa gero eta txikiagoa izanik, eta horrek urte askotan berezko hazkunde txikia eta negatiboa izatea ekarri du. Joera honen eragile nagusiak 1973ko petrolioaren krisiak eragindako jaiotza-tasaren jaitsiera nahiz emigrazioa izan ziren.