Euskal Herriko Demografia: Joerak eta Erronkak

Geografia3,21 KB

Heriotza-tasa orokorra nabarmen jaitsi zen, eta heriotza-tasa katastrofikoa bi unetan bakarrik gertatu zen: 1918ko gripea eta Gerra Zibila. Bizi-maila hobetu zen, eta, bereziki, 1960tik aurrera, malnutrizioa eta eskasia gainditu ziren. Ondorioz, hazkunde natural handia egon zen trantsizio demografiko honetan.

Gaur Egungo Erregimen Demografikoa (1975etik Aurrera)

Jaiotza-tasa jaitsi da eta gaur egun nahiko apala da. Bi fase bereiz daitezke:

  • 1975-1998: Jaiotza-tasaren Beherakada Handia

    1975-1998 bitartean, jaiotza-tasak beherakada handia izan zuen, 2,1 seme-alaba emakumeko izatetik 1,15 seme-alaba emakumeko izatera pasatuz. Alde batetik, egoera ekonomikoak aldatu ziren: enpleguaren ezegonkortasunak eta etxebizitzaren prezioaren igoerak emantzipazioa atzeratu zuten. Baina, era berean, pentsaera eta gizarte-balioak aldatu ziren.

  • 1998tik Aurrera: Gorabeherak eta Jaitsiera

    1998tik aurrera, jaiotza-tasan gorabehera txikiak egon ziren, koiuntura ekonomikoari eta immigrazioari lotuak. 1998tik 2008ra arte, jaiotza-tasa apur bat suspertu zen, hazkunde ekonomikoaren eta immigrazioaren eraginez. Baina 2008tik aurrera, jaiotza-tasa behera egiten hasi zen, 1,61 seme-alaba emakumeko izatera iritsiz (2014). Izan ere, krisiak eragin handia izan du familian.

Heriotza-tasak eta Bizi-itxaropena

Heriotza-tasaren Joerak

Heriotza-tasak baxua izaten jarraitzen du. Alabaina, 1982tik hona pixka bat igo da, biztanleria zahartu delako. Heriotzaren kausak aldatuz joan dira. Gaixotasun infekziosoek garrantzia galdu dute, eta beste batzuk gailendu dira:

  • Kardiobaskularrak
  • Minbizia
  • Errepide-istripuak

Zahartzearekin lotutako kausak ere aipagarriak dira: Alzheimerra, dementziak eta gaixotasun sozialak, hau da, bizi-moduekin lotuta daudenak, hala nola alkoholismoa, tabakismoa eta droga-menpekotasuna. Haurren heriotza-tasa oso baxua da gaur egun.

Bizi-itxaropenaren Hazkundea eta Desberdintasunak

Bizi-itxaropena handitu egin da medikuntzaren aurrerabidearekin, baina aldeak daude sexuaren, adinaren eta estatus sozialaren arabera:

  • Sexuaren arabera: Emakumeen bizi-itxaropena handiagoa da. Emakumeak biologikoki sendoagoak dira, baina azken urteotan, bizimoduak antzekoagoak direnez, aldeak murriztu dira.
  • Adinaren arabera: Gehien irabazi dutenak 70-80 urtekoak izan dira.
  • Estatusaren arabera: Handiagoa da kualifikazio handia behar duten lanbideak dituztenen artean.

Beraz, gaur egun hazkunde naturala apala dela esan dezakegu.

Lurraldeen Arteko Desoreka Demografikoak

Autonomia-erkidego guztietan jaiotza- eta heriotza-tasak baxuak dira, eta hazkunde naturala txikia edo negatiboa da. Hala ere, aldeak daude haien artean, adin-egitura desberdina baitute.

  • Dinamismo Demografiko Handieneko Autonomiak

    Hazkunde naturala batez bestekoa baino handiagoa da. Izan daiteke seme-alabak izateko tradizio handiagoa dutelako, edo immigrante gazteak erakartzen dituztelako.

  • Dinamismo Demografiko Txikiagoko Autonomiak

    Galizia, Kantauriko autonomiak eta barrualdeko erkidegoak dira, Madril izan ezik.

Deskargatu

PDF Word HTML