Nekazaritza Kantaurialdean: Ezaugarriak, Bilakaera eta Arazoak
Nekazaritza Isurialde Kantaurikoan
EAE-ko landa inguruneak ezaugarri desberdinak ditu kokalekuaren arabera. Desberdintasun horiek fisikoak, nekazaritza-egituran eta lurzoruaren erabileran izan daitezke.
Isurialde Kantaurikoaren Ezaugarriak
Isurialde Kantaurikoak Bizkaiko golkoko isurialdea eta isurialde mediterraneoko banalerroko iparraldeko lurrak hartzen ditu. Lurralde hauetan klima ozeanikoa da, bertako lurzoruaren kalitatea kaskarra da eta inguru fisikoak erliebe malkartsua du. Eremu lauetan ibaietako ibilgu ertain eta baxuak sartzen dira.
Nekazaritza Egitura eta Biztanleria
Lurralde hauetako nekazaritza egiturari dagokionez, landa inguruetan biztanleria gutxi bizi da, eta bertan bizi den biztanleria sakabanatuta dago, Bizkaiko Enkarterri eskualdean izan ezik, bertan herrixkak pilatuta baitaude.
Nekazaritza ustiategiak baserri inguruan antolatzen dira, eta teknikei dagokienez, hainbat zailtasun izaten dira mekanizatzeko. Ekoizpen-sistema, aldiz, areagotu egin da eta baratzeko ekoizpena eta esne-industria espezializatzera bideratuta daude.
Landa-inguruko Erabilerak
Landa-inguruko erabilerekin jarraituz, bilakaera handia izan da 1960ko hamarkadatik hona. Nekazaritza erabilerak haranen barnealdean pilatzen dira. Gaur egun, artoa, fruta-arbolak eta barazkigintzarako erabiltzen da gehienbat. Larre ugariak, aldiz, abeltzaintzarako erabiltzen dira, behi-azienda nagusiki, ardi-aziendak ez baitu hainbesteko garrantzirik. Azkenik, baso-ustiaketarako ere erabiltzen da, baina maila txikiagoan egiten da, gaur egun jarduera honek gora egin duen arren. Erabilera honek gora egin du denbora partzialeko nekazaritza zabaldu delako eta ez direlako langile asko behar.
Landa Inguruko Arazoak
Gaur egun landa inguruan zenbait arazo daude:
- Demografiarekin loturiko arazoak: Biztanleria murriztu eta zahartu egin da.
- Arazo ekonomikoak: Lehiakortasun urria eta nekazaritza dibertsifikazioa.
- Gizarte arazoak: Ezinezkoa da landa-inguruko biztanleen nahiak asetzea.
Arazoei Aurre Egiteko Neurriak
Arazo hauekin bukatzeko, azken urteotan zenbait neurri bultzatu dira:
- Modernizazioa eta lehiakortasuna hobetzeko neurriak.
- Dibertsifikazio ekonomikoa bultzatzeko neurriak.
- Belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko neurriak (nekazari gazteei laguntzak emanez, besteak beste).