Industria Krisia, Berregituraketa eta Espainiako Industria

Geografia4,19 KB

Krisia eta Industria Berregituraketa

a) Industria Krisia (1975etik aurrera)

1975etik aurrera, industria-krisiak herrialde industrializatu guztiak jo zituen. Krisiaren arrazoiak:

  • Energia garestitzea: ekoizpen kostuak handiagotuz eta, ondorioz, industri produktuen eskaera gutxituz.
  • Industria Iraultzan berrikuntza teknologikoak: industria sektore berriak, ekoizpen sistema berriak; aurreko industria sistema zaharkitu zen.
  • Eskariak eskakizun berriak zituen kalitate eta diseinuari zegokienez, etengabeko berrikuntza eta produktuen dibertsifikazioa nahitaezko bihurtuz.
  • Ekonomiaren globalizazioak lanaren nazioarteko zatiketari mesede: lurralde bakoitza industri-sektore batzuetan espezializatu zen.

Espainiako industriaren urritasunak:

  • Langileen espezializazio txikia sektore helduetan.
  • Energia eta lan asko kontsumitzen.
  • Modernizazio teknologiko urria.
  • Kanpoarekiko menpekotasun handia.

Ondorioak:

  • Enpresa asko itxi.
  • Ekoizpenak behera egin.
  • Etekinak txikitu eta enpresa-zorpetzea.
  • Langabezia hazi.
  • BPG-ra industriak egindako ekarpena jeitsi.

b) Industria Berregituraketa

1) Industria Birmoldaketa

Helburua: bideragarritasuna eta lehiakortasuna lortzeko beharrezko doikuntzak. Ekoizpen eskaintza eta eskaria egokitu ziren: enpresak itxi, ekoizpen-gaitasuna murriztu, langileen erregulazioak kaleratzeen bidez, modernizazio teknologikorako prozesuak eta eskari handiagoa zuten produktuetan espezializatzeko.

Sektoreak: ekoizpenean eta enpleguan parte-hartze garrantzitsua zuten industria-sektore helduak (siderometalurgikoa, untzigintza,...).

Emaitzak: enplegua asko murriztea eta jardunak enpresa handietan pilatzea, geroko berreskurapenerako oinarriak.

2) Berrindustrializazioa

Helburua: birmoldaketa gogorren jotako inguruetako industria-ehuna berregitea, jarduera ekonomiko berriak eta etorkizuna zuen industriak sortuz. Jarduera ekonomikoa dibertsifikatu zen eta birmoldaketak eragindako langabetuak hartzeko gai zen enplegua sortu nahi zen.

1983 Berrindustrializazio Urgenteko Zonak (BUZ): inguru horietan ezarri, hedatu edo inguru horietara fabrikak eramaten zituzten enpresak lanpostu berriak sortu eta bideragarriak baziren. Honen truke, finantza eta pizgarri fiskalak jasoko zituzten, eta bestelako laguntzak birmoldaketak eragindako langabeak hartzeagatik. Ferrol-Vigon, Asturiasen, Ibaizabalen itsasadarrean, Bartzelonan, Madrilen, Cádizeko badian.

Emaitza positiboak: inbertsioa handiagotzea eta lehen oso espezializatuta zeuden inguruetan industria dibertsifikatzea.

Urritasunak: aurreikusitako enplegua baino gutxiago sortu, laguntzen onuradun nagusiak enpresa handiak, eskualdeen arteko desorekak areagotu.

Espainiako Industria Gaur egun

Industria berreskuratzea 1985-2007.

a) Espainia Europako Erkidegoan sartu

Errronka berriak: merkatu oso lehiakorrean sartu eta Europako Erkidegoko industria-araudia bereganatzea.

Hobariak: Espainiako produktuentzat merkatua handiagotzea, berrikuntzetara irisgarritasun handiagoa lortzea eta atzerriko kapitala sartzea.

b) 3. Industria Iraultzaren aldaketak

1) Aldaketak industria-egituran

  • Aldaketak ekoizpen sisteman: deszentralizazioa (ekoizpen prozesua fasetan zatitzea eta horietako bakoitza establezimendu bananduetan kokatzea; fabrika handia eta sistema fordista ordezten ditu).
  • Ekoizpena malgutzea: eskala-ekonomiak hedadura ekonomiekin ordezten dira, eta eskariaren barietate eskakizunei erantzun dakieke.
  • Aldaketa enpresen neurrian: ETEak hedatu eta fabriken batez besteko neurria murrizten da.
  • Aldaketak industria enpleguan: prestakuntza eta terziarizazioa handiagotu egiten dira.

2) Aldaketak industria ekoizpenean

Goi-teknologiako industria-sektore berriak bultzatzen ditu. Teknologia berriak industria-sektore tradizionaletan ere aplika daitezke hauek ere modernizatuz.

3) Aldaketak industrien kokapenean

Enpresak hedatu edo deslokalizatu daitezke kostuak murriztuz. Goi teknologiako industriak, bulegoak eta ekoizpen-zerbitzu kualifikatuenak inguru zentraletan pilatzen dira.

Deskargatu

PDF Word HTML