Munduko Industria Potentziak eta Meatzaritzaren Egoera
Meatzaritzaren Gaur Egungo Egoera
Gaur egun, gizarteen ekonomia-hazkundeari eusteko, gero eta kantitate handiagoetan behar ditugu lehengaiak. Are gehiago, meatzaritza suspertu egin da herrialde garatu batzuetan, hala nola, Kanadan eta Australian, atzeraldi baten ostean.
Meatzaritzak dakartzan arazoak
- Mineralak neurriz kanpo kontsumituz gero, meategiak agortu egin daitezke.
- Gutxiago garatutako herrialdeetan, gatazka armatuak eta gizarte desorekak eragiten ditu, meategiak kontrolatzeko.
Industria-potentziak
Potentzia tradizional handiei (Estatu Batuak, Europa eta Japonia) suspertzen ari diren herrialdeak gehitu zaizkie, eta, bereziki, BRICS deritzon taldea: Brasilek, Errusiako Federakundeak, Indiak, Txinak eta Hegoafrikak osatzen duten taldea.