Demografia eta Hirigintza Hiztegia
Demografia
Biztanleria
- Biztanleriaren hazkunde begetatiboa: demografiaren alorrean, aldi jakin batean, populazio batean izandako jaiotzen eta heriotzen arteko aldea.
- Biztanleriaren benetako hazkundea: berezko hazkundea eta migrazio-saldoa zenbatzearen emaitza da. Benetako hazkundea = berezko hazkundea + migrazio-saldoa. Balioa absolutuan (biztanleria hainbatetan igo edo jaitsi da) edo ehunekoetan (% zenbat igo edo jaitsi den) adieraz daiteke.
- Biztanleriaren zahartzea: pertsona zaharren gehikuntza erlatiboa. Zahartze-prozesua, pertsona zaharren gehikuntza eta gazteen garrantziaren galera erlatiboa sortzen dituen jaiotza-tasa gutxitzearen zergati nagusia da.
- Biztanleria aktiboa: ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzten pertsonek osatzen duten taldea da, beraz, ekoizpen- eta kontsumo-funtzioak burutzen dituztenak. Oro har, 16 urtetik 65 urtera bitartean izaten da biztanleria aktiboan sartzeko adina, potentzialki aktiboak deitutakoak. Bertan bi multzo bereizten dira: landunak eta langabeak.
- Biztanleria ez-aktiboa: lanean ez dagoen, baina langabezian ere ez dagoen biztanleria da: erretiratuak, desgaituak edo ikasleak.
- Bizi-itxaropena: belaunaldi baten jaiotza-urteko hilkortasun-baldintzak aldaketarik gabe mantenduz gero, belaunaldi horrek bizi ahal duen batez besteko urte kopuruaren kalkulua.
Errolda
Udalerri batean bizi diren herritarren zerrenda edo erregistro bat da, horretan izena eman ondoren toki edo eremu horretan botoa eman, eskolaratu, osasun-zerbitzuak jaso eta beste hainbat eskubide dituztenak zehaztu eta ziurtatzeko erabiltzen dena.
Hirigintza
Hiria
Biztanleria-dentsitate handia adierazten duen hiri-eremua.
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra
Hirigintza-arautegian, lurraldearen antolakuntza orokorra ezartzen duen udalerri mailako araua da. Hirigintza-antolamenduaren oinarrizko tresna.
Konurbazioa
Hiri handiak eta bestelako biztanleria-nukleoak biltzen dituen eremu geografikoa. Hiri nagusi bateko eraginetik hedatzen den metropoli-eremuaren ez bezala, konurbazioa zentrorik gabeko eremua da.
Landa-hiria
Hiri baten inguruan dauden lurraldeak dira, ez dira landa-eremuko jarduerak, ezta hiri-eremuak nagusitzen, trantsizio-eremua baita.
Landa-exodoa
Landa-eremutik, bereziki hirietara, gertatzen den migrazio masiboa da, bereziki gazteek egiten dutena. Historian zehar anitz izan dira landa-exodoak, bereziki Industria Iraultzaren ondoren.
Migrazio-saldoa
Leku jakin bateko immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea.
Metropolia
Hiri nagusi batek inguruko hiri eta herriekin batera sortzen duen hiri-eremua, politika eta plangintza bateratuak izaten dituena.
Megalopolia
Hirigune-multzo erraldoi bat, multzo hauek hirigune bakoitzaren hazkunde-abiadura azkarraren ondorioz bata bestearekin ia bat eginez amaitzean sortzen dena. Adibidez: New York.
Mugimendu pendularrak
Eguneko migrazio-mugimenduak. Atzera-aurrerako mugimenduak dira eta hirigune barneko lan-mugimenduak hartzen dituzte.
Urbanizazio-prozesua
Biztanleriaren eta haren ekintza sozial, kultural eta ekonomikoen kontzentratzeko joera.