Globalizazioa eta Lehen Sektorea: Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,78 KB

Globalizazioa

Globalizazioa munduko ekonomien arteko mendekotasun eta integrazio handiagoa lortzeko prozesuari esaten zaio.

Ezaugarriak

  • Burtsak dira globalizazioaren ekonomiagune nagusiak.
  • Nazioarteko merkataritzaren hazkunde handia.
  • Enpresen kontzentrazioa eta enpresa multinazional handiak sortzea.
  • Ekoizpena beste modu batean antolatzea: Enpresek ekoizpenaren fase bakoitza haien ustez egokiena den munduko eremuan egiten dute. Prozesu horri deslokalizazioa esaten zaio.

Faktoreak

Globalizazioa gertatzeko ezinbestekoak izan dira:

  • Informazioaren gizartearen sorrera ekarri duten aldaketak.
  • Garraioak hobetzea eta merkatzea.
  • Gobernuek liberalizazio-politikak abian jartzea: finantza-merkatuak liberalizatu dituzte, eta muga-zergak eta inportazio-oztopoak kendu dituzte.
  • 1989. urtetik aurrera bloke komunista erortzea, herrialde guztiek mundu-merkatu bakar bat osatuz gaur egun.

Ondorioak

  • Munduko aberastasunak handitu dira.
  • Herrialde batzuetan ekonomia izugarri hazi eta garatu da.
  • Gizarte aurrerapen handiak izan dira.
  • Etekinen banaketa ez da zuzena izan.
  • Globalizazioa herrialde garatu guztientzat eta garapen-bidean dauden herrialde batzuetan soilik izan da onuragarria.
  • Herrialdeen barruan ere, desberdintasunak areagotu egin dira.

Lehen Sektorea

Lehen sektoreak honako hauek hartzen ditu barne: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena.

Terminologia

  • Baserria: Termino zabalagoa da; baserri espazioan sartzen dira laborantza-lurrak, bazkalekuak eta basoak.
  • Landa: Hiritarra ez den orori egiten dio erreferentzia.

Enplegua

Munduko biztanleria aktiboaren %39k lan egiten du lehen sektorean.

  • Herrialde garatuak: Biztanleria aktiboaren %1 eta %6 bitartean aritzen da. Produktibitate handia dute, aurrerapen teknikoei eta mekanizazioari esker.
  • Garapen-bidean dauden herrialdeak: Biztanleriaren %50ek lan egiten du sektore horretan.

Nekazaritza

Nekazaritza lurra lantzea da, giza eta animalia kontsumorako elikagaiak eta industriarako lehengaiak eskuratzeko.

Faktore Fisikoak

Klima

Landare bakoitzak tenperatura, eguzkialdi eta hezetasun jakin batzuk behar ditu hazi ahal izateko. Klima-zona bakoitzean, labore batzuk hobeto hazten dira beste batzuk baino.

Erliebea

Altitudean gora egin ahala, tenperatura jaitsi egiten da. Zenbait espezie ez dira sortzen altitude jakin batetik gora. Horregatik erabiltzen dira terrazak edo baratze-mailak.

Lurzorua

Lurzoru bakoitzak bere konposizio kimikoa eta biologikoa ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML