Euskal Herriko eta Espainiako Migrazioak eta Biztanleriaren Zahartzea
Biztanleriaren Migrazioak Espainian eta EH
Migrazioa pertsona bat bere jaioterritik beste norabait lekualdatzea da. Migrazio-mugimendua masan gertatzen bada, biztanleriaren dinamikan eta egituran eragina du. Leku jakin bateko emigranteen eta immigranteen arteko aldeari migrazio-saldoa deritzo. Bestalde, leku bateko berezko hazkundearen eta migrazio-saldoaren arteko aldeak hazkunde erreala ematen digu.
Migrazio Motak
- Barne-migrazioa: landatik hirira izaten dira, eta barrualdetik kostaldera doazenak.
- Kanpo-migrazioa: helmuga beste herrialde bat denean gertatzen direnak.
- Atzerriko immigrazioa: beste herrialde batzuetatik Espainiara etortzen direnak.
Kanpo-migrazioak (Atzerrirako Emigrazioa)
Kanpo-migrazioak aldi baterakoak izan daitezke, baina garrantzitsuak direnak aldi luzekoak edo behin betikoak izaten dira; oso maiz gertatu dira XIX. mendearen erditik aurrera (sasoiko emigrazioa).
XIX. mendetik Espainiako II. Errepublika arte
- Helmuga sarrienak Afrikako iparraldea, Amerika eta Europa izan ziren.
- Emigranteak gazteak zirenez, kanpo-migrazioek biztanleria eta baliabideak orekatzea ekarri zuten.
- Gehienak galiziar, asturiar eta kanariar jatorrikoak ziren.
1929ko Krisiaren Ondoren
- 1929ko ekonomia krisiaren ondorioz, emigrazioa Afrikarantz zuzendu zen (Aljeria), gehienbat Mediterraneoko eskualdeetatik.
- Oro har, nekazaritzako langile ez oso kualifikatuak ziren (Ceuta-Melilla).
Nazioarteko Testuinguruak
- Asko zaildu zuen ekonomia arrazoiengatiko emigrazioa.
- Arrazoi politikoengatik, ordea, pertsona asko irten ziren Espainiatik, batez ere Frantziara eta Mexikora.
1960ra arte
- Emigrazioaren lehen helmugak Argentina, Brasil edo Venezuela ziren.
- Gero, Frantziara eta Europako beste herrialde batzuetara jo zuten emigranteek, gerraondoan eskulan ugari behar baitzuten.
1960tik Aurrera
- Ugaritu egin zen Europako migrazioa (Andaluzia eta Extremadura).
- Migrazio-jarioa ugaritu zuten faktoreak:
- Espainiako nekazaritzaren mekanizazio handia.
- Hazkunde demografikoa.
- Espainiako gobernuak emigranteei ematen zizkion erraztasunak.
- Pezetaren debaluazioa.
- 1960tik 1975era arte, Espainiatik milioi bat emigrante baino gehiago irten zirela kalkulatzen da.
Atzerriko Immigrazioa
Espainia, arrazoi politiko edo ekonomikoen ondoriozko emigrante-igorle izatetik immigrante-hartzaile izatera pasatu da. Etorkin horiek berdin izan daitezke errefuxiatuak, asilodunak edo etorkin ekonomikoak. Tradizionalki, atzerritarrak, legezko nahiz legez kanpokoak (Maroko, Filipinak) etorri izan dira eta kalifikazio apaleko enpleguak izaten zituzten (arrantza, eraikuntza). Azken urteotan, immigrazio ekonomikoaren jatorria Kariberantz eta Ekialdeko Europara aldatu da. Hala ere, espainiar nazionalitatea lortzen duten etorkin-biztanleriaz gain, legez kanpoko etorkin asko daude, gaizki ordaindutako lanetan. Etorkin-hartzaile nagusiak Madril, Katalunia, Andaluzia eta Valentzia dira. Ondorioz, eta immigranteen erregulazioa eta integrazioa gerta zedin, 1985ean Atzerritartasun Legea eman zen (eztabaida sortu zuen).
Barne-migrazioak
Hainbat barne-migrazio mota bereiz daiteke:
- Aldi baterako migrazioak: iraupen mugatuak eta ziklikoak dira.
- Behin betiko edo iraupen luzeko migrazioak.
- Pendularra: aldizkako mugimenduak dira lan arrazoiengatik.
XIX. Mende Bukaeratik Aurrera
Biztanleria aktiboa landatik hirira aldatu zen, Iberiar penintsulako barrualdeko landatik industrializazio-prozesuan ari ziren eskualde periferikoetara edo industria txikiaren eta zerbitzu sektorearen garapen-guneetara (Madril). Honen ondorioz, landa-eremuak hustu egin ziren (Aragoi).
Gerra Zibilaren Aurreko Hamarkadan (1920-1930)
Kostaldeetan gero eta industria-jarduera handiagoa hasi zen, eta immigrazio-gune bihurtu ziren; barrualdean, nekazaritza-egitura tradizionalak iraun zuen; bertako biztanleria zahartu egin zen. Gerra Zibilaren ondoren, itsasoz bestaldera emigratzeko zailtasunek, Espainiako diktaduran martxan jarritako herri-lanek eta labore-soroak mekanizatzearen ondorioz eskulan aktiboa askatzeak barne-emigrazioa asko haziarazi zuten.
1930eko eta 1940ko Hamarkadetan
Biztanleen mugimenduak ez ziren oso handiak izan (1929ko krisia, II. Errepublika, Gerra Zibila eta gerraondoaren ondorioz). 1950eko urteetan, Egonkortze Planak ekonomia-jarduera berrabiatzea ekarri zuen. Ondorioz, biztanleen mugimendua ugaritu zen. 1960tik 1973ra, petrolioaren krisiraino, ezaugarri nabarmenenak landatik garapen-gune eta industria-eskualdeetarako migrazioa da. Aurrerago, turismoaren fenomenoak aldatu egin zuen migrazio-mugimenduaren norabidea (Kanariak).
Biztanleriaren Adin-Egitura
Edozein gizartetan, adinaren eta sexuaren araberako banaketa aztertzeko erabili izan den oinarrizko tresnak adin-piramide izena hartu du. Itxura hori hartzen zuen gazteek gehiengoa zutelako; zaharrek, berriz, gutxiengoa; zenbat eta zaharrago, orduan eta gutxiago, alegia.
Euskal Gizartearen Adin-Piramidearen Ezaugarriak
Euskal gizartearen adin eta sexuaren araberako piramideak ez du piramide itxurarik (erronbo), adin txikieneko taldeetan baino herritar gehiago agertzen baitira adin ertaineko zein adin zaharreko tarteetan.
EHk Ez Du Piramide Itxurarik
- 65 urte gorako herritarren kopurua gainditzen du 15 urte beherakoen kopurua.
- Haur baino zahar askoz gehiago dago.
- Adin talde nagusiei erreparatuz, 0-29 urtekoek %34,8 osatzen dute; 30-59 urtekoek %42,3 eta 60 urtetik gorakoek %22,9.
- Oro har, adin tarte gazteenetan handiagoa da gizonezkoa eta zaharrenetan emakumezkoena; izan ere, mutil gehiago jaiotzen dira, baina gizonezkoen hilkortasuna handiagoa ere.
- 85 urte gorakoen %72,3 emakumea da eta gainerakoa gizona.
EHko Adin-Banaketa Munduarekin eta Europarekin Konparatuz
EHko banaketak ez du zerikusirik gaur egungo munduak erakusten duenarekin; munduko biztanle gehienak haurrak edo gazteak baitira (erdia baino gehiago). EHn ia herritarren laurdenek dituzte 60 urte edo gehiago; beraz, herrialde zahartua dela esan daiteke.
Adin-banaketa ulertzeko, testuinguru zabalagoa ulertu behar da: XXI. mende hasierako herri garatu eta aberatsak zahartzen ari dira. Herrialde horietan, gero eta jende gehiago dago adin ertain zein zaharreko tarteetan, eta gazteen eta haurren proportzioa, berriz, jaisten ari da. Biztanleria zahartzeko joera indartzen ari da (nagusitzen). EHa, herri aberatsen artean egonik, herri horien adin-banaketa du.
EHa Europa baino zaharragoa da, gaur egun, haurrak edukitzeko dirulaguntzarik ez dagoelako. Konparazioa eginez, bi ezaugarri nagusi antzematen ditugu: proportzioan, haur eta gazte gutxiago dago gurean Europan baino. Era berean, EHk 60 urte edo gehiagoko biztanle proportzio handiagoa du Europak baino. Alde handiagoa da adin tarte gazteenetan zaharrenetan baino. Ezberdintasunaren funtsa: geurean Europan baino haur gutxiago jaiotzen dira.
Zahartze Indizea eta Bilakaera
Zahartzearen fenomenoa era sintetikoan ikus ahal izateko, lurralde bakoitzaren zahartze-indizea kalkulatu dugu: 60 urtetik gorakoen eta 20 urtetik beherakoen arteko erlazioa. Aztertu ondoren, Italiak soilik gainditzen duela ikus dezakegu; gainerako estatu guztiak EH baino gazteagoak dira.
25 Urtetan, Haurren Proportzioak Erdira Egin Du Ia, eta Zaharrarena Bikoiztu
Mende laurdenean, adinaren banaketa zeharo aldatu da. 1975ean piramide itxura zuen, baina ordutik hona, piramide hori desitxuratuz joan da erronbo itxura hartuz. 1975ean, 20 urte beherako ia milioi bat biztanle zeuden eta gaur egun, ia erdira jaitsi da. Adin tarte zaharreko biztanleak, berriz, gora egin du: 1975ean, 75 urte gorako 91.315 biztanle zituen; gaur egun, 214.130. Oro har, adin tarte gazteago guztien pisua murriztu egin da, eta zaharragoenen pisua areagotu. EHk azken 25 urte hauetan, beraz, zahartze prozesu sakon eta azkarra jasan du.