Industria Iraultza: Etapak, Aldaketak eta Ondorioak

Geografia3,53 KB

Industria Iraultzaren Bi Etapa Nagusiak

Lehenengo Industria Iraultza (1750-1850)

  • Energia-iturriak: Lurruna eta ikatza.
  • Makina berriak: Lurrun-makina.
  • Garraiobideak: Trenbidea.
  • Merkatuak: Nazionalak eta nazioartekoak.
  • Langileak: Antolatu gabeak.

Bigarren Industria Iraultza (1850-1940)

  • Energia-iturriak: Elektrizitatea eta petrolioa.
  • Motorrak: Elektrikoa eta eztanda-motorra.
  • Teknologia berriak: Bessemer bihurgailua.
  • Garraiobideak: Lurrun-nabigazioa, automobila eta hegazkina.
  • Merkatuak: Mundu mailakoak (hedapen koloniala, inperialismoa).
  • Langileak: Antolatuak (sindikatuak).

Gizarte eta Ekonomia Aldaketa Nagusiak

Zer da Industria Iraultza?

Nekazaritza nagusi zen gizarte batetik industria nagusituko zen gizarte baterako aldaketa-prozesua izan zen.

Zer da Industrializazioa?

Ekonomiaren alderdi guztien modernizazio-prozesu orokorra izan zen industrializazioa. Politikagintzan eta gizartean aldaketa sakonak eragin zituen.

Metalurgiaren Garapena

Burdina oso azkar altzairu bihurtzeko teknologia (Bessemer bihurgailua) asmatu zen. Altzairuari esker, industriarako itsasontzien, trenbideen, zubien eta eraikinen fabrikazioa asko arindu zen. Altzairu herdoilgaitza eta aluminioa ere garai horretan lortu ziren.

Nekazaritzako Aldaketak eta Ondorioak

Aldaketak

  • Metodo berrien erabilera areagotu egin zen.
  • Lurra lantzeko eta biltzeko lanen mekanizazioa gertatu zen.
  • Lurraren jabetza-sistema berriro antolatzeko neurriak bultzatu ziren, eta herri-lurrak hesitu eta pribatizatu zituzten.

Ondorioak

  • Elikagaien produkzioa izugarri handitu zen.
  • Biztanleen kopurua ere handitu zen.
  • Teknologia berrien erabilerak burdinazko erreminten eta makinen eskaria areagotu zuen industrian.
  • Nekazari asko jornalari bihurtu ziren edota hirietara emigratu behar izan zuten industrian lan egiteko.

Biztanleriaren Egoera eta Migrazioak

Demografiaren Hazkundea

Europako biztanleria izugarri hazi zen. Horrek kontsumitzaileen kopurua eta eskulana haztea ekarri zuen. Europako biztanleria berriro banatu zen, eta askok emigratu egin zuten. Faktore nagusiak heriotza-tasaren murrizketa eta jaiotza-tasa altuari eustea izan ziren.

Migrazio Motak

  • Nekazaritza-exodoa gertatu zen: nekazaritza-inguruetatik hirietara joan ziren asko, lan bila.
  • Nazioarteko migrazio-mugimendu garrantzitsua gertatu zen Amerikako eta Ozeaniako herrialdeetara.

Finantza Sektorearen Garapena

Bankuak ugaritu egin ziren eta, kreditu moduan, industriei garatzeko behar zituzten kapital izugarriak ematen zizkieten. Moneta ere aldatu egin zen: gero eta gehiago erabiltzen ziren paperezko dirua, txekeak eta kanbio-letrak.

Langile Mugimenduaren Sorrera

Definizioa

Langile mugimendua bizi- eta lan-baldintzak hobetzeko industrializazio-garaian sortutako ekintzen eta elkarteen multzoa da.

Lehenengo Sindikatuak

Britainia Handian sortu ziren lehenengo sindikatuak. Elkarri laguntzeko elkartzen ziren langileek egindako ekarpenak langabeziak, gaixotasunek edota heriotzak sortutako egoerak gainditzeko erabiltzen ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML