Geografia eta Ekonomia Kontzeptuen Glosarioa

Geografia2,96 KB

Hiri-kontzeptuak

METROPOLI: Eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiriak sortutako aglomerazioa.

KONURBAZIOA: Kontrol gabeko edo gutxiko urbanizazioa da; hiriko auzoak lanaldera zabaltzeari dagokio.

HIRI A.P.N (Hiri Antolamenduko Plan Nagusia): Udalerriek hirigintza antolatzeko erabiltzen duten oinarrizko tresna da (hirigintzan proiektatua).

Nekazaritza eta Abeltzaintza

N.E. (Nekazaritza Estentsiboa): Ustiapenaren forma honetan lur-hedadura handiak behar dira; etekin txikiak, inbertsio gutxi eta teknika tradizionalak erabiltzen dira.

N.I. (Nekazaritza Intentsiboa): Ustiapenaren forma honetan lur-azalera txikian kokatzen da; etekin handiak eta teknika aurreratuak ditu.

A.I. (Abeltzaintza Intentsiboa): Produktibitate handia lortzea helburu duen abeltzaintza da. Eremu txikietan animalia asko haztea da. Haztegietan egiten da, lana mekanizatzeko inbertsio handia eginez eta etekin gehiena lortuz.

A.E. (Abeltzaintza Estentsiboa): Ingurune fisikoaren araberakoa da eta Espainia hezeko larre eta bazkaleku naturaletan elikatzen da. Arraza autoktonoak eta teknika tradizionalak erabiltzen ditu.

NPE (Nekazaritza Politika Erkidea): Nekazaritzaren hobekuntza bilatzen duen europar politika da.

Industria eta Ekonomia

INDUSTRIA DESLOKALIZAZIOA: Industrien kokapenean egiten diren aldaketek osatzen duten prozesua da; enpresak abantaila handiagoak eskaintzen dituzten lekuetara joaten dira kostuak murrizteko.

GOI-TEK (Goi-teknologia): Intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia duen industria mota da.

TERTZIARIZAZIOA: Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte (BPG).

GARAPEN IRAUNKORRA: 1987an agertutako garapen mota da, Nazio Batuen Erakundeko Ingurugiro eta Garapenari buruzko Batzordeak aurkeztua.

Nekazaritza-eremuak

Kantauriar eremua

  • Uren banalerroaren iparraldeko lurrak.
  • Erliebe malkartsua.
  • Biztanleria urria, baserrietan populazio sakabanatua.
  • Baserriaren inguruan kokaturiko lursail txiki eta pribatuak. Mekanizazio zailtasunak.
  • Lurra: bazkak, larre naturalak eta baratzeak jartzeko erabilia.
  • Behi-azienda nagusi; ardiak ez du garrantzi handirik.
  • Denbora partzialeko nekazaritzara jo du.

Mediterranear eremua

  • Uren banalerroaren hegoaldean.
  • Laborantzarako erliebe errazagoa duten inguruak.
  • Landa-biztanleria ugariagoa, populazio pilatua.
  • Neurria handitu da lursailak pilatzeari esker.
  • Teknikak: asko modernizatu dira.
  • Lehorreko lurrak: zerealak eta mahastiak. Ureztatua: Ebro inguruan eta barruko arro eta haranetan.
  • Baso-ustiapena: mendilerroetan da nagusi.

Deskargatu

PDF Word HTML