Hiri eta Nekazaritza Eremuen Terminoen Azalpena

Geografia3,39 KB

Hiri eta Nekazaritza Eremuen Definizioak

Hiri Egiturak

Alde Zaharra

Alde Zaharra. Hirien jatorritik XIX. mendearen erdialdera, industrializazioa hasi arte, urbanizatutako hiriaren zatia da. Gaur egungo hirietan azalera txikia hartzen du, baina balio handia du kultura ondare handia delako.

Zabalgunea

Zabalgunea. Hiri askotan XIX. eta XX. mendeetan zehar eraikitako auze berriak. Aurretik zegoen hazkunde nahaspilatuari erantzun planifikatua emanez, zabalguneak Erdi Aroko harresiak bota eta alde zaharraren ondoan ipini ziren. Erregulartasun handiko plano koadroak edo erradialak erabiliz, kalitate handiko eraikinak altxatu ziren, funtsean bertan burgesia bizitzeko.

CBD (Central Business District)

CBD. Hiriko merkataritza eta negozio-jarduera elkartzen diren gunea. CBD-k ezaugarri hauek izaten ditu:

  • Irisgarritasuna
  • Zirkulazio-kontzentrazioa
  • Merkataritza-kontzentrazioa
  • Lurraren prezio garestia dela eta eraikuntza garaien kontzentrazioa

Nekazaritza eta Abeltzaintza

Nekazaritza Ustiapenak

Nekazaritza Estentsiboa

Nekazaritza estentsiboa. Lur hedadura handiak behar dituen nekazaritza ustiapen modua da eta etekin txikiak ematen ditu, inbertsio gutxi dituelako eta teknika tradizionalak erabiltzen direlako.

Nekazaritza Intentsiboa

Nekazaritza intentsiboa. Lur hedadura txikian kokatzen den nekazaritza ustiapen modua da, etekin handiak ematen ditu lan arloan edo teknika aurreratuen erabileran inbertsio handiak egin direlako.

Abeltzaintza Ustiapenak

Abeltzaintza Estentsiboa

Abeltzaintza estentsiboa. Inguru fisikoaren arabera egiten den abeltzaintza mota da, arraza autoktonoei eta lan teknika tradizionalei loturik agertuz.

Abeltzaintza Intentsiboa

Abeltzaintza intentsiboa. Inguru fisikotik bereiztuta agertzen den abeltzaintza mota da, hau da, ukuiluetan ematen dena. Atzerriko animalia arrazak eta teknika aurreratuak nagusituz.

Paisaiak eta Politikak

Nekazaritza Ustiapena

Nekazaritza ustiapena. Nekazal enpresa edo nekazariaren beraren esku dagoen nekazaritza produkzioa da.

Nekazaritza Paisaia

Nekazaritza paisaia. Nekazaritza espazioaren itxura edo morfologia da. Paisaia natural batetik abiatuz, giza eraginaren ondorioz nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jardueren eraginez, sortzen den paisaia mota berria da.

NPB (Nekazaritza Politika Bateratua)

NPB. Europar Batasuneko politika garrantzitsuenetarikoa bat da. Politika honek landa munduari ematen zaizkion laguntzak kudeatzen ditu. Bere helburuak etapa desberdinetatik pasa dira: produkzioa bermatu, landako biztanleei bizi maila duin bat ziurtatu, kontsumitzaileen segurtasuna bermatu... beste helburu batzuen artean.

Deskargatu

PDF Word HTML