Espainiako Garraio-Sistemaren Ezaugarriak eta Erronkak
Garraioaren garrantzia eta funtzioak
Garraioa pertsonak eta salgaiak leku geografikoen artean lekualdatzeko jarduera da. Garraioak oso inportanteak dira lurralde-antolamenduan dituzten eraginengatik: politikoak, demografikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak. Aldi berean, garraio-sareek lurraldea egituratzen dute.
Espainiako garraio-sistemaren ezaugarriak eta arazoak
Espainiako garraio-sistemak hobekuntza handiak izan ditu 1980ko hamarkadaren erdialdetik, baina arazoak ere baditu, eta garraio-politikek horiek konpontzen saiatzen dira.
Baldintza fisikoak eta kostuak
Inguru fisikoa ez da mesedegarria: erliebea gorabeheratsua denez, aldapa handiak daude eta trenbideak zein errepideak egitea zaila da. Baldintza horien eraginez, kostuak handitu eta errentagarritasuna txikitu egiten da.
Sarearen egitura erradiala
Lehorreko eta aireko garraio-sareak erradialak dira. Horrela, Iberiar penintsularen erdigunearen eta periferiaren arteko harremanak errazten dira:
- Erdigunea: Madril da ardatza.
- Sarea: Erradioak mugetaraino eta portu nagusietarantz doaz. XIX. mendean sendotu zen, trenbide-sarea eta errepide-sarea bat eginez.
- Aireportuak: Madril-Barajasek lotura zuzenak ditu ia aireportu guztiekin eta atzerriko aireportu nagusiekin.
Garraio motak
Bidaiarien eta salgaien barruko garraioa batez ere errepidez egiten da, "atez ateko" zerbitzua prezio txikian eskaintzen duelako. Kanpoko garraioan, aireko bidea eta itsas garraioa (salgaietarako) dira nagusi.
Ezaugarri teknikoak eta modernizazioa
1980ko hamarkadaren erdialdetik, azpiegiturak modernizatu dira: abiadura, tonajea, espezializazioa, autonomia, erosotasuna eta segurtasuna handitu dira.
Desorekak eta ingurumen-inpaktua
Lurreko desoreka garrantzitsuak daude irisgarritasunari eta trafikoaren intentsitateari dagokienez. Sarearen dentsitatean eta kalitatean desoreka handiak daude; irisgarritasun handiena duten inguruak dinamismo ekonomiko eta demografiko handiena dutenak dira.
Garraio-sistemak kalte handia eragiten du ingurumenean. Europako eta munduko garraio-sisteman integrazioa hobetu behar da. Globalizazioaren eraginez salgaien eta bidaien fluxuek gora egin dutenez, Espainiaren kokapen geografiko bikaina aprobetxatu behar da.