Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskadiko Landa-Paisaia: Euskal-Kantabriarra eta Mediterraneoa

Geografia2,63 KB

1. Landa-paisaia euskal-kantabriarra

Uren banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu. Inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du eta klima ozeanikoa, prezipitazio ugariekin.

Nekazaritza-egitura

  • Biztanleria: Landa-inguruko biztanleria urria da, industria-inguruetara izandako exodo handiaren ondorioz. Baserrietan populatzea sakabanatua da.
  • Ustiategiak: Nekazaritza-ustiategia baserriaren inguruan antolatzen da. Neurri txikiko ustiategi pribatuak dira, ekoiztera bideratuak eta baso-erabileretarako. Lur-sailak heskaien bidez itxita daude.
  • Teknikak: Mekanizaziorako zailtasunak daude, topografia malkartsua eta ustiategien neurri txikia direla eta. Ekoizpen-sistema intentsifikatu egin da, baratzezaintzara eta esnearen arloko espezializaziora bideratuz.
...
Jarraitu irakurtzen "Euskadiko Landa-Paisaia: Euskal-Kantabriarra eta Mediterraneoa" »

Hiri-periferia eta Bilboko hirigintza-analisia

Geografia2,28 KB

Periferia: Biztanleriaren hazkundea eta hirigintza

Biztanleriaren berezko hazkundea igo zenez, landatik hirira joan behar izan zuten.

Periferiako egoitza-auzoak

  • a) Txabolen auzo marginalak: Legez kanpo sortzen dira landa-lurretan edo lur berdeetan.
  • b) Sustapen ofizialeko etxebizitzen auzoak: 1840 eta 1860 artean garatu ziren gehien; etxebizitza asko sortu ziren.
  • c) Sustapen pribatuko etxebizitza-poligonoak: 1960tik aurrera sortu ziren. Bilbe irekia zuten.
  • d) Etxe-uharte itxiko auzoak: 80-90eko hamarkadan sortuak.
  • e) Familia bakarreko etxebizitza-inguruak.

Periferiako industria eta ekipamenduak

  • Industria-inguruak: Poligonoak ondo planifikatuta daude, batzuetan enpresa berriek hartuak.
  • Ekipamendu-inguruak: Gaur egun, jarduera ekonomikoak hiri-periferiara
...
Jarraitu irakurtzen "Hiri-periferia eta Bilboko hirigintza-analisia" »

Hiri Bilakaera: Alde Zaharra, Zabalgunea eta Periferia

Geografia2,76 KB

ALDE ZAHARRA

Sorreratik XX. mendera arte urbanizatutako zatia.

  • Harresiak
  • Bilbe txikia
  • Lurzoruaren erabilera anitza
  • Gizarte maila nahasiak

Historian zeharreko aldaketak

Historian zeharreko aldaketak:

  • Hiri erromatarra: Bi bide gurutzatu nagusi
  • Erdi Aroko hiri musulmana: Harresia, meskita, plano irregularra
  • Erdi Aroko herri kristaua: Harresia, plano desberdinak, eliza eta jauregiak
  • Pizkundean: Plaza eta kale nagusiak, udaletxea, merkatua, fatxada uniformeak
  • Barrokoan eta Ilustrazioan: Kale zabalak, plazak, lorategiak, eraikin monumentalrak
  • Industria Aroko aldaketak: Harresiak bota eta bide zabal eta garbiak. Populazioaren dentsifikazioa, desamortizazioaren ondorioak, segregazio soziala, pilaketa arazoak, tertziarizazioa.

ZABALGUNEA

XIX. eta XX. mende arteko...

Jarraitu irakurtzen "Hiri Bilakaera: Alde Zaharra, Zabalgunea eta Periferia" »

Espainiako Demografiaren Bilakaera: Erregimen Zaharretik Gaur Egunera

Geografia7,67 KB

Sarrera

Grafiko linealak Espainiako jaiotza-tasa, heriotza-tasa eta hazkunde naturalaren bilakaera adierazten du (1858-2007). Bertan, 1900. urtera arteko erregimen demografiko zaharra, 1900-1975 bitarteko trantsizio demografikoa eta 1975etik aurrerako erregimen demografiko modernoa islatzen dira. Oro har, XIX. mendean jaiotza-tasa eta heriotza-tasa altuak ziren, eta XXI. mendera arte jaisten joan dira biak, hazkunde naturala oso txikia izan arte.

Garapena

Erregimen Demografiko Zaharra

Erregimen Demografiko Zaharra XX. mendearen hasiera arte iraun zuen. Jaiotza-tasak balio handiak zituen arrazoi hauengatik: landa-ekonomia eta gizarte-egitura, eta jaiotzak kontrolatzeko sistema eraginkorrik ez zegoelako. Heriotza-tasa handia zen, izan ere, bizi-maila...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Demografiaren Bilakaera: Erregimen Zaharretik Gaur Egunera" »

Espainiako Inmigrazioa eta Biztanleriaren Piramidea: Analisia eta Ondorioak

Geografia4,13 KB

Espainiako Inmigrazioa (1995etik aurrera)

Sarrera: Mapa honek Espainiako inmigrazioa erakusten digu. Koropleta bat da eta gorriz irudikatuta dago.

Garapena

1995etik aurrera, Espainiak inmigrante ugari jasotzen ari da. Atzerritar hauek, herrialdean zenbait urte egon ondoren, nazionalizatzen dira; beste batzuk legezko inmigranteak dira, eta beste batzuk, legez kanpokoak.

Arrazoiak

  1. Espainiaren aldetik: 1995etik aurrera izandako garapen ekonomikoaren eraginez, eskulana behar da, barrukoa ez baita nahikoa. Zenbait neurrik inmigrazio berriak erakarri dituzte.
  2. Atzerriko immigranteen aldetik: Arrazoi ekonomikoek eta politikoek eragina dute.
  3. 1996 arte, immigranteen jatorri nagusia Europa zen.
  4. Europako Erkidegoko inmigranteak bizi-maila ertaineko eta handiko
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Inmigrazioa eta Biztanleriaren Piramidea: Analisia eta Ondorioak" »

EAEko Industria Mapa Tematikoa

Geografia2,44 KB

Iruzkindu beharreko dokumentua EAEko mapa tematikoa da. Mapa honetan udalerrien muga administratiboak ageri dira. Industriak Euskadin duen banaketa desorekatua da bi area desberdinduz: Atlantiko Isurialdea (Guipuzkoa eta Bizkaia) eta Mediterraneo Isurialdea (Araba).

Guipuzkoan jarduera industriala lurraldean zehar dago banatua, Bizkaian ordea Bilboko metropoli gunean kokatzen da eta Araba Vitoria-Gasteizen. Industriak kokatzeko joerek erresistentzia egiten diote aldaketari. 1970ko hamarkadan joerak daude gaur egun ere.

Bizkaian eredu polarizatua dago, Bilbo handian. Bilbo metropolitarra da ezbairik gabe lehen erreferentzia, han asi zen Euskal Herriko eraldaketa erabatekoa ekarri duen industrializazio prozesua. Gaur egun emplegu eta lantegi industrialetan...

Jarraitu irakurtzen "EAEko Industria Mapa Tematikoa" »

Barne-migrazioak: Iraupen laburrekoak eta nekazaritza-exodoa

Geografia2,17 KB

Barne-migrazioak eta biztanleriaren mugimenduak

Estatu barruan gertatzen diren biztanle-mugimenduak eta biztanle-aldaketak, herri eta probintzia arteko mailan. Bi motatakoak daude: iraupen laburrekoak eta epe luzekoak (behin betikoak).

Iraupen laburrekoak

Epe mugatu bateko migrazioak dira, laster itzultzeko asmoarekin. Adibideak: uzta biltzerakoak, abere-transhumantziakoak eta baserritik hirirakoak, nekazaritzak lanik ematen ez duen urtaroan.

  • Uzta biltzerakoak: XIX. mendearen azkenetik 1960ra arte gertatu ziren, ondoren asko jaitsiz. Gaur egun, atzerritarrak dira eskulan merkeagoa eskaintzen dutenak.
  • Transhumantzia: Antzinako kainadak ia galduta daude eta egiten direnak tren eta kamioiz egiten dira. Pirinioetan eta Nafarroako artzainen artean oraindik
...
Jarraitu irakurtzen "Barne-migrazioak: Iraupen laburrekoak eta nekazaritza-exodoa" »

Trantsizio Demografikoa eta Gaur Egungo Erregimena

Geografia2,7 KB

Trantsizio demografikoa (1900-1975)

Trantsizio demografikoaren garaia 1900 eta 1975. urteen artekoa izan da. Jaiotza-tasa gutxi eta era ez-jarraituan jaitsi zen hainbat arrazoirengatik:

  • 1929ko krisi ekonomikoa eta II. Errepublikako ezegonkortasun politikoa.
  • Gerra Zibila (1936-1939) eta gerraostea (1940-1955).
  • Nekazaritza-exodoa eta hirietarako migrazioa (1965-1975).

Heriotza-tasaren jaitsiera eta osasuna

Heriotza-tasa, berriz, azkar eta etengabe jaitsi zen. Elikaduraren hobekuntzak eta medikuntza- zein osasun-aurrerapenek eragin zuzena izan zuten; esaterako, txertoen eta antibiotikoen merkaturatzeak edota pediatria-aurrerapenek. Gainera, kultura- eta hezkuntza-maila hobetzearen ondorioz, prebentzioa areagotu eta ohitura txarrak baztertu ziren. Hala...

Jarraitu irakurtzen "Trantsizio Demografikoa eta Gaur Egungo Erregimena" »

EAEko biztanleriaren banaketa eta demografia

Geografia2,05 KB

EAEko biztanleriaren banaketa eta lurralde-desorekak

EAEko biztanleria Espainiako biztanleriaren %4,6 da, hau da, 2.178.061 biztanle guztira. Dentsitatea 307,25 bizt/km²-koa da, Espainiako batez bestekoa baino handiagoa.

Dentsitate handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kosta inguruko hiri eta industria-guneetan daude, industria-garapenaren eta immigrazioaren ondorioz. Dentsitate txikienak, berriz, landa-inguruneetan eta hegoaldeko mendietan aurkitzen dira.

Lurraldekako azterketa

Bizkaia

Bizkaian 1.154.041 biztanle daude (EAEko %53), 520,54 bizt/km²-ko dentsitatearekin. Dentsitate handienak Bilbo Handian (2.466 bizt/km²) daude, eta ondoren Durangaldean eta Gernika-Bermeon. Dentsitate txikienak Enkarterrietan eta Arratia-Nerbioin daude.

Gipuzkoa

Gipuzkoak...

Jarraitu irakurtzen "EAEko biztanleriaren banaketa eta demografia" »

Iberiar Penintsulako Klima Mediterraneoa eta Landaredia: Ezaugarriak eta Espezieak

Geografia3,45 KB

Klima Mediterraneo Kontinentalizatua

Ingurua Iberiar Penintsularen barrualdea da, Ebro haranaren erdiko zatia izan ezik.

Prezipitazioak

Prezipitazioak urriak dira. Prezipitazio bolumena Iberiar Penintsularen barrualdeko mendebaldeko sektorean apur bat handiagoa da, borraska atlantikoen maiztasuna handiagoa delako.

Gaztelako eta Ebroko sakonuneen erdian, prezipitazioak urriagoak dira mendien artean sartuta daudelako. Maximoa ekinozio urtaroetan gertatzen da, batez ere udaberrian neguko antizikloiak ahultzen direnean.

Tenperaturak

Tenperaturek bitarte termiko handia dute:

  • Ipar Goi Lautadan eta Guadalajara, Teruel eta Cuencako goi lurretan: udak freskoak eta neguak hotzak dira.
  • Hego Goi Lautadan eta Ebroren haranaren ertzean: udak beroak eta neguak hotzak
...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Klima Mediterraneoa eta Landaredia: Ezaugarriak eta Espezieak" »