EAEko biztanleriaren banaketa eta demografia
EAEko biztanleriaren banaketa eta lurralde-desorekak
EAEko biztanleria Espainiako biztanleriaren %4,6 da, hau da, 2.178.061 biztanle guztira. Dentsitatea 307,25 bizt/km²-koa da, Espainiako batez bestekoa baino handiagoa.
Dentsitate handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kosta inguruko hiri eta industria-guneetan daude, industria-garapenaren eta immigrazioaren ondorioz. Dentsitate txikienak, berriz, landa-inguruneetan eta hegoaldeko mendietan aurkitzen dira.
Lurraldekako azterketa
Bizkaia
Bizkaian 1.154.041 biztanle daude (EAEko %53), 520,54 bizt/km²-ko dentsitatearekin. Dentsitate handienak Bilbo Handian (2.466 bizt/km²) daude, eta ondoren Durangaldean eta Gernika-Bermeon. Dentsitate txikienak Enkarterrietan eta Arratia-Nerbioin daude.
Gipuzkoa
Gipuzkoak 706.890 biztanle ditu (EAEko %32), 370,29 bizt/km²-ko dentsitatearekin. Dentsitate handienak Donostialdean (1049 bizt/km²) daude, eta ondoren Bidasoa Beheran. Banaketa orekatuagoa da, industria banatuago dagoelako.
Araba
Araban 317.130 biztanle daude (EAEko %14,5), 107,03 bizt/km²-ko dentsitatearekin. Dentsitate handienak Gasteizen (847 bizt/km²) daude, arabarren %75 bertan bizi delarik. Ondoren, Laudio-Amurrio nabarmentzen da. Dentsitate txikienak Arabar Errioxan eta Gorbeia inguruan daude.
Demografiaren bilakaera
Azken urteetan hiri-deskontzentrazioa egon da: 5.000 biztanletik beherako herriek biztanleria handitu dute, eta hiriburuek (bereziki Bilbok eta Donostiak) galdu.
Berezko mugimendua
- Jaiotze-tasa: ‰9,97
- Heriotza-tasa: ‰9,09
- Berezko hazkundea: ‰0,88
Jaiotze-tasa altuenak Gipuzkoan daude, eta heriotza-tasa altuenak Bizkaian; ondorioz, Bizkaiak hazkunde negatiboa du.
EAEk egitura demografiko zahartua du, arrazoi hauengatik:
- 1975eko krisiaren iraupena.
- Atzerriko immigrazio gutxiago jasotzea.
- Gizarte modernoagoa izatea.