Hiri-periferia eta Bilboko hirigintza-analisia

Geografia2,28 KB

Periferia: Biztanleriaren hazkundea eta hirigintza

Biztanleriaren berezko hazkundea igo zenez, landatik hirira joan behar izan zuten.

Periferiako egoitza-auzoak

  • a) Txabolen auzo marginalak: Legez kanpo sortzen dira landa-lurretan edo lur berdeetan.
  • b) Sustapen ofizialeko etxebizitzen auzoak: 1840 eta 1860 artean garatu ziren gehien; etxebizitza asko sortu ziren.
  • c) Sustapen pribatuko etxebizitza-poligonoak: 1960tik aurrera sortu ziren. Bilbe irekia zuten.
  • d) Etxe-uharte itxiko auzoak: 80-90eko hamarkadan sortuak.
  • e) Familia bakarreko etxebizitza-inguruak.

Periferiako industria eta ekipamenduak

  • Industria-inguruak: Poligonoak ondo planifikatuta daude, batzuetan enpresa berriek hartuak.
  • Ekipamendu-inguruak: Gaur egun, jarduera ekonomikoak hiri-periferiara deszentralizatzearen emaitza dira.

Praktika: Bilboko planoaren analisia

Kokapena

Sorkuntza: 1300eko ekainaren 15a. Helburu nagusia merkataritza zen. Nerbioi ibaia itsasadar bihurtzen den lekuan kokatu zen, Bilbo leku estrategikoa zelako.

Planoaren analisia

  • Aztarnak: Aurreko garaitako harresien aztarnak (defentsarako, zerga-bilketarako eta osasunerako).
  • Plano mota: Kuadrikulana. Erdi Aroko sorburua agerian: hasieran hiru kale, eliza eta harresia; geroago, zazpi kale.
  • Eraikin historikoak: San Anton eliza eta Santiago Katedrala.

Bilbaduraren eta eraikuntzaren analisia

Ez da trinkoegia, hiria handitu zenean harresietatik kanpora atera baitzen. Etxe gehienek 3-4 pisu dituzte. XX. mendean gainbehera ezagutu zuen, burgeseria zabalgunera joan zelako.

Lurzoruaren erabilera eta garrantzia

Azken urteetan giza bizilekuak garrantzi handiagoa hartu du berpizkundeari esker. Zazpi kaleetan komertzioa da nagusi, eta taberna zein jantokiek garrantzi handia dute. Udalak bideraturik, gune hori ibiltarientzako leku bihurtu da, kotxeak mugatuz.

Arazoak eta konponbideak

Etxebizitza asko berritu behar dira egungo bizimoduari egokitzeko, eta nortasun propioa landu behar da lehiari aurre egiteko.

Deskargatu

PDF Word HTML