Barne-migrazioak: Iraupen laburrekoak eta nekazaritza-exodoa
Barne-migrazioak eta biztanleriaren mugimenduak
Estatu barruan gertatzen diren biztanle-mugimenduak eta biztanle-aldaketak, herri eta probintzia arteko mailan. Bi motatakoak daude: iraupen laburrekoak eta epe luzekoak (behin betikoak).
Iraupen laburrekoak
Epe mugatu bateko migrazioak dira, laster itzultzeko asmoarekin. Adibideak: uzta biltzerakoak, abere-transhumantziakoak eta baserritik hirirakoak, nekazaritzak lanik ematen ez duen urtaroan.
- Uzta biltzerakoak: XIX. mendearen azkenetik 1960ra arte gertatu ziren, ondoren asko jaitsiz. Gaur egun, atzerritarrak dira eskulan merkeagoa eskaintzen dutenak.
- Transhumantzia: Antzinako kainadak ia galduta daude eta egiten direnak tren eta kamioiz egiten dira. Pirinioetan eta Nafarroako artzainen artean oraindik egiten dira.
- Baserritik hirira: Nekazaritzak lanik ematen ez zuen urtaroetan egiten ziren desplazamenduak ia galdu egin dira. Hala ere, gaur egungo ordezkoak turismoa eta Mediterraneoko kostaldeko lan-eskaintzak dira.
Iraupen luzekoak eta behin betikoak
Nekazaritza-exodoa
Iraupen luzekoen artean garrantzitsuena landa-exodoa da: baserritik hirirako bizileku-aldaketa, hirietako industrietan lan egiteko. Herrialde garatuetan migrazio-korronte hau garatuta dago, azpigaratuetan ez.
Zergatiak
Nekazaritza-exodoa industria-iraultzaren garapenarekin lotuta dago. Eragin zuten faktoreak: hazkunde demografikoa, nekazaritza-mekanizazioaren hasiera, lurrik gabeko eskulan gehiegi landa-aldean, eta hirietako industriaren gorakada eta beharra.
Kronologia
Nekazaritza-exodoa industria-iraultzaren lehen fasean hasten da. Euskal Herriko eta Kataluniako kostaldean XIX. mendearen hirugarren herenean, eta Estatuko gainontzeko herrialdeetan XX. mendearen hasieran. Gerra Zibilean eta gerra osteko hamarkadan geldialdia izan zuen. 1950az geroztik berriro biztuko da, industria-iraultzaren bigarren fasearen goraldian. 1964an eman ziren kopururik handienak, ia milioi erdi pertsonak baserria uztean.
Migrazio-korronte nagusiak
Garrantzitsuenak Madrilera eta Bartzelonara zuzendu ziren.