Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Europar Batasuna eta Lurralde Fisikoen Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,95 KB

Europar Batasuna

1957an sei herrialdek Europako Ekonomia Erkidegoa sortu zuten Erromako Itunaren bitartez. 1993an, Europako Ekonomia Erkidegoa Europako Batasuna bihurtu zen Maastrichteko Itunarekin. Gaur egun 27 herrialdek osatzen dute Europar Batasuna. Parlamentuari dagokionez, egoitza ofiziala Estrasburgon dago; administrazio eta funtzio exekutiboen egoitza Bruselan dago; eta Europako Justizia Auzitegiaren egoitza Luxenburgo hirian dago.

Helburuak:

  • Garapen ekonomiko eta sozial orekatua eta etengabea bultzatzea.
  • Estatu kideen nazioarteko posizioa indartzea eta herritarren defentsa bermatzeko kanpo‑politika bateratua garatzea.
  • Herritarren eta estatu kideen interesak eta eskubideak babestea eta elkarren arteko laguntza areagotzea.

Tolestura mendien

...
Jarraitu irakurtzen "Europar Batasuna eta Lurralde Fisikoen Oinarrizko Kontzeptuak" »

Iberiar Penintsula Hezeko Nekazaritza-Paisaia

Geografia2,56 KB

Ipar eta Ipar-mendebaldea (I-IM) hartzen ditu.

Ingurune fisikoa

  • Malkartsua: leku lau gutxi ditu.
  • Klima ozeanikoa: euritsua urte osoan eta tenperatura epelak.

A. Nekazaritza-egitura

Biztanleria

  • Zahartuta eta urria.
  • Lehen ugaria zen, baina biztanleak emigratzera behartuta ikusi ziren.
  • Biztanleria sakabanatua: herrixka, auzo, parrokia eta herrietan oinarrituta.

Ustiategiak: Minifundioak

  • Lursail txikiak dituzte, hesien bidez banatuak.
  • Mekanizazio zaila; ondorioz, errentagarritasun gutxi.
  • Partzela-kontzentrazioko planek porrot egin dute.

Lurzoruaren erabilera

Iraganean: polilaborantza zegoen, iraupen-nekazaritza bat aurrera eramanez. Soro txikietan honako hauek landatzen ziren:

  • Barazkiak eta frutak.
  • Artoa eta patata.
  • Mahatsondoa (Galizian).
  • Lur okerragoetan: garagarra
...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsula Hezeko Nekazaritza-Paisaia" »

Demografia: Biztanleriaren dinamika eta faktore nagusiak

Geografia4,43 KB

Demografia: Biztanleriaren azterketa

Demografia: Lurralde jakin bateko biztanleria aztertzen duen zientzia da.

Biztanleriaren dinamika

Biztanleriaren dinamika zein den jakiteko, heriotzak, jaiotzak eta migrazio-mugimenduak aztertu behar dira.

Jaiotza-tasa

Jaiotza-tasa: Jaiotza-tasak adierazten du zenbat jaiotza egon diren lurralde batean, normalean urtebetean. Kopuru hori handia ala txikia den jakiteko, jaiotza-tasa gordina kalkulatzen da.

Heriotza-tasa

Heriotza-tasa: Adierazten du zenbat heriotza egon diren urtebetean lurralde jakin batean. Kopuru hori handia ala txikia den jakiteko, heriotza-tasa gordina kalkulatzen da.

Haurren heriotza-tasa

Haurren heriotza-tasa: Urte bat egin baino lehen hiltzen diren haurren kopurua aztertzen da. Haurren heriotza-...

Jarraitu irakurtzen "Demografia: Biztanleriaren dinamika eta faktore nagusiak" »

Hiri Bilakaera eta Hirigintza Ereduak: Alde Zaharra, Zabalgunea, Aldiriak

Geografia4,67 KB

Alde Zaharra: Hiri Antzinakoa

Hiriaren parterik antzinakoena da. Alde Zaharrak antzinako hiriguneak ziren, eta bertan biltzen ziren hiriek zituzten betekizun guztiak: erresidentzialak, politikoak, ekonomikoak, administratiboak, militarrak, erlijiosoak eta kulturalak.

1850etik aurrera, Industria Iraultzak bultzaturiko hazkundearekin, Alde Zaharrak txiki gelditu ziren, eta zona berriak okupatu ziren kanpoan: zabalgunea eta aldiriak. Hiri-betekizun asko espazio berrietara lekualdatu ziren, eta Alde Zaharrek iraganeko garrantzia galdu zuten. Gaur egun, ezaugarri nagusiak hauek dira: betekizun erresidentzial baxua, merkataritza eta ostalaritza txikia, eta betekizun historiko-turistikoa.

Bertan gordetzen da iraganeko herentzia, sorreratik XIX. mendearen...

Jarraitu irakurtzen "Hiri Bilakaera eta Hirigintza Ereduak: Alde Zaharra, Zabalgunea, Aldiriak" »

Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Aniztasuna eta Ezaugarriak

Geografia3,09 KB

Nekazaritza-paisaia landa-espazioaren morfologia da. Morfologia hori ingurune naturalaren (faktore fisikoak) eta bertan egindako nekazaritza-jardueraren (faktore gizatiarrak) arteko konbinazioa da. Espainiako lurraldeetan nekazaritza-paisaia ugari daude, ezaugarri desberdinekin.

Espainia Hezeko Nekazaritza Paisaia

Kokapena eta Ingurune Fisikoa

Penintsulako iparraldea eta ipar-mendebaldea hartzen ditu. Ingurune fisiko eta geografikoari dagokionez, erliebe gorabeheratsua da, azalera lauak gutxi dira, eta klima ozeanikoa dago: prezipitazio ugari eta tenperatura epelak, kontraste handirik gabekoak.

Biztanleria eta Populazio Ezaugarriak

Biztanleria tradizioz oso ugaria izan da, nahiz eta emigrazio historikoa dela eta gaur egun adineko biztanleria den...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Aniztasuna eta Ezaugarriak" »

Mendiko eta Kanarietako Klima eta Landaredia

Geografia2,9 KB

Mendiko Klima

Mendiko klimak 1000 metrotik gorako lurraldeetan kokatzen dira. Zenbat eta gorago, prezipitazioek gora egiten dute eta tenperaturek behera.

  • Prezipitazioak: Oso ugariak dira, 1000 mm-tik gorakoak.
  • Tenperaturak: Batez bestekoa 10 °C-tik beherakoa da. Neguak hotzak dira, batzuetan 0 °C-tik azpikoak.

Klima ozeanikoko mendietan prezipitazioak urte osoan zehar izaten dira eta udak freskoak dira. Inguru mediterraneoetan, aldiz, udan prezipitazio gutxi izaten da, hilabete bat edo bi lehorrak dira eta udak leunagoak dira.

Mendiko Landare-paisaia

Mendian landaredia estaietan antolatzen da, altueraren eta orientazioaren arabera:

Alpetar edo piriniar mendiak

  • Oinaldeko estaia (1200 metroraino): Arteak eta haritzak.
  • Estai azpialpetarra (1200-2400
...
Jarraitu irakurtzen "Mendiko eta Kanarietako Klima eta Landaredia" »

Espainiako Industria Eremuen Mapa eta Banaketa

Geografia2,8 KB

Mapa Ekonomikoaren Deskribapena

Mapa ekonomikoa da eta bigarren sektoreari dagokio, industriari hain zuzen ere. Lau kolore desberdinen bidez, Espainiako industria eremuak bereizita datoz. Baita tamaina eta kolore ezberdineko zirkuluen bidez ere langile kopurua (milaka) adierazten da. Honez gain, autonomia erkidegoak bereizita datoz, eta hiri garrantzitsu batzuk agertzen dira.

Gainera, Portugal, Frantzia hegoaldea, Andorra eta Afrika iparraldea zuriz datoz, eta Kanariak eta Balearrak ageri dira, baina Ceuta eta Melilla ez. Iturria eta urtea ageri dira, baina eskala ez.

Industria Banaketa eta Joera Nagusiak

Alde handiak daude banaketari dagokionez. Periferian eta Madrilen kokatzen dira batez ere gune nagusiak. Horrek biztanlerian, azpiegituretan...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria Eremuen Mapa eta Banaketa" »

Industriaren Kokapena Espainian: Bilakaera eta Joerak

Geografia9,24 KB

Industriaren Kokapena Espainian

Industria etekin gehien lortzeko faktore mesedegarrienak eskaintzen dituzten espazioetan kokatzen da. Faktore horiek industria-sektore bakoitzerako eta denboran zehar aldatu egiten dira.

A) Industria Kokapena 1855-1975

1. Industria kokatzeko faktore klasikoak

1855-1975 aldian, industria kokatzeko faktore “klasikoek” eragin handiagoa izan zuten:

  • Lehengaietatik eta energia-iturrietatik hurbil egotea.
  • Kontsumo-merkatu zabala. Horri esker, enpresek gutxieneko errentagarritasuna izan dezakete eta eskala-ekonomiak sortzen dira.
  • Eskulan ugari eta merkea edo lan egiteko ondo prestatua.
  • Garraio sistema eraginkorrak produktuentzat.
  • Kapitala erakartzeko gaitasuna.
  • Laguntza sektoreak: zerbitzuak, azpiegitura onak eta ekipamenduak.
...
Jarraitu irakurtzen "Industriaren Kokapena Espainian: Bilakaera eta Joerak" »

Hiriaren egitura: alde zaharra, zabalgunea eta kanpoaldea

Geografia2,93 KB

Hiriaren egitura

Alde Zaharra, Zabalgunea, Periferia-Kanpoaldea

Urte luzeetako urbanizazio prozesoek morfologia eta funtzio egitura ezberdinak sortu dituzte hirietan. Hazkunde biziek aglomerazio konplexuagoak sortu badituzte ere, hiru zonalde nagusi bereizten dira:

A) Alde Zaharra

Sorreratik industrializazio garairaino eraikitakoa da. Edifizio historikoak edo bestelako aztarnak geratzen dira, batzuk egoera onean, beste batzuk hondatuta. Horren arabera, funtzioa ere aldatu egiten da: alde batetik, turistikoa, kulturala eta merkataritza txikia; bestetik, negozio-barrutiaren parte. Kale estuak, harresiak eta oinplano irregularra ziren ezaugarri ohikoenak, baina bazeuden erradialak, almendra formakoak, lineal edo ortogonalak ere, jatorrizko zibilizazioaren,...

Jarraitu irakurtzen "Hiriaren egitura: alde zaharra, zabalgunea eta kanpoaldea" »

Migrazio-mugimenduak eta Espainiako immigrazio-politika

Geografia3,3 KB

Espainiako Immigrazio-politika

Espainiak immigrazio-politika du, immigrazioa alderdi guztientzat mesedegarria izan dadin.

Immigrazio-politikaren esparrua

Europar Batasuneko asilo- eta immigrazio-politikak eta Atzerritarrei buruzko Legeak osatzen dute:

  • EBko asilo- eta immigrazio-politika: 1999an ezarri zen. Asiloen eta bisatuen sistema erkidea sortu da, eta estatu kideen arteko lankidetza sustatzen da immigrazio klandestinoaren aurka, informazioa trukatuz eta Europar Batasunaren kanpoko mugak kontrolatuz. Hala ere, estatu kideek dute immigranteak hartzearen eta integratzearen gaineko erantzukizuna.
  • Atzerritarrei buruzko Legea: Immigrazioaren inguruko alderdi guztiak arautzen ditu: herrialdean sartzea, modalitateak, eskubideak eta askatasunak, lan-
...
Jarraitu irakurtzen "Migrazio-mugimenduak eta Espainiako immigrazio-politika" »