Espainiako Industria Eremuen Mapa eta Banaketa
Mapa Ekonomikoaren Deskribapena
Mapa ekonomikoa da eta bigarren sektoreari dagokio, industriari hain zuzen ere. Lau kolore desberdinen bidez, Espainiako industria eremuak bereizita datoz. Baita tamaina eta kolore ezberdineko zirkuluen bidez ere langile kopurua (milaka) adierazten da. Honez gain, autonomia erkidegoak bereizita datoz, eta hiri garrantzitsu batzuk agertzen dira.
Gainera, Portugal, Frantzia hegoaldea, Andorra eta Afrika iparraldea zuriz datoz, eta Kanariak eta Balearrak ageri dira, baina Ceuta eta Melilla ez. Iturria eta urtea ageri dira, baina eskala ez.
Industria Banaketa eta Joera Nagusiak
Alde handiak daude banaketari dagokionez. Periferian eta Madrilen kokatzen dira batez ere gune nagusiak. Horrek biztanlerian, azpiegituretan eta aberastasunean ere modu negatiboan eragiten du industrializatu gutxiko eskualdeetan. Industria tertziarizatzen ari da.
1. Ardatz Garatuak
Gaur egun kapitalizazio maila handienak Hego Euskal Herrian daude. Madrilen eta Katalunian jarraitzen du, aitzindari izandako industria guneetan. Sektore heldu garrantzitsuak hondoratu edo birmoldatu egin dira.
2. 60ko Hamarkadako Ardatzak
Girona eta Cartagena artean eta Ebro ibaiaren ibarrean zehar, autobide sareek ondo lotuta, administrazioek sustaturiko nekazaritza ekoizpenari loturiko edo eskulangintza tradizioko hiriak daude bertan. Multinazional asko erakarri dituzte azken urteotan, ardatz atlantikoaren kaltetan.
3. Gainbehera Dauden Eremuak
Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) krisi luzearen ondorioak jasan zituzten. Gaztela Mantxa, Extremadura edo Kanariak, esaterako, industrializazio urriko inguruak dira oraindik ere.
4. Industrialde Berriagoak
Andaluzia, Gaztela Mantxa, Balear eta Kanariar irletan. Administrazio ezberdinen sustapenari esker enpresa handiak ezarri dira:
- Sevilla
- Malaga
- Cadiz
- Puertollano
Enpleguaren Banaketa eta Globalizazioaren Eragina
Enpleguari dagokionez, Bilbo, Gasteiz, Bartzelona, Valentzia eta Madrilek dituzte 50 milatik gorako kopuruak, eta 20 eta 50 mila artekoak Atlantiar eta Mediterranear erlaitzetan ageri dira gehien. Barrualdean, Sevilla, Kordoba, La Carolina, Valladolid eta Burgosek soilik dituzte kopuru horiek. Gipuzkoako lanpostuak haran desberdinetan sakabanatuta daude.
Espainia EBn 1986an sartzerakoan, goi-teknologiako produktuen inportazioek gora egin zuten. Autonomia erkidegoen bidez, teknologi parkeak bultzatu ziren, Bartzelonak eta Madrilek enpresa gehien erakarriz. Atzerriko kapital ugari sartu zen enpresa espainiarrak erostera, erabakiguneak kanpora aldatuz. Hazkundea azeleratu egin zen ekonomiaren globalizazioaren eta teknologia berrien erronkaren erdian.