DBH mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

EAEko hiri sistema: hierarkia eta funtzioak

Geografia3,71 KB

EAEren Hirien Hierarkia

EAEko hirien hierarkia aztertzerakoan, benetako hiru guneak hartu behar ditugu kontuan, eta ez udalerri administrazioak soilik, izan ere, hiri guneak praktikan udalerri desberdinak batzean sortzen dira.

Tamainari erreparatzen badiogu, sailkapen hau ateratzen zaigu:

  1. Bilbo Handia

    Metropoli inguru bat da, hiri nagusia Bilbo delarik eta bere inguruan biztanle asko dituzten udalerriak daudelako. Bertan, 900.000 biztanle gainditzen ditu.

  2. Donostialdea

    Beste metropoli inguru bat osatzen du, 300.000 biztanle kopuru gainditzen ditu.

  3. Gasteiz

    216.000 biztanlerekin, Hego Euskal Herriko isurialde mediterraneoko hiri gune bakarra da. Ez dauka inguru metropolitarrik, bere inguruko herriak txikiak dira eta.

Hiri Sistemaren Funtzioak

Sistema polinuklearra

...

Jarraitu irakurtzen "EAEko hiri sistema: hierarkia eta funtzioak" »

Hirigintza Euskal Herrian: Kontzeptuak eta Bilakaera Historikoa

Geografia5,95 KB

Hiri Kontzeptuak

Pendulu Mugimendua: Barne-migrazio mota bat da, eguneroko joan-etorrietan datza, ikasketek edo lanek eraginda.

Alde Zaharra: Sorreratik XIX. mendeko industrializaziora arte urbanizatutako zatia da; funtzio komertziala, egoitza-funtzioa eta kulturala dituelarik; ezaugarri berezienak gentrifikazioa eta tertziarizazioa dira.

Zabalgunea: Alde Zaharraren jarraian, XIX. mendearen erdialdetik sortu zen hiriaren eremua da; burgesiak bultzatua, bertan funtzio politikoa, administratiboa, egoitza-funtzioa eta komertziala (CBDa) garatzen direlarik.

CBD (Negozio Barruti Nagusia): XX. mendean sorturiko zabalguneko negozio-eremu dinamikoa da, non bankuak garrantzitsuak diren, denda esanguratsuenak eta konpainia nagusien bulegoak aurkitzen diren;...

Jarraitu irakurtzen "Hirigintza Euskal Herrian: Kontzeptuak eta Bilakaera Historikoa" »

EAEko Sektore Ekonomikoak: Energia, Industria eta Lehen Sektorea

Geografia3,45 KB

Energia eta Meatzaritza

Energia: EAEko baliabide energetikoak urri samarrak dira.

Energia-iturri Berriztaezinak

Erregai fosilei dagokienez, petroleoa da ekonomia aurreratuetan gehien kontsumitzen dena. Muskizen findegi bat dago, autonomia-erkidegotik kanpoko beste biltegiekin eta Bilboko portuarekin konektatuta. Zentral termikoetan elektrizitatea lortzen da ikatzaren bitartez, baina Santurtziko eta Pasaiako zentralak itxi egingo dira. EAEn aurkitu ziren gas-hobiak agortuta daude. Gaur egun, Gabiota plataformako azpiegitura, adibidez, Aljeriatik eta Libiatik ekartzen den gasa biltzeko erabiltzen da.

Energia-iturri Berriztagarriak

  • Energia eolikoa: Hainbat parke eoliko eraiki dira EAEn.
  • Biomasa: Jatorri ez-fosileko masa organikoa erretzean energia sortzen
...
Jarraitu irakurtzen "EAEko Sektore Ekonomikoak: Energia, Industria eta Lehen Sektorea" »

Ekonomiaren Oinarriak: Lehengaiak, Energia eta Sektoreak

Geografia6,25 KB

Lehengaiak

Animalia-jatorrizko lehengaiak

Animalia-jatorrizko lehengaiak, hala nola artilea eta larruak, abeltzaintzatik datoz eta ehungintzan erabiltzen dira.

Landare-jatorrizko lehengaiak

Landare-jatorrizko lehengaiak nekazaritzatik datoz.

Meatzaritza-jatorrizko lehengaiak

Meatzaritza-jatorrizko lehengaiak lurpetik erauzten dira. Mineral metalikoetatik metala erauzteko erabiltzen dira. Bestelako gaiak erauzteko erabiltzen diren mineralei mineral ez-metaliko deritze. Ikatzak, gas naturalak eta petrolioak energia sortzeko balio dute.

Meatzaritza eta Energia Iturriak

Meatzaritza

Meatzaritza mineral gehienak lur azpian daudenean, horiek erauzteko jarduera multzoa da. Bi meategi mota daude: aire zabalekoak eta lur azpikoak.

Baliabide berriztagarriak eta

...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Oinarriak: Lehengaiak, Energia eta Sektoreak" »

Espainiako Merkataritza eta Turismoa

Geografia3,4 KB

Barruko eta Kanpoko Merkataritza

Barrukoa

Lehentasuna dute EB ostzen duten estatuek, merkatu bakarra merkantzien, kapitalen eta zerbitzuen zirkulazio askea.

Kanpokoa

Oso garrantzitsua da. EB osatzen duten estatuak nabarmentzen dira, munduan 1. tokia hartzen dute merkataritzako jardueretan.

Espainiako Garraio Sistemaren Ezaugarriak

  • Inguru fisikoa ez da aldeko: Erliebea zaila da, aurkera aurkigora handikoa, klima osagai latzak azaltzen dira, azpiegitura nekezak eta garestiak egiten dira.
  • Errepideak nagusi: Bidaiarien garraiorako, merkataritzarako.
  • Garraio sareek egitura erradiala dute
  • Lurraldeen artean ezberdintasun ugari daude: Eskualdeak gero eta garatuago, ego sareak gero eta hobea eta osatuagoa da.
  • Europarekin lotzeko errepideak eskasak dira: Ezinbestekoa
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Merkataritza eta Turismoa" »

Industria Iraultza: XVIII. mendeko Aldaketa Handiak

Geografia3,01 KB

Zer da Industria Iraultza?

XVIII. mendearen erdialdean ekoizpeneko prozesuetan masiboki makinak erabiltzen

hastearen ondorioz sortu ziren aldaketa ekonomiko, sozial eta politiko handiak

garrantzi­tsuen multzoa. Bi fasetan banatzen da Industria Iraultza: Lehenengo Industria

Iraultza (1760- 1840) eta Bigarren Industria Iraultza (1870-1910)

Industrializazioak eraldaketa ekonomiko zein demografiko sakonak izango ditu,

ekonomia-industriala jaioz eta hazkunde demografiko ordura arte inoiz ikusia eraginez.

Industria agertzeko baldintzak

Iraultza Industriala emateko, bi fenomeno gertatu ziren Britainia Handian: Nekazaritza

Iraultza eta eztanda demografikoa. Nekazaritza Iraultza landa eremuan eman ziren

berrikuntza ezberdinek sustatu zuten: Norfolk sistema,...

Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza: XVIII. mendeko Aldaketa Handiak" »

Energia eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak eta Nekazaritza Tradizionalaren Aniztasuna

Geografia2,05 KB

Energia Berriztaezinak: Naturan kantitate mugatuan dauden iturrietatik lortutako energia.

Energia Berriztagarriak: Erabili ahala agortzen ez diren iturrietatik datorrena da.

Industria

Oinarrizko Industriak: Lehengaiak naturatik hartu, eta beste industrien garapenerako funtzezkoak diren produktuak ekoizten dituztenak.

Ekipamendu-ondasunen Industriak: Oinarrizko industriek ekoitzitako produktuak erabiliz, gainerako industriek behar dituzten ekoizpen ekipamenduak fabrikatzen dituzte.

Kontsumo-ondasunen Industriak: Herritarrek zuzenean kontsumitzea moduko produktuak ekoizten dituzte.

XIX. mendearen erdialdean hasi zen Espainiako industrializazioa, Europako beste herrialde batzuetan baino geroago. Katalunia, EAE eta Asturias izan ziren lehendabiziko guneak....

Jarraitu irakurtzen "Energia eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak eta Nekazaritza Tradizionalaren Aniztasuna" »

Demografia eta Al-Andalusko Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,87 KB

Demografia Oinarrizko Kontzeptuak

  • Mugimendu pendularrak: Eguneroko bizilekutik lanera edo ikastera joateko egiten diren joan-etorriak.
  • Bizi-itxaropena: Pertsona bat batez beste bizi daitekeen urte kopurua.
  • Haurren heriotza-tasa: Urtebete egin baino lehen hildako haurren kopurua.
  • Giza Garapenaren Indizea (GGI): Nazio Batuek sortutako indizea, herrialdeen garapen sozioekonomikoa ebaluatzeko, hau da, biztanleen bizi-kalitatea. Gizarteen ongizatea neurtzen du.
  • Biztanleria-dentsitatea: Kilometro karratu bakoitzeko zenbat biztanle dauden jakiteko erabiltzen den kalkulua.
  • Hazkunde erreala: Biztanleriaren hazkundea neurtzeko erabiltzen den kalkulua. Berezko hazkundearen indizea baino fidagarriagoa da, migrazioak kontuan hartzen dituelako.
  • Jaiotza tasa eta
...
Jarraitu irakurtzen "Demografia eta Al-Andalusko Oinarrizko Kontzeptuak" »

Espainia: Antolaketa, Demografia eta Migrazioak

Geografia2,75 KB

Espainiako Antolaketa eta Demografia

Administrazio eta Politika Antolaketa

Administrazio-Antolaketa

Espainian 17 autonomia-erkidego eta 2 hiri autonomo daude. Autonomia-erkidego bakoitza probintziatan banatzen da, eta probintzia bakoitza udalerritan banatzen da.

Erkidego bakoitzak funtsezko autogobernu lege propioa du: Autonomia Estatutua. Bertan zehazten dira autonomia-gobernuaren erakundeak eta eskumenak.

Sistema Politikoa

Espainia monarkia parlamentarioa da, hau da, Erregea estatuburua da, baina ez du gobernatzen.

Gorte Nagusiak
  • Botere legegilea dute.
  • Espainiako herriaren ordezkariak dira.
  • Legeak egin eta onartzen dituzte.
  • Gobernuaren jarduna kontrolatzen dute.
Parlamentu Autonomikoak
  • Botere legegilea dute erkidegoan.
  • Beren lurralderako legeak egiten
...
Jarraitu irakurtzen "Espainia: Antolaketa, Demografia eta Migrazioak" »

Industria Kokapenaren Faktore Garrantzitsuenak: Gida Osoa

Geografia2,52 KB

Industria Kokapenaren Faktore Garrantzitsuenak

Industria baten kokapena erabakitzerakoan faktore ugari hartu behar dira kontuan, batez ere puntako teknologian aritzen diren enpresentzat. Faktore hauek kostuak murrizten eta eraginkortasuna handitzen laguntzen dute.

1. Berrikuntza eta Informazioa

Industria-gune sendoetan kokatzea, komunikazio-sare ona, enpresentzako zerbitzuak eta unibertsitate- edo ikerketa-guneak inguruan izatea funtsezkoa da. Horrek kostuak murrizten eta zerbitzu eta azpiegitura berak erabiltzeko aukera ematen du. Enpresak pilatzen direnean, industrialdeak eta enpresa- eta teknologia-parkeak eskura izatea onuragarria da, antzeko edo industria osagarriak gertu sortzen baitira.

2. Komunikazio Azpiegiturak

Kalitatezko azpiegiturak...

Jarraitu irakurtzen "Industria Kokapenaren Faktore Garrantzitsuenak: Gida Osoa" »