EAEko hiri sistema: hierarkia eta funtzioak

Geografia3,71 KB

EAEren Hirien Hierarkia

EAEko hirien hierarkia aztertzerakoan, benetako hiru guneak hartu behar ditugu kontuan, eta ez udalerri administrazioak soilik, izan ere, hiri guneak praktikan udalerri desberdinak batzean sortzen dira.

Tamainari erreparatzen badiogu, sailkapen hau ateratzen zaigu:

  1. Bilbo Handia

    Metropoli inguru bat da, hiri nagusia Bilbo delarik eta bere inguruan biztanle asko dituzten udalerriak daudelako. Bertan, 900.000 biztanle gainditzen ditu.

  2. Donostialdea

    Beste metropoli inguru bat osatzen du, 300.000 biztanle kopuru gainditzen ditu.

  3. Gasteiz

    216.000 biztanlerekin, Hego Euskal Herriko isurialde mediterraneoko hiri gune bakarra da. Ez dauka inguru metropolitarrik, bere inguruko herriak txikiak dira eta.

Hiri Sistemaren Funtzioak

Sistema polinuklearra aztertuta:

Bilbo Handia

Hirugarren sektoreko jarduerak oso garatuak daude. Industriak ere garrantzia du, baina Bilbon bertan baino, metropoli inguruan gehiago. Jarduera industrialak inguruko udalerrietan garatzen dira eta Bilbon zerbitzu eta merkataritzan espezializatu dira.

Bilbo Bizkaiko kapitala da eta bertan kokatzen dira Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu gehienak. Gainera, estatuko hiri sistemen gune garrantzitsua da, finantza alorrean ere Bilbok bere pisu espezifikoa duelarik: estatu mailako banku handiak (BBVA, BBK), aseguru konpainiak... Baita enpresa handiak ere: Iberdrola, Petronor...

Merkataritza funtzioan, txikizkako merkataritza eta saltoki handiak bereizten dira. Metropoli inguruan salmenta handiak daude, baina merkataritza tradizionalari beste hiriburuek baino hobeto eusten dio. Mercabilbao ere aipatu beharra dago, barazki, elikagai eta arrantza produktuen salmenta eta banaketa egiteko azoka erraldoia.

Bukatzeko, azpiegitura garrantzitsuenak hauek dira: Loiuko aireportua, itsas portua, autopistaren bidezko konexioa...

Donostia

Hirugarren sektoreko jardueretan espezializatu da, turismo gune erakargarria da eta Gipuzkoako probintziaren kapitala da. Osasun zerbitzuak ere garrantzitsuak dira. Gipuzkoako enpresa handien egoitza ere Donostian kokatzen dira.

Metropoli inguruan, inguruko udalerrietan, Pasaiko portuak eragin handia du. Bertan unibertsitateko kanpus bat dago eta Deustuko Unibertsitatearen beste bat. Era berean, merkataritza tradizionalak pisu espezifikoa galdu duela esan beharra dago.

Azkenik, EiTBko egoitza bat eta parke teknologiko bat kokatzen dira bertan. Eta Anoetak eta Errealak erakarpen indar ukaezina egiten dute probintzian.

Gasteiz

Asko hazi zen 60ko hamarkadako garapenaren urteetan eta hiri industriala bilakatu zen, baina 80ko hamarkadan EAEko hiriburu egin zutenean, horrek sekulako bultzada eman zien hirugarren sektoreko jarduerei.

Gasteizen kokatzen dira Eusko Jaurlaritzako egoitza zentralak, Arkauteko Poliziaren Akademia, Eusko Legebiltzarra, Lehendakariaren egoitza...

Merkataritza ere garrantzitsua da, bai denda tradizionalena eta bai saltoki handiena (Boulevard eta Gorbeia).

Errepide eta autopistaren bitartez dituen konexioak ere aipatzekoak dira, eta Euskal Unibertsitateko fakultate ugari ere bertan kokatzen dira, eta baita osasun zerbitzuak ere (Santiago eta Txagorritxu).

Gasteizko merkataritzak Lautadako eta orokorrean Arabako bezeroak erakartzen ditu, eta teknologia berrien saila garatzeko Miñaoko parke teknologikoa dute.

Turismoak ere bere garrantzia dauka: Artium, Santa Maria Katedrala...

Ondorioa

Adituen iritziz, EAEko hiriek sistema polinuklear bat osatzen dute, hau da, sistema honetan gune bat baino gehiago daude, eta gune nagusiak probintzietako hiriburuak dira: Donostia, Bilbo eta Gasteiz.

Deskargatu

PDF Word HTML