Energia eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak eta Nekazaritza Tradizionalaren Aniztasuna

Geografia2,05 KB

Energia Berriztaezinak: Naturan kantitate mugatuan dauden iturrietatik lortutako energia.

Energia Berriztagarriak: Erabili ahala agortzen ez diren iturrietatik datorrena da.

Industria

Oinarrizko Industriak: Lehengaiak naturatik hartu, eta beste industrien garapenerako funtzezkoak diren produktuak ekoizten dituztenak.

Ekipamendu-ondasunen Industriak: Oinarrizko industriek ekoitzitako produktuak erabiliz, gainerako industriek behar dituzten ekoizpen ekipamenduak fabrikatzen dituzte.

Kontsumo-ondasunen Industriak: Herritarrek zuzenean kontsumitzea moduko produktuak ekoizten dituzte.

XIX. mendearen erdialdean hasi zen Espainiako industrializazioa, Europako beste herrialde batzuetan baino geroago. Katalunia, EAE eta Asturias izan ziren lehendabiziko guneak. Katalunian, ehungintza garatu zen, eta EAEn eta Asturiasen, burdina eta ikatz-meatzaritza.

Nekazaritza Tradizionala

Ezaugarriak:

  • Baliabide gutxiko nekazariek jarduten dute, lurra lantzen dute, elikagaiak lortzeko.
  • Iraupeneko nekazaritza: ustiategi txikietan egiten da, zenbait produktu hazten dituzte, teknikak eta tresnak zaharkituak dira, produktibitatea oso txikia da, faktore fisikoen oso mende dago.

Motak:

Luberri nekazaritza edo nekazaritza ibiltaria:

  • Ustiapen mota zaharrena.
  • Zerealak eta zenbait tuberkulu landatzen dituzte.
  • Lurra lantzeko, zuhaitzak moztu eta erretzen dituzte, errautsak erabiltzen dira ongarritzeko.
  • Lur horiek ez dira oso emankorrak.

Lehorreko nekazaritza sedentarioa:

  • Sabana eremuetan egiten da labore txandaketako sistema baten bidez.

Montzoi nekazaritza:

  • Txinako ekialdean, Asiako hego-ekialdean eta Indiako kostaldean egiten da.
  • Arroza hazten dute.
  • Lursailak tamaina txikikoak dira.
  • Ia ez dago mekanizatuta.

Deskargatu

PDF Word HTML