Espainia: Antolaketa, Demografia eta Migrazioak

Geografia2,75 KB

Espainiako Antolaketa eta Demografia

Administrazio eta Politika Antolaketa

Administrazio-Antolaketa

Espainian 17 autonomia-erkidego eta 2 hiri autonomo daude. Autonomia-erkidego bakoitza probintziatan banatzen da, eta probintzia bakoitza udalerritan banatzen da.

Erkidego bakoitzak funtsezko autogobernu lege propioa du: Autonomia Estatutua. Bertan zehazten dira autonomia-gobernuaren erakundeak eta eskumenak.

Sistema Politikoa

Espainia monarkia parlamentarioa da, hau da, Erregea estatuburua da, baina ez du gobernatzen.

Gorte Nagusiak
  • Botere legegilea dute.
  • Espainiako herriaren ordezkariak dira.
  • Legeak egin eta onartzen dituzte.
  • Gobernuaren jarduna kontrolatzen dute.
Parlamentu Autonomikoak
  • Botere legegilea dute erkidegoan.
  • Beren lurralderako legeak egiten dituzte.

Espainiako Demografiaren Datuak

Jaiotza-Tasa

Espainiako jaiotza-tasa gordina 9,1ekoa da. Datu horien kausak emakumezko biztanleria osoaren proportzio handi bat langilea izatea eta krisi ekonomikoa dira.

Espainiako batez bestekotik gora dauden autonomia-erkidegoak hauek dira:

  • Melilla
  • Ceuta
  • Murtziako Eskualdea
  • Madrilgo Erkidegoa

Espainiako batez bestekoaren azpitik dauden jaiotza-tasak dituztenak, berriz, hauek dira:

  • Asturiasko Printzerria
  • Galizia
  • Gaztela eta Leon

Heriotza-Tasa eta Bizi-Itxaropena

Espainiako heriotza-tasa gordina 8,5ekoa da. Heriotza-tasa txikia dela azaltzeko arrazoietako bat bizi-itxaropenak gora egin izana da.

  • Emakumeen bizi-itxaropena: 85,7 urtekoa.
  • Gizonezkoen bizi-itxaropena: 80,2 urtekoa.

Biztanleria osoarekiko adineko pertsonen proportzioa handitu egin baita.

Berezko Hazkundea

Espainiako biztanleriaren berezko hazkundea oso baxua da. 2014an, berezko hazkundea 31.600 pertsona pasatxokoa izan zen.

Biztanleriaren Egitura Lan-Jardueraren Arabera

  • Biztanleria aktiboa: 23 milioi pertsona. Horietatik 5 milioi langabezian daude.
  • Lehen sektorea: biztanleriaren %4,3.
  • Bigarren sektorea: %19,4.
  • Hirugarren sektorea: %76,3.

Migrazioen Bilakaera Espainian

XX. mendetik aurrera, Espainia immigranteak hartzen dituen herrialdea izan da, bertako garapen ekonomikoak erakarrita iritsi baitira.

Baina azken urteotan, joera irauli egin da: immigrante kopurua gutxitu eta emigrante kopurua hazi da krisi ekonomikoaren ondorioz.

Deskargatu

PDF Word HTML