EAEko Sektore Ekonomikoak: Energia, Industria eta Lehen Sektorea

Geografia3,45 KB

Energia eta Meatzaritza

Energia: EAEko baliabide energetikoak urri samarrak dira.

Energia-iturri Berriztaezinak

Erregai fosilei dagokienez, petroleoa da ekonomia aurreratuetan gehien kontsumitzen dena. Muskizen findegi bat dago, autonomia-erkidegotik kanpoko beste biltegiekin eta Bilboko portuarekin konektatuta. Zentral termikoetan elektrizitatea lortzen da ikatzaren bitartez, baina Santurtziko eta Pasaiako zentralak itxi egingo dira. EAEn aurkitu ziren gas-hobiak agortuta daude. Gaur egun, Gabiota plataformako azpiegitura, adibidez, Aljeriatik eta Libiatik ekartzen den gasa biltzeko erabiltzen da.

Energia-iturri Berriztagarriak

  • Energia eolikoa: Hainbat parke eoliko eraiki dira EAEn.
  • Biomasa: Jatorri ez-fosileko masa organikoa erretzean energia sortzen da. Bilbon martxan dago zaborrez elikatutako zentral bat (Zabalgarbi), eta Gipuzkoan beste bat proiektuan dago, Txingudi aldean.

Meatzaritza

EAEko burdina-meategiak ezagunenak ziren (Bizkaiko meategiak, oparoenak, aspaldi itxi ziren, kalitate oneko mea agortu egin zelako). Gaur egun, erauzketa-jarduera nagusia harrobietakoa da. Lortzen den harria hainbat produktu lortzeko baliatzen da (zementua, agregakinak, errodadura-geruzak...).

Industria

Industria aspaldi errotuta dago EAEn, XIX. mendearen amaieran, Bizkaiko kapitalarekin. Ordukoak dira Bizkaiko Labe Garaiak. Mendearen hasieratik, Bizkaikoak baino anitzagoak ziren armagintza (Eibarren) eta papergintza (Tolosaldean), besteak beste. Gurera Mendebaldeko beste herrialdeetara baino beranduago heldu zen krisi energetikoak gogor astindu zuen hemengo industria: sektore asko birmoldatu behar izan ziren.

Europar Batasunean sartzean (1986), birmoldaketak areagotu egin ziren, eta lanpostu asko galdu ziren, adibidez, ontzigintzan.

Industria-jarduera Nagusiak

EAEko industria-arlo garrantzitsuenak metalurgia eta altzairugintza, makineria astuna eta makina-erreminta izan dira. Euskal industria-egituran, arazoak daude: enpresa gehienen tamaina txikia da, ikerkuntza ahula da, eta produktibitatea sendotu beharra dago.

Eraikuntza

Azken boladan apalduz badoa ere, aurreko urteotan sektore hau hazkunde ekonomikoaren bultzagileetako bat izan da. Turismoagatik eta azpiegiturengatik, eraikuntzaren sektore sendoena etxegintza da. Eraikuntzaren sektoreak, lanpostu ugari sortzeaz gain, lana eta eskaria igoarazi ditu beste azpisektore batzuetan, hala nola zementu-industrian.

Alde negatiboak: ingurunean eta hiri-antolamenduan sarritan eragin duen desoreka, eta finantza-merkatuen gorabeherek asko baldintzatzen dutela sektorearen jarduera.

Lehen Sektorea

Nekazaritza eta Abeltzaintza

EAEn ere nekazaritzak pisua galdu du XX. mendean zehar. EAEn nagusi dira larreak, baratzeak, negutegiak eta ganadua.

Arrantza

EAEn tradizio handiko jarduera izan da arrantza, eta, oraindik ere, Hegoaldeko flota Espainiako bigarrena da. EAEko portu nagusiak Ondarroa, Pasaia, Bermeo, Getaria eta Hondarribia dira. Sektoreko arazo handienetako bat lizentziak dira, beharrezkoak direlako arrantzagune nagusietan jardun ahal izateko. Horren atzean, arrantzaguneen agortzea dago; izan ere, eskaria eskaintza baino askoz handiagoa denez, espezie batzuk kinka larrian daude. Gero eta indar handiagoa hartzen du akuikulturak, eta haztegikoak dira merkatuan saltzen diren muskuilu, erreboilo, urraburu eta lupia gehienak.

Deskargatu

PDF Word HTML