Industria Iraultza: XVIII. mendeko Aldaketa Handiak

Geografia3,01 KB

Zer da Industria Iraultza?

XVIII. mendearen erdialdean ekoizpeneko prozesuetan masiboki makinak erabiltzen

hastearen ondorioz sortu ziren aldaketa ekonomiko, sozial eta politiko handiak

garrantzi­tsuen multzoa. Bi fasetan banatzen da Industria Iraultza: Lehenengo Industria

Iraultza (1760- 1840) eta Bigarren Industria Iraultza (1870-1910)

Industrializazioak eraldaketa ekonomiko zein demografiko sakonak izango ditu,

ekonomia-industriala jaioz eta hazkunde demografiko ordura arte inoiz ikusia eraginez.

Industria agertzeko baldintzak

Iraultza Industriala emateko, bi fenomeno gertatu ziren Britainia Handian: Nekazaritza

Iraultza eta eztanda demografikoa. Nekazaritza Iraultza landa eremuan eman ziren

berrikuntza ezberdinek sustatu zuten: Norfolk sistema, burdinezko goldea, lurren

pribatizazioa eta abeltzaintzaren hazkundea. Nekazaritzaren Iraultza honek hazkunde

demografiko itzela eragin zuen Britainia Handian

Eztanda demografikoa

Nekazaritza Iraultzarekin, elikagaien ekoizpena gora egin zuen jendearen elikadura

hobetuz.

Higienea hobetu zen, bereziki hirietan, gaixotasun eta epidemien agerpena murriztuz.

Medikuntzan aurrerapenak egin ziren, txertoaren agerpena baztangaren desagerpena

ekarri zuen, milioika pertsona hil zituen gaixotasun bat. Faktore guzti hauek

heriotza-tasaren beherakada ekarri zuten, Britainia Handiko biztanleria gora eginez

Nekazaritza iraultza

Nekazaritzako teknikak hobetu ziren. Lurra lurgorri uztearen ordez, laboreak lau urtean behin txandakatzen hasi ziren (Norfolk sistema). Lurra lau zatitan banatzen zen, eta garia, arbia, ­garagarra eta hirusta landatzen ziren txandaka. XVIII. mendearen amaiera aldera, zurezko goldearen ordez burdinazko goldea erabiltzen hasi ­ziren. Aurrerago, makina berriak gehitu zituzten.

Beste faktore batzuk

Pentsaera berria: Liberalismo ekonomikoaren agerpenarekin, gobernu britainiarrek industriaren agerpenerako aldeko neurriak hartu zituzten. Hala nola, lurren pribatizazioa eta gremioen ezabapena.

Mundu-ekonomia: Britainia Handiak koloniak zituen munduan zehar, honek ahalbidetu zuen lehenengo industrien produktuak kolonietan saltzea.

Ikatz mineralara, makinen agerpena ahalbidetu zuen.

I. Industria Iraultza: Ezaugarri Nagusiak

Ordura arte, manufaktura-lana gehienak lantegi txikietan egiten ziren, langile gutxik jarduten zuen fabrikazio prozesuan eta ia dena eskuz egiten zen eta prozesu guztian parte-hartzen zuten. Industria Iraultzarekin sistema hau aldatu egiten da. Makinen agerpenarekin (James Watt-en lurrun makina oso garrantzitsua). Makinek produkzioa izugarri handituko dute eta lan-eskuaren beharra igo egingo dute. langile bakoitzak ekoizpen-prozesuko zeregin jakin batean espezializatu behar zuen (lan-banaketa). Horretarako, makinak eta langileak fabriketan pilatzen hasiko dira. Era berean, fabriketan lan-banaketa aplikatuko da. Fabrika-sistema honek produktibitatearen igoera ekarri zuen, prezioak jaitsiz.

Deskargatu

PDF Word HTML