Batxilergoa mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Hiriaren Egitura: Alde Zaharra, Zabalgunea eta Periferia

Geografia2,99 KB

Alde Zaharra: Sorreratik XIX. Mendera Arte

Alde zaharra hiriaren jatorrizko gunea da, XIX. mendera arte urbanizatutako zatia hartzen duena. Harresiz inguratuta egon ohi zen, eta planoari dagokionez, erregularra, erradiozentrikoa edo koadrikula itxurakoa izan zitekeen. Bideak estuak eta itxiak ziren, eta lurzoruaren erabilera anitzak eta gizarte maila desberdinak nahasten ziren bertan.

  • Hiri erromatarra: Bi bide nagusi gurutzatzen ziren.
  • Erdi Aroko hiri kristaua: Harresiak, askotariko planoak, elizak eta jauregiak zituen ezaugarri.
  • Erdi Aroko hiri musulmana: Harresia, plano oso irregularra eta meskitak zituen.
  • Pizkundea: Plaza eta kale nagusiak, merkatua, udaletxea eta fatxada uniformeak agertu ziren.
  • Barroko ilustrazioa: Kale zabalak, plazak, lorategiak
...
Jarraitu irakurtzen "Hiriaren Egitura: Alde Zaharra, Zabalgunea eta Periferia" »

Ekonomia eta Garapen Jasangarritasunaren Glosarioa

Geografia2,7 KB

Tertziarizazioa

Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleria aktiboari zein BPGdri egindako ekarpenari dagokionez.

Garapen Iraunkorra

Etorkizuneko belaunaldien beharrizanak arriskuan jarri gabe oraingo belaunaldien beharrak asetzea posible egiten duen garapena.

Garraio-Azpiegiturak

Garraioa ahalbidetzen duten baliabideen eta azpiegituren multzoa da. Baliabideak osagai mugikorrak dira (ibilgailuak, autobusak, kamioiak, trenak, ontziak edo hegazkinak), eta azpiegiturak eraikin finkoak dira (errepideak, autobideak, trenbide-sareak, portuak, aireportuak).

Irisgarritasuna

Kokapen geografiko bakoitzetik leku horretara iristeko dagoen erraztasuna edo zailtasuna da....

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta Garapen Jasangarritasunaren Glosarioa" »

Errepide Garraioa Espainian: Sarearen Analisia eta Etorkizuneko Joerak

Geografia2,93 KB

  1. Errepideko garraioa:

    Sarearen gaineko eskumenak

    Sarearen gaineko eskumenak Estatuaren, autonomia-erkidegoen eta diputazio eta kabildoen artean banatzen dira.

    Iberiar penintsulako errepide-sarearen diseinua

    Iberiar penintsulako errepide-sareak diseinu erradiala du. Erdigunea Madrilen dago, eta ardatzak ditu periferiako portu eta hiri nagusietarantz, bertan biztanleria eta jarduera ekonomikoa biltzen dira eta. Eredu hori Estatuaren ikuskera zentralistari dagokio. XVIII. mendean abiatu zen Borboitarrekin eta 1960ko hamarkadan sendotu zen, errepide-sarea modernizatu zenean. Gaur egun, egitura erradialari eusten zaio, baina zeharkako ardatz batzuk gehitu zaizkio, hala nola Ebrokoa, Mediterraneokoa eta Andaluziakoa.

    Bidaiarien eta salgaien barruko trafikoa

    Bidaiarien

...

Jarraitu irakurtzen "Errepide Garraioa Espainian: Sarearen Analisia eta Etorkizuneko Joerak" »

Demografiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,33 KB

Errolda

Udalerri bateko auzokoen erregistroa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu, zentsuak baino neurri txikiagoan. Errolda urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eguneratzen da.

Biztanleria-dentsitatea

Leku bateko lurraldean zehar ematen den biztanleen banaketari deitzen zaio. Leku jakin bateko hiritarren eta leku horren azaleraren (kilometro karratuan neurtuta) arteko erlazioa da.

Biztanleriaren Benetako Hazkundea

Kalkulatzeko, berezko hazkundea eta migrazio-saldoa batzen dira.

Trantsizio Demografikoa

Eredu demografiko zaharretik modernora pasatzen izaten den eraldaketen aldiari deritzo. Jaiotza-tasak modu leunean egin zuen behera, heriotza-tasak indarrez egin zuen behera, eta horren ondorioz, berezko hazkundea...

Jarraitu irakurtzen "Demografiaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Hiri Kontzeptuak eta Garapena: Jatorritik Gaur Egunera

Geografia3,01 KB

Alde Zaharra: Jatorria eta Garrantzia

XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da, beraz, historia luzea du. Gaur egungo hiriaren azalera txikia hartzen du, baina balio handikoa, kultura-ondarea baitu. Hori dela eta, asko multzo historiko-artistiko izendatu dituzte, esaterako, Toledo, Mérida...

Zabalgunea: Hiri Hedapena eta Burgesia

XIX. mendean, industrializazioarekin, hiriek nekazari asko erakarri zituzten, eta, horregatik, harresietatik kanpo hedatu ziren. Alde Zaharra gainditu, harresiak bota eta, horien ordez, pasealekuak, etorbideak... eraiki ziren, horrela, bi aldeak ezberdinduz. Zabalguneak burgesentzat sortu ziren; beraz, burgesiaren ordena (plano erregularra), higienea eta onura ekonomikoa...

Jarraitu irakurtzen "Hiri Kontzeptuak eta Garapena: Jatorritik Gaur Egunera" »

Klimaren eragina Euskal Herrian: landaredia eta hidrografia

Geografia4,11 KB

Klimaren faktore eragileak

Klima hau azaltzen laguntzen duten faktore edo arrazoiak hurrengoak dira: Penintsulan klima barietateak izateko faktore garrantzitsuenetako bat erliebea da. Erliebea penintsulan kostarekiko paralelo kokatzen da; hori dela eta, ozeanoetatik sartzen diren borraskek haizealdean prezipitazioak sortzen dituzte, eta penintsularen barrualdera oso ahulduta heltzen dira. Udan, Azoreetako antizikloia penintsularen parean kokatzen da, eta, bere eragina oso nabaria denez penintsula osoan, eguraldi egonkorra eta ia prezipitaziorik gabea ekartzen du. Neguan, lurzoruaren hozketak antizikloi termikoaren egoerak indartzen ditu. Ezaugarri termiko hauek eta prezipitazioaren ezaugarriek baimentzen dute klima hau (barrualdeko/kanpoaldeko)...

Jarraitu irakurtzen "Klimaren eragina Euskal Herrian: landaredia eta hidrografia" »

Gaur Egungo Industria Kokapena eta Joerak

Geografia2,28 KB

GAUR EGUNGO INDUSTRIA-KOKAPENA: KOKAPENERAKO GAUR EGUNGO FAKTOREAK: - Baliabide naturaletatik hurbil egoteak garrantzia galdu du, lehengaiak garaiatzea merkea delako, horietako batzuen ordezko sintetikoak sortu direlako, eta energia elektrikoa garraiatzea erraza delako. Era berean, kontsumo-merkatutik hurbil egoteak garrantzia galdu du, garraioak eta komunikazioak hobetu direlako eta globalizazioaren barruan salmenta-inguruak zabaldu direlako. - Garraio eta komunikazio-sistema onak eta eskulana izatea garrantzitsua da, eskulan asko eta prestakuntza txikikoa behar duten enpresen kasuan zein profesional kualifikatuak behar dituzten enpresen kasuan. - Gaur egungo kokapen-faktore nagusiak berrikuntzara eta informaziora sarbidea izatea (gaur egungo...

Jarraitu irakurtzen "Gaur Egungo Industria Kokapena eta Joerak" »

Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Eraldaketa

Geografia3,11 KB

Gaur egun EAEk jasotako birmoldaketaren ondorioz, esan daiteke garapen eskualdean dagoela. Bere industria ehun zaharkituak teknologia puntako industriari utzi dio lekua. EAEn Espainiako lehen parke teknologikoa ezarri zen eta gaur egun parke teknologiko sare bat dauka hiru lurraldeetan banatuta.

Industriaren Banaketa EAEn

EAEn industriaren banaketak polarizazio handia dauka. Batez ere, EAEko hiru hiriburuetan kokatzen da. Donostia eta Bilbo industria korridore baten bitartez lotuta daude, eskualde industrial handi eta jarraitu bat osatuz. Bizkaian polarizazio handia dago: "Bilbo Handiak" industria gehien biltzen du eta Durangoaldetik eta Deba haranetik jarraitzen du Donostiaren industria gunearekin lotu arte.

Industria Araban eta Nafarroan

Araban,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Eraldaketa" »

Euskal Herriko Klimak: Ozeanikoa, Mediterraneoa eta Mendikoa

Geografia2,75 KB

Euskal Herriko Klimak

Klima Ozeanikoa

1. URAK: Bizkaiko itsasoaren isurialdeko ibai gehienak laburrak dira, itsasotik hurbil dauden mendietan jaiotzen direlako. Emaritsuak dira eta nahiko erregularrak.

2. LANDAREDIA: Baso hosto erorkorra: pagoak eta haritzak. Zakardia edo sastrakadia: txilarra, otea, isatsa. Larre ugari.

3. LURZORUAK:

  • Harri silizeoan, lurzoru arrea, humus askoko lurzorua eta nolabaiteko azidotasunarekin; laborantzak eta larreak onartzen ditu. Ranker, asko higatutako aldapetan. Basoetarako eta larreetarako bakarrik da egokia.
  • Kareharrian: kareharrizko lurzoru arrea; babarrunak eta artoa lantzeko eta larrerako egokia. Terra fusca, mendi-inguruetan, basogintzarako.

Klima Mediterraneoa

1. URAK:

  • Atlantikoko isurialdeko ibaiak: luzeak dira;
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Klimak: Ozeanikoa, Mediterraneoa eta Mendikoa" »

Geografia eta Gizarte Terminoak

Geografia3,52 KB

Landaredi potentziala
Gizakiaren esku-hartzerik gabe toki batean berez, era naturalean, hazi beharko lukeen landaredia.
Modelatu karstikoa
Uraren eta CO2-aren eraginez kareharrizko arroken desegite-prozesuen ondorioz sortzen den modelatua.
Tertziarizazioa
Jarduera ekonomikoaren barnean zerbitzu-sektore edo hirugarren sektorearen hazkunde nabarmena dakarren eraldaketa ekonomiko eta soziala; hirugarren sektorea, hala, lanpostu gehien sortzen dituen eta BPGari (barne produktu gordinari) gehien ematen dion sektorea izatera pasatzen da.
Metropoli-ingurua
Hiri nagusi eta dinamiko batek eta haren eraginpean era osagarrian hazten diren inguruko beste batzuek osatzen duten multzoa.
Desertifikazioa/Basamortutzea
Klima-aldaketak eta giza jarduerak (gehiegizko
...
Jarraitu irakurtzen "Geografia eta Gizarte Terminoak" »