Geografia eta Gizarte Terminoak

Geografia3,52 KB

Landaredi potentziala
Gizakiaren esku-hartzerik gabe toki batean berez, era naturalean, hazi beharko lukeen landaredia.
Modelatu karstikoa
Uraren eta CO2-aren eraginez kareharrizko arroken desegite-prozesuen ondorioz sortzen den modelatua.
Tertziarizazioa
Jarduera ekonomikoaren barnean zerbitzu-sektore edo hirugarren sektorearen hazkunde nabarmena dakarren eraldaketa ekonomiko eta soziala; hirugarren sektorea, hala, lanpostu gehien sortzen dituen eta BPGari (barne produktu gordinari) gehien ematen dion sektorea izatera pasatzen da.
Metropoli-ingurua
Hiri nagusi eta dinamiko batek eta haren eraginpean era osagarrian hazten diren inguruko beste batzuek osatzen duten multzoa.
Desertifikazioa/Basamortutzea
Klima-aldaketak eta giza jarduerak (gehiegizko ustiapena, gehiegizko artzaintza, deforestazioa) bezalako zenbait faktoreren ondorioz lur elkorren, erdielkorren eta alde subheze lehorren degradazioa.
Goi-teknologiako industria
Ezagutzaren berrikuntza azkarra, askoz handiagoa beste teknologietan baino, eta konplexutasun maila altua, I+Gn etengabeko ahalegina eta oinarri teknologiko sendoa eskatzen dituena, ezaugarri dituen industria.
Urbanizazio barreiatua
Lur eremu zabalak modu sakabanatuan erabiliz hiriaren sakabanatzea. Hiriaren eta landaren arteko muga argirik gabeko urbanizazio prozesu berria, industria osteko hiriari loturikoa.
Mendigune zaharra
Paleozoikoko material kristalino eta metamorfiko zurrunek sortutako egitura geologikoa, alpetar orogenesian ezin izan zirenak tolestu eta desitxuratu, konkor edo hausturaren bidez.
Autonomia-erkidegoa
Bere ordezkarien bidez bere burua administratzeko ahalmena eta autonomia legegilea eta betearazteko eskumenak dituen lurralde-entitatea.
Nekazaritza-exodoa
Landatik hirira ematen den migrazio-mugimendua.
Biztanleriaren zahartzea
Pertsona zaharren kopuruaren gehikuntza erlatiboa. Zaharren kopuruaren gehikuntza eta gazteen kopuruaren galera erlatiboa eragiten dituen jaiotza-tasaren jaitsiera da zergati nagusia.
Pendulu-mugimenduak
Aldizkakotasun jakineko populazioaren joan-etorrizko desplazamendua. Normalean, bizilekuaren eta lantokiaren arteko eguneroko desplazamenduak.
Migrazio-saldoa
Immigrazioaren eta emigrazioaren arteko aldea (immigrazioa ken emigrazioa).
Abeltzaintza estentsiboa
Leku handietan egiten den abeltzaintza mota, animalia gutxi dentsitate txikian hazten direnean.
Abeltzaintza intentsiboa
Espazio txikian animalia asko dentsitate handian hazten direnean egiten den abeltzaintza mota.
Biztanleria-dentsitatea
Biztanle kopurua zati eremua.
Trantsizio demografikoa
Ziklo demografiko zaharraren eta modernoaren artean biztanleriak hazteko duen joera adierazten duen garaia.
Alde zaharra
Industria aurreko hirigintza.
Hiri-antolamenduko plan orokorra
Udalerriek hirigintza antolatzeko oinarrizko tresna. Hiriaren garapena proiektatzen du: lurra zertan erabili, eraikigarritasuna, eraikuntza-dentsitatea, bide-sarea, ekipamenduak eta ingurumen babes neurriak zehazten ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML