Errepide Garraioa Espainian: Sarearen Analisia eta Etorkizuneko Joerak
- Errepideko garraioa:
Sarearen gaineko eskumenak
Sarearen gaineko eskumenak Estatuaren, autonomia-erkidegoen eta diputazio eta kabildoen artean banatzen dira.
Iberiar penintsulako errepide-sarearen diseinua
Iberiar penintsulako errepide-sareak diseinu erradiala du. Erdigunea Madrilen dago, eta ardatzak ditu periferiako portu eta hiri nagusietarantz, bertan biztanleria eta jarduera ekonomikoa biltzen dira eta. Eredu hori Estatuaren ikuskera zentralistari dagokio. XVIII. mendean abiatu zen Borboitarrekin eta 1960ko hamarkadan sendotu zen, errepide-sarea modernizatu zenean. Gaur egun, egitura erradialari eusten zaio, baina zeharkako ardatz batzuk gehitu zaizkio, hala nola Ebrokoa, Mediterraneokoa eta Andaluziakoa.
Bidaiarien eta salgaien barruko trafikoa
Bidaiarien eta salgaien barruko trafikoa errepidean pilatzen da, prezio merkeagoa duelako, eta atetik aterako zerbitzua egin daitekeelako.
Ezaugarri teknikoak
Ezaugarri teknikoak askotarikoak dira. Estatuko sarean autobide eta autobia gehienak daude, ez dute 7 m-tik beherako zatirik, eta aglomeratu asfaltikodun zoladura da nagusi, kalitate handiagoa du eta. Sare autonomikoak eta tokikoak gutxiegitasun gehiago dituzte zabalerari eta zoladurari dagokienez.
Lurralde-desorekak
Lurralde-desoreka argiak daude:
- Sarearen dentsitatea handiagoa da ekonomiari begira dinamikoenak diren erkidegoetan (Madril, Katalunia, Valentziako Erkidegoa), biztanleria sakabanatua eta erliebe gorabeheratsua duten inguruetan (Bizkaiko golkoaren ingurua) eta uharteetan. Sarearen dentsitatea txikiagoa da oso dinamikoak ez diren erkidegoetan eta biztanle-nukleo pilatu eta urrunak dituzten inguruetan (Extremadura, Aragoi, bi Gaztelak eta Andaluzia).
- Trafikoaren intentsitatea handiagoa da edukiera handiko bideetan; Mediterraneoko eta Ebroko korridoreetan.
- Irisgarritasuna errepidez handiagoa eta homogeneoagoa da beste garraio-azpiegitura batzuena baino. Hala ere, hurrengo hauetan pilatzen da: edukiera handiko korridore erradialetan; industriagune eta turismo-gune nagusietan, azpiegitura gehiago eta kalitate handiagokoak erakarri zitzuten. Irisgarritasuna txikiagoa da Frantziaren eta Portugalen ondoko muga-inguruetan.
Ingurumen-jarduna
Errepideko garraioari dagokionez egiten den ingurumen-jarduna automobilen kutsadura murriztea da, garraio kolektiboa eta trenbidea sustatuz. Horrez gain, errepide berdeak bultzatuko dira ingurumen-balio handia duten inguruetan.
Garraio Azpiegituren Plan Estrategikoa
- Lurralde osoari errepidez irisgarritasun handia ematea.
- Egin gabe dauden ardatzak ixtea.
Europar Batasunarekiko integrazioa
Europar Batasunarekin errepidez dagoen integrazioa bultzatu.