Zentsu-errolda: herrialde bateko biztanleriaren une zehatz bateko zenbaketa da eta biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu:egitezko eta zuzenbidezko gizabanakoen kopuru osoa, sexua, adina, egoera zibila, jaioterria,heziketa-maila, hizkuntza... Espainian hamar urtetik behin egiten da, azkena 2011an izanik. Lehen biztanleria osoa erabiltzen zen, baina orain lagin bat hartzen da. Trantsizio demografiko: erregimen demografiko zaharretik gaur egungo erregimenera pasatzeko, erdian gertatzen den erregimen demografikoa, Espainian 1900etik 1975era dena. Trantsizio honetan heriotza tasa indarrez jaitsi zen bizi-maila handitu eta osasun-aurrerapenak egon zirelako. Jaiotza-tasa modu leunean jaitsi zen beherakada handiko...