Geografia eta Demografia Kontzeptu Gakoak
Zentsu-errolda: herrialde bateko biztanleriaren une zehatz bateko zenbaketa da eta biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu:egitezko eta zuzenbidezko gizabanakoen kopuru osoa, sexua, adina, egoera zibila, jaioterria,heziketa-maila, hizkuntza... Espainian hamar urtetik behin egiten da, azkena 2011an izanik. Lehen biztanleria osoa erabiltzen zen, baina orain lagin bat hartzen da. Trantsizio demografiko: erregimen demografiko zaharretik gaur egungo erregimenera pasatzeko, erdian gertatzen den erregimen demografikoa, Espainian 1900etik 1975era dena. Trantsizio honetan heriotza tasa indarrez jaitsi zen bizi-maila handitu eta osasun-aurrerapenak egon zirelako. Jaiotza-tasa modu leunean jaitsi zen beherakada handiko eta berreskuratze aldiekin. Ondorioz, berezko hazkundea handia zen.Erromako ituna: 1957an, Erroman IAEEko kideek (Frantzia, Alemania, Italia, Herbehereak, Belgika eta Luxenburgo) sinatutako ituna da EEE eta Euratom sortzeko. Lehenengoa kideen arteko merkatu bakar irekia izateko (politika ekonomiko eta soziala koordinatu) eta bigarrena industria nuklearra era baketsuan garatzeko egin ziren.Europar Batasuna: 1992an sortutako estatuz gaindiko erakundea da, Europako 27 estatu independenteek osatua. Kideek subiranotasunaren atal bat EBri ematen diote. Helburu ekonomiko, politiko eta sozialak ditu, lankidetza sustatuz eta erabakiak modu demokratikoan hartuz. Autonomia erkidego: Mugako probintziek, uharteko lurraldeek edo eskualde izaera historikoa duten probintzien multzoa, Franco hil ondoren ezarri zena. Hauek legegintza autonomia eta autogobernatzeko gaitasuna dute.Mendigune zahar: aro tertziarioan sortutako mendiak, material paleozoikoak dituztenak. Alpetar orogenesian zokalo baten bloke bat altxatzearen emaitza dira eta itxura biribilduko eta tontor lauko mendiguneak dira, higaduraren ondorioz.Ekintza gune: goi eta behe-presioko ingurua. Goi-presioen zona antizikloia da eta haizea erlojuko orratzen noranzkoan mugitzen da inguruan, eguraldi egonkorra sortuz. Behe presioen zona depresioa da, eguraldi desegonkorra dakarrena eta bere inguruan haizea orratzen kontrako noranzkoan dabil. Tolestura mendikate: aro tertziarioan sortutako goraguneak, material sedimentarioak (kareharriak) tolestean. Formari dagokionez, “gazteak” dira eta higadurak oraindik leundu ez dituztenez aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte.