Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuen Gida
Errolda: Biztanleriaren Zenbaketa Ofiziala
Estatu batek une jakin batean egin duen biztanleriaren zenbaketa da. Ezinbesteko tresna da populazioa aztertzeko. Mota guztietako datuak biltzen ditu: demografikoak, ekonomikoak eta sozialak. 1981etik 10 urterik behin egiten da Espainian.
Biztanleria Dentsitatea: Km²-ko Biztanle Kopurua
Inguru eta une jakin bateko biztanle kopurua km²-ko. Erakusle honek, beraz, biztanleria eta azalera lotzen ditu.
Biztanleriaren Benetako Hazkundea: Faktoreak
Erakusle honek inguru eta une jakin bateko biztanleriaren hazkundea adierazten du, kontuan hartuta berezko hazkundea (jaiotzen eta heriotzen arteko aldea) eta migrazio saldoa (imigrazio eta emigrazioaren arteko balantzea).
Trantsizio Demografikoa: Ezaugarriak eta Ondorioak
Demografia-erregimen zaharraren eta gaur egungo demografia-erregimenaren arteko aldia da. Espainian 1900 eta 1975 bitartean garatu zen ezaugarri honekin: jaiotza-tasa jaitsi egin zen poliki-poliki eta era ez jarraituan, heriotza-tasa ere asko jaitsi zen, eta ondorioz, berezko hazkunde handia gertatu zen.
Bizi-Itxaropena: Batez Besteko Bizi-Iraupena
Une jakin batean, leku bateko biztanleriak bizitako urteen batez bestekoa da.
Biztanleriaren Zahartzea: Arrazoiak eta Ondorioak
Biztanleriaren zahartze prozesua da. Horretan adinako biztanleria hazten da eta gazteenak gutxitzen dira. Jaiotzaren txikiagotzeak eta bizi-itxaropenaren handiagotzeak sortzen dute.
Migrazio Saldoa: Imigrazioa eta Emigrazioa
Imigrazioaren eta emigrazioaren arteko aldea da. Emaitza positiboa badu, imigrazioa dagoela adierazten du; negatiboa, aldiz, emigrazioa dagoela.
Landa-Migrazioa: Landa Eremutik Hirira Mugimendua
Biztanleria landa-inguruetatik hirietara egindako mugimenduak dira.
Biztanleria Aktiboa: Lan Merkatuko Partaideak
16 urtetik gorako gizabanakoak dira, eta lan-merkatuan sartzeko eskuragarri daude, hots, biztanleria aktiboa langilea edo langabea izan daiteke.
Alde Zaharra: Hiriaren Jatorrizko Gunea eta Ondarea
Hiriaren zati bat da. Alde urbanizatu horrek Industria Iraultza baino lehenagoko kaleak eta eraikinak hartzen ditu, plano irregularrean antolatuta. Hiriaren jatorrizko aztarnak, eraikin historikoak eta arte-ondareak aurkitzen dira alde zaharrean.
Zabalgunea: Hiri Hedapena eta Burgesiaren Ideiak
Hiriaren espazio berria da; XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendean zehar sortu zen burgesiak bultzatuta, hiriko biztanleriaren hazkundeari irtenbide bat aurkitzeko asmoz. Horregatik, burgesiaren ideiak islatzen ditu: ordena eta onura ekonomikoak.
CBD (Erdigune Nagusia): Negozio eta Zerbitzu Gunea
Erdigunea da. Horretan negozioak, dendak, olgetako espazioak eta zerbitzuak biltzen dira. Ezaugarriak: trafiko handia, eraikin altuak eta ondo komunikatuta egotea. Kokapena ez dago ondo zehaztuta, baina normalean, zabalguneen inguruetan edo, batzuetan, alde zaharretan egoten dira.
Metropoli Ingurua: Hiri Handien Eremu Funtzionala
Hiri handi bat inguratzen duen hiri-eremua da. Bere barruan hainbat udalerri independente daude, hiri nagusiarekin ezinbesteko harreman ekonomikoa izanik. Ezaugarriak: hiri nagusia izatea, menpeko gunetik eguneroko langileen mugimendu pendularrak gertatzea, udalerrien arteko jarraipen geografikoa eta hiri nagusiarekin garraioen bidez ondo lotuta egotea.
HAPN: Hirigintza Antolamendurako Plan Nagusia
Udalerriaren hirigintza antolamendu integralerako oinarrizko tresna da. Horrek lurzorua sailkatu eta bere erabilera ezartzen du. Horrez gain, udalerriaren hornikuntza-sistema ere definitzen du.