Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Filosofiaren Adarrak, Metodoak eta Mundu Ikuskerak

Filosofia eta etika2,97 KB

Etika: Arau moralak aztertzen ditu, bai eta haien oinarria, baliozkotasuna eta unibertsaltasuna.

Epistemologia: Ezagutzaren teoria ere esaten zaio.

Logika: Hizkuntzaren bidez adierazitako arrazoibideez arduratzen da. Era berean, arrazoibide bat ongi eraikita noiz dagoen zehazten du.

Estetika: Edertasuna eta arteari buruzko hausnarketa.

Metafisika: Baden edo existitzen den guztiaren propietateak aztertzeaz arduratzen da.

Politika: Antolamendu politikoen zilegitasunaz eta justizia printzipioez arduratzen da.

Teodizea: Jainkoari buruz dugun ezaguera arrazoian oinarriturik edo bere ezaugarriak azaltzeko arloa.

Filosofiaren Eskolak

  • Positibismoa: Comte
  • Analitikoa: Russell
  • Bitalismoa: Montessori
  • Existentzialismoa: Heidegger, Sartre
  • Estructuralismoa: Levi-Strauss,
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Adarrak, Metodoak eta Mundu Ikuskerak" »

Sokrates: Antierlatibismo Morala, Definizio Unibertsala, Maieutika eta Intelektualismo Morala

Filosofia eta etika2,58 KB

PLATO

Sokrates: Antierlatibismo Morala, Definizio Unibertsala, Maieutika eta Intelektualismo Morala:

Sokratesi buruz hitz egiterako orduan, garrantzitsua da; hari buruz, gaur egungo filosofo eta ikertzaileek duten arazoa. Hura bada, ez zutela inolako idatzirik sortu, hau da, hari buruz dakigun guztia hurrengokoengan izandako eraginarengatik da; bereziki Platonengandik (haren ikaslea) eta Aristoteles (Platonen ikaslea) jasotako informazioarengatik.

Aristotelesen ikuskeran, bi izan ziren Sokratesek egindako ekarpena. Alde batetik, argudiaketa induktiboa, non egoera konkretuak orokortzen diren; eta beste aldetik, definizio unibertsala, non ezagutzen diren gauza guztien definizio zehatzak bilatzen den.

Definizio unibertsal hori izango da Sokratesek...

Jarraitu irakurtzen "Sokrates: Antierlatibismo Morala, Definizio Unibertsala, Maieutika eta Intelektualismo Morala" »

Fedea eta Arrazoimena: Gatazka ala Harmonia?

Filosofia eta etika2,74 KB

Fedea eta Arrazoimena: Tomas Akinokoaren Ikuspegia

Testu honek arrazoimenaren bidez ezagutzen diren egiak fedearen kontrakoak ez direla dio. Hau da: fedea eta arrazoimena bat etorriko ez balira eta kontraesanak izango balituzte, ez ginateke ezagutzara iristeko gai izango. Tomas Akinokoak defendatzen duen moduan, arrazoimena eta fedea egia ezagutzeko emaitza berdinera eramaten gaituztela dio. Atal honek fedearen eta arrazoimenaren arteko lotura planteatzen du, galderak eginez: zer ematen dio fedeak arrazoimenari eta benetan baliagarria al da fedea?

Fedearen eta Arrazoimenaren arteko Gatazkak Historian

Alde batetik, pentsa dezakegu Tomas Akinokoak esaten duena, hots, egia eta arrazoimena batzen direla eta inoiz ez direla desadostasunak egoten, ez...

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta Arrazoimena: Gatazka ala Harmonia?" »

Morala eta Etika: Oinarriak, Garuna eta Erlatibismoa

Filosofia eta etika3,54 KB

Eguneroko Morala eta Etika Filosofikoa

Bi termino hauek, morala eta etika, testuinguruaren arabera esanahi desberdinak izan ditzakete:

  1. Sinonimo gisa erabiltzen direnean, ontzat edo txartzat, justutzat edo ez justutzat, zuzentzat edo ez zuzentzat jotzen diren ekintzez ari zaizkigu, ontasunaren eta gaiztotasunaren ikuspuntutik.
  2. Hitz horiek beste testuinguru batzuetan erabiltzen direnean, bata eta bestearen esanahiek ez dute bat egiten. Horrela erabiltzen direnean, bereizi egiten dira eguneroko bizitzako jakintza morala (morala) eta moral horri buruzko jakintza filosofikoa (etika).

Morala

Moralak honako ezaugarri hauek ditu:

  1. Ekintzen eta jarreren artean zein diren onak eta zein txarrak bereizteko irizpideak ematen dizkigu.
  2. Ekintzak berehala bideratzen
...
Jarraitu irakurtzen "Morala eta Etika: Oinarriak, Garuna eta Erlatibismoa" »

Noiz sortu zen balio erantsiaren zerga

Filosofia eta etika3,14 KB

Izaera eta konzientzia morala: Interes praktikosn, jokabidea bideratuta, etikak judizio moralak egiteko erabiltzen dugun irizpidea aztertzen du.

izaki morala: Izaera moralekoa da: askea eta bere ekintzen erantzulea; ekintza horiek komunitate baten araurn eta ohituren baitan gauzatzen ditu beti.

Subjektu morala: Konzientzia morala du. Bere ekintzen eta esperientzien gainean gogoeta egiteko gai den neurrian, kontzientea denean.

Arau morala: Konzientzia morala konzientzia nahiraezkotzat jotzen duen jokabidezko balioa edo agindua.

Alderdi soziala: Sozietateak arautzen du kode morala, legeetan bilduta eta ohituretan jasoa.

Alderdi pertsonala: Norberak bere kontzientzia morala erabiliz aukeratzen dituen arauak.

Balio moralak: Polaritatea dute: on eta gaizto...

Jarraitu irakurtzen "Noiz sortu zen balio erantsiaren zerga" »

Deskartesen Pentsamendu Filosofikoa eta Kulturartekotasuna

Filosofia eta etika2,42 KB

Deskartesen pentsamendu filosofikoari dagokionez, esan beharra dago ordura arteko pentsamendu erlijiosoaren monopolioarekin hausten duela. Deskartesentzat eliza kristaua ez zuen errealitatea deskribatzeko ez gaitasunik, ez interesik. Kristautasunari jainkoa eta fede kontuak inporta zaizkio eta filosofiari mundo objetivo edo errealaren ezagutza zientifikoa. Ez ziren ez garai haiek zientzia egiteko urterik erosoena. DESKARTES: Razionaltasun modernoaren oinarriak ederki baino hobeto finkatu zituen.Ildo filosofikoak:1)Giza ezagutzak duen baliabide nagusia arrazoimena da, hots, ulermena, adimena edo intelijentzia.2)Oharpenek jasotako informazioa arrazoimenak interpretatu edo deszifratzen duenez, arrazoimenaren kategori ezagutzailea handiagoa litzateke...

Jarraitu irakurtzen "Deskartesen Pentsamendu Filosofikoa eta Kulturartekotasuna" »

Lamarckismoaren laburpena eta gorputzaren filosofia

Filosofia eta etika3,57 KB

Lamarckismoaren laburpena

Jean-Baptiste Lamarck izan zen eboluzioari buruzko teoria bat formulatu zuen lehen naturalista. Lamarck-en teoria Filosofia Zoologikoa liburuan eman zuen ezagutzera, 1809an.

Lamarck-en ikuspegiaren laburpena

  • Progresioaren legea: Naturaren historian zehar progresio bat ikusten da espezieen agerpenean, organismorik sinpleenetan hasten dena eta organismorik konplexuenetan amaitzen dena.
  • Ingurunearen eragina: Ingurunean ematen diren aldaketek premia berriak sorrarazten dituzte organismoetan.
  • Erabileraren eta erabilerarik ezaren legea: Aldatutako ingurunera egokitzeko, organismoek haien organoen erabilera maila ere aldatu behar dute. Organo bat etengabe erabiltzeak organo hori handiago bihurtzea ekartzen du. Organo bat denbora
...
Jarraitu irakurtzen "Lamarckismoaren laburpena eta gorputzaren filosofia" »

Errenazimentua, Ilustrazioa eta Descartesen Filosofia

Filosofia eta etika5,49 KB

Errenazimentua

Antzinako Greziako balioetara itzultzea proposatu zuen kultura-mugimendua izan zen, XV-XVI. mendeetan Italian eta Europan garatua. Merkataritzaren garapenak burgesia kultu eta dinamikoa sortu zuen, baita Ekialdeko Erromatar Inperioaren hiriburua Otomandar Inperioaren eskuetan erori zenean ere.

Ezaugarri Orokorrak

  • Gizakia unibertsoaren erdigune.
  • Unibertso guztia arrazoitu.
  • Heliozentrismoa garatu, geozentrismoa baztertuz.
  • Errenazimentuko kultura eta artea bultzatu, artista anonimoak goraipatuz.
  • Inprentaren sorrera, kulturaren hedapena.
  • Herri-hizkuntzak indartu eta pentsatzeko askatasuna erraztu.
  • Humanismoa agertu.

Gizartean

Aldaketa handiak gertatu ziren arlo ekonomikoan, artistikoan eta politikoan. Nobleziaren gainbehera gertatu zen, eta...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentua, Ilustrazioa eta Descartesen Filosofia" »

Irrazionaltasun Garaikidea: Schopenhauer, Marx eta Existentzialismoa

Filosofia eta etika3,67 KB

Schopenhauer: Irrazionaltasun Garaikidearen Aitabitxia

Schopenhauer irrazionaltasun garaikidearen sortzaileetako bat dugu. Bere mundua arte ederren eta pentsamenduarena zen. Gizarte konbentzioak ez zituen gustuko, eta, horrela, probokatzaile, polemista eta disidente aparta moduan pasa da pentsamenduaren historiara. Unibertsitatean irakasle gisa eskuratu zuen ogibidea.

Nihilismoa

Nihilismoa Europako zutabe ideologikoen engainua salatzen duen karrasia da.

Existentziaren Sentidu Eza

Schopenhauerrentzat, bizitzak, existentziak, ez du zentzurik, ez du logikarik. Badago existentziaren atal tragiko bat, mingarria, sufrimenduzkoa, filosofiak jaso eta hausnartu ez duena. Errealitateak, naturak edo bizitzak arrazoimenarekin ez du zerikusirik.

Uko Egitearen

...
Jarraitu irakurtzen "Irrazionaltasun Garaikidea: Schopenhauer, Marx eta Existentzialismoa" »

Nietzsche: Moralaren Genealogia eta Kritika

Filosofia eta etika3,46 KB

Nietzsche: Moralaren Genealogia eta Kritika

Nietzsche eta Moralaren Genealogia

Nietzschek bi lan nagusi egin zituen Mendebaldeko morala kritikatzeko: Ongiaz eta Gaizkiaz Haraindi eta Moralaren Genealogia. Nietzschek hizkuntzaren azterketatik ekin zion morala aztertzeari, metodo genealogiko bati jarraituz. Izan ere, kontzeptu moralen genealogia (jatorria) ezagututa, jakingo dugu kontzeptu horiek zer botere nahiak sortu zituen, eta nola iritsi diren gizartean onartuak izatera. Genealogia metodoak hitzen atzean dagoen errealitatea erakusten digu, jatorrian zeukan zentzua eta bere erabilera.

Moral Kristauaren Kritika

Moralari egindako kritikaren jomuga moral kristaua izan zen, Nietzschek moral dekadentetzat eta erresuminaren ondoriozkotzat hartzen...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Moralaren Genealogia eta Kritika" »