Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Sokrates eta Platon: Antzinako Filosofiaren Oinarriak

Filosofia eta etika4,47 KB

Sokrates: Erlatibismoaren Aurka eta Egiaren Bilaketa

Sokrates sofisten pentsamenduaren kontra zegoen erabat, izan ere, hauek proposatutako erlatibismoaren kontra zegoen. Sokratesek antierlatibismo morala aldarrikatzen zuen, hau da, guztientzat baliagarria den araua proposatu zuen, nahiz eta hau utopia bat izan. Beraz, sofisten pentsaerari kontra egiteko, Sokratesek elkarrizketa bidezko argudiaketa eta definizio unibertsalak proposatu zituen.

Elkarrizketa bidezko argudiaketa: Ironia eta Maieutika

Elkarrizketari dagokionez, filosofoak ironia eta maieutika erabiltzen zituen egia lortzeko:

  • Ironiaren bidez, hau da, ezjakinaren itxura eginez, solaskidea zalantzan jarri eta gezurraren aitorpena lortzen zuen, erantzun desegokiak baztertuz.
  • Maieutikaren
...
Jarraitu irakurtzen "Sokrates eta Platon: Antzinako Filosofiaren Oinarriak" »

Errenazimentua: Gizarte, Kultura eta Zientzia Iraultza

Filosofia eta etika7,74 KB

Errenazimentua: Antzinako Balioetara Itzulera

Errenazimentua antzinako greziar-erromatar balioetara itzultzea proposatu zuen kultura mugimendua izan zen. Italian sortu zen XIV. mendean eta Europa osora hedatu zen XV eta XVI. mendeetan.

Mugimenduaren Zergaitiak

  1. Italiako egoera politikoak eta sozialak merkataritzaren garapena eragin, ondorioz burgesia kultua eta dinamikoa bihurtu zen gizarte-klase nagusi.
  2. Hizkuntza bultzatu.

Errenazimentuko Ezaugarri Orokorrak

  1. Helburua greziar-erromatar arte klasikoaren mailara iristea zen.
  2. Gizakia zentroan bihurtzen da eta unibertsoaren erdigune sentitu (antropozentrismoa).
  3. Unibertsoaren eta artearen ikuspuntu unitarioa.
  4. Unibertsoan gertatzen den guztia arrazoitu ahal, mundu arrazonagarria delako.
  5. Mundu ikuskera berri
...
Jarraitu irakurtzen "Errenazimentua: Gizarte, Kultura eta Zientzia Iraultza" »

XX. Mendeko Pentsalari Nagusiak eta Haien Ideiak

Filosofia eta etika2,39 KB

XX. mendeko ezaugarriak

Ezaugarririk nagusiena ikuspegi eta norabide desberdinen aniztasuna da. Garai honetan hainbat pentsalari aurki ditzakegu:

  • Darwin
  • Marx
  • Nietzsche
  • Freud

Pentsalari hauek partekatzen duten ezaugarria Hegelen filosofiaren kontra egotea da. Pentsalari guztiek sistemen kontrako joera erakusten dute, baita Jainkoaren aurkako joera ere.

Darwin eta Eboluzionismoa

Honek eboluzioaren teoria asmatu zuen. Honen arabera, gizakia aurreko espezieen eboluzioaren emaitza da. Teoria honek ez du naturatik kanpo dagoen Jainko batez baliatzen. Aristotelesen aldaezintasunaren kontra borrokatuko du honek. Aurreiritzi horren arabera, espezieak banan-banan sortzen dira, era aldaezin batean, eta inolako aldaketarik gabe. Eboluzioaren teoriak espezieen...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Pentsalari Nagusiak eta Haien Ideiak" »

Natura, kultura eta gizakia

Filosofia eta etika2,47 KB

NATURA: esanahi batzuk: kosmosa, izaki natural multzoa; ezustean edo senean agertzen diren joerak; jaiotzetikoa dena; araua, gizartean indarrean dagoen arauaz bat datorrena.

KULTURA: gizakiak gizaki kide gisa bereganatzen dituen ezagutzak, sinesteak, artea, morala, legeak, ohiturak eta beste hainbat gaitasun biltzen dituen konplexua da.

SINBOLOA: beste gauzak gogorarazten edo irudikatzen dituena; gauza horien artean ideiak, sentimenduak, giza-taldeak, sineskerak... etab. Pertsonala zein gizartekoa izan daiteke.

KONTRAKULTURA: gizarte batean onartuta daudenen aurka doan balore, joera eta molde multzoa da, alternatibak proposatuz.

KULTUR ERLATIBISMOA: kulturen ezaugarrietan balore unibertsalak ez daudela defendatzen duen joera. Edozein joera ezaugarri...

Jarraitu irakurtzen "Natura, kultura eta gizakia" »

Zientzia, Zeinuak eta Hizkuntzaren Funtzioak: Gida Laburra

Filosofia eta etika2,03 KB

1) Jakintza Zientifikoaren Metodoak

Zientzia Formalen Metodoak

Zientzia formalek ez dituzte esperientzien gertakariak kontuan hartzen, arrazoiketen formak baizik. Bi egiaztapen modu: dedukzioa eta indukzioa.

Axiomak

Sistemen funtsezko printzipio frogagaitzak dira.

Antolaketa eta Eraldaketa Arauak

Enuntziatu berriak sortzen dituzte.

Teoremak

Axiomatatik dedukzio bidez lortutako enuntziatuak.

Natura Zientzien Metodoa

Indukzio bidezko egiaztapena: kasu partikularretatik ondorio orokorrera.

2) Zeinua

Norbaitek beste zerbaiten lekuan kontsideratzen duena. Lau elementu: subjektu interpretatzailea, signifikantea, erreferentea eta signifikazioa.

Hiru zeinu mota: aztarna, ikonoa eta sinboloa.

3) Hizkuntzaren Funtzioak

Ezagutza funtzioa: errealitatea aditzera ematea....

Jarraitu irakurtzen "Zientzia, Zeinuak eta Hizkuntzaren Funtzioak: Gida Laburra" »

Ortega y Gasseten Filosofia: Ideiak, Sinesteak eta Bizitza

Filosofia eta etika4,33 KB

Laburpena: Ideiak eta Sinesteak

Gu eta gure ideien artean tarte bat dago; aldiz, sinesteekin elkarturik gaudela esan dezakegu, beraz, sinesteak garela esan daiteke. Ideietatik independizatzea lor dezakegu, garrantzitsuak izan arren. Gainera, ideiak jarraitzeak ahalegina eskatzen du, ez garelako beti koherenteak horiekin; horregatik, ideietatik bizi den hori heroitzat hartu ohi dugu.

Bizitza Ortegaren Ikuspegitik

Ortegaren ustez, bizitza eta errealitatea pentsamenduaren aurrekoak dira (mendeetan zehar kontrakoa pentsatu izan zen arren). Bizitza ez da edozein bizitza gisa ulertzen, norberaren bizitza da, pertsonala, zirkunstantzia zehatz batzuetan gauzatzen dena. Bizitza nire bizitza da, niri dagokidan erantzukizun ordezkaezina. Animalien eta landareen...

Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasseten Filosofia: Ideiak, Sinesteak eta Bizitza" »

Simone de Beauvoir: Pentsamenduaren Gakoak

Filosofia eta etika6,02 KB

Emakume Kategoriaren Problematika

Simone de Beauvoirrentzat, onartezinak ziren XX. mendeko gizartean zeuden desberdintasunak, emakumeen gizonekiko gutxiagotasun eta mendekotasun egoera. Berdintasunaren feminismoa defendatu zuen existentzialismoan oinarrituta. Simone de Beauvoirren ustez, denok ezagutzen dugun "emakume" kontzeptu edo kategoria zalantzan jartzea da. Gure gizartean gizona eta emakumea ez dira gune simetrikoak. Gizonak positiboa eta neutroa dena irudikatzen du. Horrela, "gizon" hitza erabiltzen da gizateria izendatzeko. Emakumea negatibo gisa eta ezaugarri guztiak gabezia gisa leporatzen zaizkio. Emakumea gizonak erabaki duena da. Emakumea zer den gizonaren arabera determinatzen da. Beauvoirrek bereizi egiten du: emakumearen alderdi...

Jarraitu irakurtzen "Simone de Beauvoir: Pentsamenduaren Gakoak" »

Platonen Filosofia eta Aristotelesen Kritika

Filosofia eta etika7,64 KB

Platonen Ongiaren Ideia

Ezagutza mailaz maila gorantz igotzea beharrezkoa da jakinduria eskuratzeko, eta bide horretan heziketa da funtsezkoa. Goranzko prozesu hau dialektika bidez burutzen da: elkarrizketaren eta arrazoiaren bidez, iritziak (doxa) baztertzen dira eta egiazko ezagutza (episteme) eskuratzen da. Zentzumenetatik askatu eta kontzeptuak modu arrazionalean ulertzera igaro behar da. Azken urratsa ongiaren ideia ezagutzea da, eta hori agintari filosofikoek soilik lor dezakete.

Platonentzat, ongiaren ideia da ideien artean gorena, eta gainerako guztien jatorria eta azalpena. Ez da gauza bat, baizik eta egia eta izatearen oinarri bera. Politeia VII. liburuko 3. atalean dioenez, uler daitekeen azken ideia da, eta gauza zuzen eta eder guztien...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia eta Aristotelesen Kritika" »

Pentsamendu Kritikoa: Erlijioa eta Boterea Zalantzan

Filosofia eta etika5,43 KB

Nietzsche: Erlijioaren Kritika eta Balioen Gainbehera

Historian zehar hainbat filosofo kritiko aritu dira erlijioaren ideiaren inguruan hausnartzen, bereziki Mendebaldeko kulturan izan duen eraginaz. Erlijioek balio sozial, moral eta existentzial handia izan dute iraganean, baina modernitatearen garapenarekin batera, Marx, Nietzsche eta "susmoaren filosofoek" deituriko beste zenbait pentsalarik zalantzan jarri zuten erlijioaren funtzioa eta eginkizuna. Ikuspegi kritiko horiek aztertzea funtsezkoa da gaur egun ere erlijioak gizartean duen presentziaz edo beste ikusmolde batzuek haren tokia hartu duten ulertzeko.

Lehenik eta behin, Marx eta Nietzsche aipatu behar dira, kristautasunari eta Mendebaldeko kulturari egindako kritikarik zorrotzenetakoen...

Jarraitu irakurtzen "Pentsamendu Kritikoa: Erlijioa eta Boterea Zalantzan" »

Alienazioa, Kapitalismoa eta Nietzsche

Filosofia eta etika7,9 KB

Zer da Alienazioa?

Alienazioa gizartean betidanik egon da, errealitatea kontraesankorra delako. XIX. mendean, alienazioa handiagoa izan zen, eta subjektuak ez zuen benetako arrazionaltasunik edo askatasunik. Hala ere, posible zen alienazioarekin amaitzea eta subjektuak arrazional eta libre bihurtzea, etikari eta politikari dagokionez.

Ekonomia-alienazioa

Ekonomia-alienazioa historian

Zergatik da ekonomia-alienazioa alienazio guztien sorburua?

Ekonomia-alienazioa da alienazio guztien sorburua, gizakiaren bizitza eta harremanak lanaren eta bizitza materialaren gainean eraikitzen direlako. Gizakia bera lanaren emaitza da, eta lanak baldintzatzen ditu bere oinarrizko beharrak eta pentsatzeko gaitasuna. Pentsamendua eta ezagutza bizitza materiala bermatuta...

Jarraitu irakurtzen "Alienazioa, Kapitalismoa eta Nietzsche" »