Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Kritika mendebaldeko zibilizazioari bitalismoa

Filosofia eta etika4,52 KB

Kritika mendebaldeko zibilizazioari: Bitalismoa

Nietzschek zalantzan jarri zuen gizadiak azken bi mila urteetan egindako bidea, eta, nagusiki, kristautasunari leporatu zion errua.

Nietzscheren arabera, zientziak, filosofiak eta, bereziki, erlijioak galbidera eraman dute gizakia. Mendebaldeko kulturak gizakiaren bizimodua pozoitu du. Moral tradizionalaren balioak goroipatu izan dira eta kontzientzia txarra sortu da gizakien baitan, senean eta barne indarrean oinarritutako giza biziaren kaltetan Hori guztia Sokratesekin eta Platonekin hasi zen, eta moral kristauaren printzipioekin indartu zen, moral kristauak gizakiak bere buruari uko egin diezaion eragiten baitu.

Nietzschek biziaren balioak defendatu zituen eta bizia ukatzen duten indarrak gainditu

...
Jarraitu irakurtzen "Kritika mendebaldeko zibilizazioari bitalismoa" »

San agustin jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

Filosofia eta etika2,44 KB

  • Lehenengo egia ziurra aurkitutakoan, Descartesek  badaki zelako ezaugarriak dituen egiak beste baten bat aurkitu ahal izateko: ARGIA eta BEREIZIA. Hauexek baitira egiaren ezaugarriak. Beraz, hau, egia irizpide bihurtzen da.
  •  Hau kontuan izanda,  bestelako egiarik ote dagoen NON bilatu behar da?
    1. ARRAZOIAN, hau da, segurua den gauza bakarrean.
    2. Arrazoian zer dago?
      • IDEIAK. 3 ideia mota.
        • ADBENTIZIAK/ARROTZAK/ERATORRIAK. Gizakiak zentzumenen datuak erabiliz egiten dituen kanpoko gauzen ideiak dira hauek: mendia, zaldia, zuhaitza, etab.
        • FAKTIZIAK/IRUDIMENEZKOAK. Kanpoko gauzen ideiak nahasiz, gizakiak egiten dituen ideiak dira. Irudimenean baino ez dira existitzen. Adibidez, adarbakarra.
        • JATORRIZKOAK. Gizakiak jatorrizko ideiekin jaiotzen da. Gure arrazoian
...
Jarraitu irakurtzen "San agustin jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak" »

Tomas akinoko bost ibilbide

Filosofia eta etika4,26 KB

ARRAZOIMENA ETA FEDEA TOMAS ETA AGUSTINENGAN

Kristautasuna eta filosofiaren arteko topaketa gertatu zen lehen unetik, fedea eta arrazoimenaren arazoa agertu zen: filosofiak ezagutza arrazoimenetik abiatuz bilatzen duenez, eta kristautasunaren edukiak errebelatuak direnez, baliteke biak, fedea eta arrazoimena, bat ez etortzea. Horregatik, pentsaera kristauaren historian fede eta arrazoimenaren arteko harremanak hainbat gorabehera pairatu ditu.

Agustinen jarrera: Agustin puntu honetan bere esperientzia pertsonaletik abiatzen da. Bera asetu ez zuten zenbait talde filosofikotan ibili zenez, arrazoimenak gizakiari fedea aurkitzen lagun ez diezaiokeela uste du. Baina, behin egia fedearen laguntzaz aurkituta, arrazoimenak egia hori ulertu, onartu eta

...
Jarraitu irakurtzen "Tomas akinoko bost ibilbide" »

Nietzsche testuinguru historikoa

Filosofia eta etika2,06 KB

Hiru Dira:Metafisika Espiritualista eta metafisika materialista:

1.Espiritualista: Materialak ez diren errealitatearen existentzian oinarrituta; Ideiak eta esentziak funtsezkotzat hartzen ditu. Zentzumenen bidez Ideien kopia hitsak dira. Egileak: Plotino, San Agustin, Hegel.2.Materialista: Soilik elementu materialak hartuta errealitatea azaldu nahi duten teoriak. Egileak: Demokrito, Karl Marx. Materialismo historikoa eta Dialektikoa defendatu: Nietzsche (Biziaren printzipioa defendatu).

3.Metafisika Esentzialista eta metafisika existentzialista: Esentziatzat hartzen Da izaki bat dena. Existentziaren aurrekoa ala ondorengoa? Gizakiaren kasuan=> existitu aurretik zehaztutako zerbait (esentzia) al da? Esentzialista: Platon/ Existentzialista:...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche testuinguru historikoa" »

Aristotelesen Kosmosaren Ikuskera: Unibertso Geozentriko eta Betierekoa

Filosofia eta etika3,52 KB

Errealitate bakarra sentimenek ematen diguten informazioa da (iturri nagusia). Ezaguera partikularrak: mundu sentigarriko izaki eta objektu gainekoak, zientzia (objetiboa). Ezaguera unibertsalak: kontzeptu orokorren gainekoa, izaki partikularren baino areago, filosofia (subjetiboa).

Nola iritsi ezaguera unibertsalera?

Abstrakzio induktibo prozesuari ekin, non giza arimaren zenbait ahalmenek eskua hartzen duten (irudimenak, oroimenak eta adimenak). Abstrakzio hitzak banakako konkretuak partekatzen duten esentzia zein den jakiteko mekanismoari erreferentzia egiten dio.

Sentimenen bidez hautematen duguna da gure ezaguera-iturri nagusia; abstrakzio induktibo deritzon prozesuaren bidez esentzia unibertsalak atzematea ere helburu hartu beharko genuke,...

Jarraitu irakurtzen "Aristotelesen Kosmosaren Ikuskera: Unibertso Geozentriko eta Betierekoa" »

Marxismoaren Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofia eta etika2,4 KB

Parisko Komuna

Proletarioen lehen diktadura izan zen, Parisko proletarioek boterea hartu zutenean 1871ko martxoaren 18tik maiatzaren 28ra arte, Versaillesko armadak hura zapaldu zuen arte.

Produkzioa

Gizakiek bizirauteko ondasun materialak sortzeko egiten duten jarduera da.

Produkzio-harremanak

Produkzio-bitartekoen jabeen eta langileen artean sortzen diren harremanak dira. Harreman horiek:

  • Gatazkatsuak dira (zapaltzailea-zapaldua). Esplotaziozkoak dira, langileak bere lan-indarra produkzio-ondasunen jabeak nahi dituen prezio eta baldintzetan saldu behar baitu.
  • Antagonikoak dira. Batzuek produkzio-bitartekoen jabetza esklusibo gisa defendatzen duten bitartean, besteek jabetza kolektiboaren alde egiten dutelako.

Produkzio-indarrak

Bi faktoreen konbinazioa...

Jarraitu irakurtzen "Marxismoaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Arrazionalismoaren eta Enpirismoaren Ezaugarriak: Locke

Filosofia eta etika2,61 KB

Arrazionalismoaren Ezaugarriak

Arrazionalismoaren ezaugarriak:

  1. Konfiantza arrazoian: Ezagutza-iturri garrantzitsuena arrazoia da, baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra. Arrazoian, esperientziatik sortu ez diren jatorrizko ideiak daude.
  2. Ezagutza sentikorraren gutxiespena: Sarritan, zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituzte, eta ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan, ezinezkoa delako multzo bereko kasu guztiak esperimentatzea (indukzio osoa).
  3. Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna: Zientziaren judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietan (unibertsala), eta nahitaezkoa da hori (beharrezkoa). Matematika, a priori eratuta dagoenez, ezaugarri hauek dituzten judizioek eratzen dute. Horrelako ezaugarririk ez duen
...
Jarraitu irakurtzen "Arrazionalismoaren eta Enpirismoaren Ezaugarriak: Locke" »

Pentsamendu Politikoaren Oinarriak: Demokraziatik Distopiara

Filosofia eta etika13,88 KB

Demokraziaren Sorburua

K.a. VI.-V. mendeetatik K.a. 322. urtera arte iraun zuen Atenasen, Mazedoniak lurraldea konkistatu eta demokrazia deuseztatu zuen arte.

Atenasko Demokrazia Zuzena

Atenasko demokrazia zuzeneko demokrazia zen: herritarrek zuzenean parte hartzen zuten, bitartekaririk eta ordezkaririk gabe, legegintzan eta gobernuan.

Demokraziaren Hutsuneak

Hala ere, hutsune nabarmenak zituen:

  • Eskubide eta pribilegio demokratikoak biztanleen laurden batek soilik zituen.
  • Emakumeek, metekoek (atzerritar egoiliarrek) eta esklaboek ez zuten bozkatzeko eskubiderik.
  • Demagogoek gehiengoaren iritzia manipula zezaketen, beren nahia inposatuz.

Sofistak: Demokraziaren Maisuak

Atenasen sofistak nabarmendu ziren demokraziaren maisu gisa:

  • Asko atzerritarrak ziren
...
Jarraitu irakurtzen "Pentsamendu Politikoaren Oinarriak: Demokraziatik Distopiara" »

Descartes, Enpirismoa eta Ezagutzaren Mugak: Funtsezko Ideiak

Filosofia eta etika3,46 KB

Descartesen Pentsamendua: Zalantza Metodikoa eta Cogito

Descartesen filosofian, zalantzak funtzio bikoitza betetzen du: batetik, garbiketa gnoseologikoa, hau da, ezagutza faltsuak baztertzeko dena zalantzan jartzea; bestetik, ziurtasun-iturria, zalantza bera metodo gisa erabiliz ziurtasunak lortzeko.

Zalantzaren Mailak

Descartesek zalantzaren hainbat maila identifikatzen ditu:

  • Zentzumenen iruzurra
  • Arrazoiketen hutsak
  • Ametsak (errealitatea eta ametsa bereizteko zailtasuna)
  • Jainko maltzurraren hipotesia (Jainko engainatzaile baten existentzia)

Lehen Ziurtasuna: Cogito

Zalantza prozesuaren ondoren, Descartesek lehen ziurtasunera iristen da: "Pentsatzen dut, beraz, banaiz" (Cogito ergo sum). Hau da bere sistema filosofikoaren oinarria.

  • Cogitoaren zentzua:
...
Jarraitu irakurtzen "Descartes, Enpirismoa eta Ezagutzaren Mugak: Funtsezko Ideiak" »

Asmoa, Helburuak eta Ondorioak: Morala, Etika eta Zoriontasuna

Filosofia eta etika4,03 KB

  1. Asmoa

    Pertsona bati zerbait egiteko joera nabaritzen diogunean, gauza horri ahierra esaten zaio. Bi mota daude:

    • Kontzientea

      Ohartzen zara zer egiten duzun. Adibidez: liburu bat erostea.

    • Inkontzientea

      Norberak nahia gabe gertatzen direnean. Adibidez: arnas hartzea.

    Asmoa, orduan, kontzienteki onartutako ahierra da, zerbait egitera bultzatzen zaituena.

  2. Helburuak

    Gure nahiak modu esplizitu eta kontzienteki gauzatzeko erabakia hartzen dugunean, gauzatu dugun ekintzaren helburu bilakatzen dira nahi horiek.

  3. Ondorioak

    Ekintza baten emaitza da.

  4. Zentzua

    Ekintza baten zentzuak aukera ematen digu ulertzeko zergatik gertatzen den eta zergatik garatu den modu horretan, eta ez beste era batera. Zentzuak egiten du ulergarri ekintza.

  5. Morala eta Etika

    Morala: Hautatzeko

...

Jarraitu irakurtzen "Asmoa, Helburuak eta Ondorioak: Morala, Etika eta Zoriontasuna" »