Aro Garaikideko Pentsamenduaren Oinarriak: Darwin, Marx, Nietzsche, Freud

Filosofia eta etika3,02 KB

Aro Garaikideko Pentsamenduaren Oinarriak

Charles Darwin: Eboluzioaren Teoria eta Finkotasunaren Amaiera

Aro Garaikidea Charles Darwinekin hasten da, eboluzioaren teoria formulatu zuena. Teoria honen arabera, gizakia eboluzioaren emaitza da. Teoria hau ez da ez Jainko edo Espiritu batez baliatzen, ezta aurreko proiektu ezta nozio finalistez ere. Eboluzioaren teoria zorizko prozesua denez, ez dauka helburu bat edo Adimen perfektuaren beharra.

Teoriak suntsitu egiten du espezieen finkotasunaren ideia: espezie bakoitza banan-banan sortuta dagoela. Darwinismoak munduari buruzko ikuspegi transzendentalari buruzko galdera erantzuten du teoriarekin, nondik gatozen azaltzen.

Karl Marx: Materialismo Historikoa eta Alienazioa

Marxen ustez, ideologiek zailtzen dute gizakiak alienatuta egotearen kontzientzia edukitzea. Analisi marxistaren arabera, esentzia hori ez da existitzen, baizik eta gizakiak historikoki egiten duena da: lana.

Era horretan, materialismo naturalista baten ordez, materialismo historikoa proposatzen du. Materialismo historikoaren arabera, gizartearen historiak zientzia ekonomikoaren legeei jarraitzen die. Ekonomiaren legeek azpiegitura ekonomikoak sortzen dituzte, non:

  • Ekoizpena eta bizimoduak
  • Gizarte-klaseak
  • Artea eta filosofia

ere sortzen baititu. Marxismoa filosofia praktiko eta iraultzaile bihurtzen da, langileen eta kapitalisten arteko borrokaren bitartez gizakiaren askapena lortzen den.

Friedrich Nietzsche: Morala Gainditzea eta Supergizakia

XIX. mendearen bigarren zatian, Friedrich Nietzschek hipokresiaren eta konbentzionalismoaren kontra jotzen du. Platonengandik datorren tradizio filosofikoaren arabera, ezinezkoa da egia ziurra eta finkoa aurkitzea etengabe aldatzen dabilen munduan. Mundu horren gailurrean Jainkoa dago.

Nietzschek dio horren irtenbidea mundu naturaletik ihes egitea dela. Gizaki dekadentearen jarrera bizitzari uko egitea denez, honek metafisikaren aurka borrokatzen du. Bestalde, kultura berriaren oinarriak finkatzen saiatzen da, dagoen morala gainditu nahi dutenentzat: supergizakiarentzat, hau da, Jainkorik gabe bizitzeko gai denarentzat.

Sigmund Freud: Psikoanalisia eta Kontzientziaren Ahuldadea

Marxen eta Nietzscheren kritikak Freudek ere planteatzen ditu. Kritika hori azken ondorioetaraino eramaten da teoria psikoanalitikoan. Freudek kontzientziaren ahuldadeak eta minek mugatutako humanismoaren ideia azaltzen du.

Horrela, agerian uzten ditu erabakitzeko topatzen dituen kondizionamenduak; eta zalantzan jartzen ditu gizakiaren ideal handiak. Freudek kontrajartzen ditu ni-a baldintzatzen duten egiturak:

  1. Libidoa zein zera-ren (Id) indarrak identifikatzen dituena.
  2. Super-nia (Superego), aitaren legea ordezkatzen duena edo gizabanakoaren gizartaratzea.

Deskargatu

PDF Word HTML