Sokratesen Filosofia: Antierlatibismoa eta Intelektualismo Etikoa

Filosofia eta etika2,88 KB

Sokrates: Atenasko Pentsalaria eta Sofisten Aurkaria

Sokratesek lotura estua izan zuen Atenasko hirirekin eta komunitatearekiko konpromiso sakona agertu zuen. Sokrates sofisten aurkari zorrotza izan zen; izan ere, Sokratesek uste zuen egia unibertsalak eta objektiboak existitzen zirela, batez ere moralaren arloan.

Dizipulu talde bat izan zuen inguruan, eta haiekin jarduten zuen irakaskuntzan, dirurik jaso gabe. Ez zuen obra idatzi; haren figura eta pentsamendua batez ere Platonen elkarrizketen bidez iritsi zaigu.

Antierlatibismo Morala eta Definizio Unibertsalak

Sokratesen pentsamendua hiru fenomenok baldintzatu zuten: polisaren gainbehera, sofisten jarduerak eta demokraziaren funtzionamendua. Sokratesen proiektu filosofikoa sofisten konbentzionalismoa eta erlatibismoa borrokatzera bideratuta dago.

Balio absolutuak bilatu behar zituen, baina arrazionalizatuak. Horretarako, definizio unibertsal eta egiazkoen bilketari ekin zion, gizabanakoek bertutetsua izan dezaten. Sokratesek bere metodo propioa sortu zuen helburu horretara iristeko.

Metodo Sokratikoa eta Ezagutza Norberarengan

Sokratesek defendatzen zuen ezagutza norbere baitatik lortu behar dela, "ezagutu ezazu zeure burua" esanez. Horrela, norberaren usteak aztertu eta ezjakintasunaz jabetzea funtsezkoa zen.

Sokratesen jarduera filosofikoa elkarrizketa sokratikoaren bidez gauzatzen zen, eredu dialogikoa erabiliz. Jarduera filosofiko sokratikoan bi une bereizten dira:

  • Ironia: Sokratesek elkarrizketan parte hartzen dutenen ezjakintasuna agerian jartzea du helburu. Ezjakinaren itxura hartuz eta galderak eginez, kontraesanak azaleratzen ditu, erantzun desegokiak baztertuz.
  • Maieutika: Sokratesek ezjakintasuna onartuta, ideia eta definizio zuzenak atera nahi ditu, arimatik ezagutza lortzeko.
Intelektualismo Morala

Sokratesek kontzeptuen definiziora iritsi nahi du, bereziki etikaren objektibotasuna eta unibertsaltasuna bermatzeko, hala nola ongia eta justizia. Horrela, sofisten erlatibismoa gainditu nahi du.

Pertsona batek ongia ezagutzen badu bakarrik jokatuko du ongi. Sokratesek jakintza, bertutea eta zoriontasuna lotzen ditu: bertuteak ezagutzen dituenak bakarrik jokatu ahal izango du zuzen. Gaizki jokatzen duen pertsona ezjakintasunagatik ari da.

Daimon: Barne Ahotsa

Sokratesek beste ideia berritzaile bat du: gizakiak barne ahots bat du, "daimon" gisa ezagutzen dena, kontzientzia moduko bat. Jainkozko jatorria du eta betearazpen morala norbanakoan barneratzen du, nahiz eta hori arriskutsua iruditu zitzaion askori.

Deskargatu

PDF Word HTML