Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Zoriona, Harmonia eta Legea: Platonek proposatutako ideiak

Filosofia eta etika2,3 KB

Zoriona: Platonen Ikuspegia

Zoriona duena edo dakarrena. Platonen arabera, zoriona mundo adigarrian baino ez da posiblea; hau da, gizakiak gauzen esentziak (ideiak) ezagutzen dituenean zoriontsua izatea lortuko da. Beraz, ongiaren ideia ezagutu gabe ezin da zoriontsua izan. Ondorioz, zoriontsua izateko intelektualismo moralaren bidean oinarritu behar dugu.

Harmonia: Justizia eta Bertuteak

Harmonia estilurik gabeko harreman-egoera orekatua da. Justizia bertute nagusiena da eta arimaren hiru joeraren orekan datza. Harmonia sortzen da, bakoitzak berea egiten duenean.

  • Jakinduria edo Zuhurtzia: Arima arrazionalari dagokion bertutea.
  • Sendotasuna edo Adorea: Mina, ahaleginak eta zoritxarrak jasateko ahalmena, suminezko arimaren bertutea.
  • Neurritasuna: Irritsezko
...
Jarraitu irakurtzen "Zoriona, Harmonia eta Legea: Platonek proposatutako ideiak" »

Filosofia Grekoaren Oinarriak: Sofistak, Sokrates, Platon eta Aristoteles

Filosofia eta etika1,93 KB

Filosofia Grekoaren Oinarriak

Sofistak: Jakintzaren profesionalak

Sofistak jakintzaren profesionalak ziren; hau da, irakasteagatik kobratzen zuten. Haien irakaspenaren helburua ez zen egiazko ezagutza lortzea, baizik eta erretorika erabiltzea. Ezagutzari dagokionez eszeptikoak ziren eta, ziotenez, iritziak baino ezin ziren eman. Haien ustez, ez dago egia absolutu bat; egia ezagutzen duenaren araberakoa da.

Sokrates: Egia unibertsalaren bila

Sokrates sofisten planteamenduei aurre egin zien lehen pentsalaria da. Berarentzat, ezagutza egia bilatzeko tresna bat zen eta sofisten erlatibismoaren eta eszeptismoaren aurka zegoen.

  • Ironia sokratikoa: Hasieran, kontzeptuei buruz galdetzen ziotenean, ezjakinarena egiten zuen, solaskidearen baieztapen faltsuak
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia Grekoaren Oinarriak: Sofistak, Sokrates, Platon eta Aristoteles" »

Sokrates, Sofistak eta Platonen Filosofiaren Oinarriak

Filosofia eta etika2,04 KB

Sokrates eta Sofisten arteko ezberdintasunak

Sokratesek eta sofistek era desberdinetan pentsatzen dute:

Sokratesen metodoa eta etika

Sokratesentzat egia aurkitzea helburu garrantzitsua da eta, horretarako, elkarrizketan aritzen zen bere metodoekin:

  • Ironia: bere solaskidearen aurrean ezjakinarena egiten du, bestea zalantzan jartzeko.
  • Maieutika: solaskideari galderak eginez, egia bere barnetik ateratzen laguntzen dio.

Sokratesek Daimon deritzon jainkoan sinisten zuen. Berarentzat legea beharrezkoa da eta beti bete behar da; horregatik, heriotza-zigorra onartu zuen ihes egin beharrean. Zuzentasunez jokatzea denon onerako dela uste zuen.

Sofisten ikuspegia

Sofistentzat, berriz, egia ezagutzea ez da helburu bat; dirua eta arrakasta lehenesten dituzte. Diskurtsoetan...

Jarraitu irakurtzen "Sokrates, Sofistak eta Platonen Filosofiaren Oinarriak" »

Filosofiaren Oinarriak: Metodoak, Historia eta Etika

Filosofia eta etika2,6 KB

Indukzioa eta bere motak

Indukzio bidezko arrazoiketan, esperientziaz ezagututako kasu partikularretatik abiatuta ateratzen da ondorio orokorra. Bi mota bereizten dira:

  • Indukzio osoa: Aztergai den eremuko kasu guzti-guztiak ezagutzen eta hartzen dira.
  • Indukzio ez-osoa: Ez du bere osotasunean hartzen kasu bat.

Metodo hipotetiko-deduktiboaren urratsak

  1. Behaketaren eta esperimentazioaren bidez, kasuan kasuko jakintzak argitu ez duen arazoren bat aurkitzen da.
  2. Azalpeneko hipotesi bat sortzen da.
  3. Hipotesiak esperientziaren bidez egiaztatzeko moduko ondorioak ateratzen dira.
  4. Esperimentuak egiten dira ondorioak egiaztatzeko edo faltsuak diren jakiteko.

Enuntziatuak, legeak eta teoriak

  • Protokolozko enuntziatuak: Enpirikoki egiaztatzeko moduko fenomenoak azaltzen
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Oinarriak: Metodoak, Historia eta Etika" »

Marx eta Alienazioa: Ikuspegi Materialista eta Kritika

Filosofia eta etika4,6 KB

Hegel eta Idealismoaren Kritika

Idealistentzat ezinezkoa da errealitatea den bezala ezagutzea, erreala dena ideia baita. Horrez gain, zerbait ote dagoen eta nolakoa den jakitea ezinezkoa da. Tesi honen aldekoa Hegel izan zen. Baina, zer da errealagoa, zuek edozein pertsonari buruz duzuen ideia edo pertsona hori bera?

Hegel eta Alienazioa: Ikuspegi Idealista

Hegelentzat lehenbizi ideiak sortzen dira eta gero era materialean adierazten dira. Hau oinarrizkoa da bere lanean.

Feuerbach eta Alienazio Erlijiosoa: Materialismoa

Feuerbachek gogor kritikatu zuen Hegelen ikuspegi idealista. Erreala den bakarra materia da; Espiritua ez da materiaren emaitza, ordea. Jainkoaren eta gizakiaren arteko harremana alderantziz ezarri behar da: erlijioak dio Jainkoak...

Jarraitu irakurtzen "Marx eta Alienazioa: Ikuspegi Materialista eta Kritika" »

Nietzsche: Mendebaldeko Kulturaren eta Metafisikaren Kritika

Filosofia eta etika4,84 KB

Nietzsche eta Mendebaldeko Filosofia

Nietzscheren ustez, mendebaldeko filosofiaren oinarria okerra da, arrazoiari garrantzi gehiegi eman baitio. Arrazoia goresteko joera hau Antzinako Grezian hasi eta Arrazoi Ilustratuan amaitu zen. Horrela, lehentasuna ematen zioten metafisikari zentzumenen munduaren aurrean, giza bizitza gainbeheran sartuz. Hau saihesteko, mendebaldeko kulturaren oinarri metafisiko, epistemologiko, erlijioso eta moralak kritikatu zituen.

Arrazoi Ilustratuari Eginiko Kritika

Haren ustez, arrazoi ilustratuak giza bizitza baztertzera eramaten du, eta gizakia gainbeheran jartzen du. Arrazoiarenganako fede itsu hori oinarri gabea da, giza alderdi sortzaileenak ukatzen baititu, eta hori kristauen monoteismoaren isla dela dio. Arrazoi...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Mendebaldeko Kulturaren eta Metafisikaren Kritika" »

Nietzscheren Filosofia: Etika, Morala eta Supergizakia

Filosofia eta etika3,39 KB

1. Testua: Etika eta Sasierrealitatea

Etika: (Ustezko ontasunak gizakia deformatzen duelako, helburu metafisikoak proposatuz).

Sasierrealitatea: “Irakasle onek” ikasleak gaizki gidatzen jarraitzen dituzte, benetako errealitatetik kanpoko xedeak proposatuz; hortaz, txirokeria (morroien morala) sustatzen dute.

  • Gizaki onen egien arabera heziak: Irakasle horiek artaldekidea izateko hezi dituzte gizaldi berriak: umilak, makalak eta akritikoak.
  • Deformatu egin dute: Irakasleek benetako errealitateaz irakatsi beharrean, errealitate metafisikoez egiten dute berba, gure izaera makaltzen jarraituz.

2. Testua: Jainkoaren Heriotza eta Bizijarrerak

Etika: (Bizijarrera - Alaia)

Jainkoaren heriotzaren aurrean, batzuek negar egiten dute (artzaia galdu dutelako)

...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Filosofia: Etika, Morala eta Supergizakia" »

Moralaren eta Etikaren Azterketa

Filosofia eta etika2,28 KB

Eguneroko Morala eta Etika

"Moral" eta "etika" hitzak sinonimo gisa erabiltzen dira batzuetan, eta esanahi banarekin beste batzutan.

  • Sinonimo gisa erabiltzen direnean, ontzat edo txartzat, justutzat edo ez justutzat, zuzentzat edo ez-zuzentzat jotzen ez diren ekintzez ari zaizkigu, ontasunaren edo gaiztotasunaren ikuspuntutik.
  • Aitzitik, hitz horiek beste testuinguru batzuetan erabiltzen direnean, bataren eta bestearen esanahiek ez dute bat egiten. Adibidez, esaldi honetan: "Aristotelesen etikak moralaz pentsatzen laguntzen digu". Horrela erabiltzen direnean, bereizi egiten dira eguneroko bizitzako jakintza morala (morala) eta eguneroko moral horri buruzko jakintza filosofikoa (etika).

A) Morala

  • Pertsonen ekintzen eta jarreren artean, zein diren
...
Jarraitu irakurtzen "Moralaren eta Etikaren Azterketa" »

Ortega y Gasset: Ideiak, Sinesteak eta Zientzia

Filosofia eta etika2,38 KB

Ortega y Gasset: Ideiak eta Sinesteak

Aztertzen ari garen testua Ortega y Gasset-ek idatzitako Ideiak eta sinesteak obraren pasarte bat da. José Ortega y Gasset 1883an jaio zen Madrilen. Bere bizitzan hiru garai bereizi ditzakegu: objektibista, subjektibista eta arraziobitalista.

Ideien eta sinesteen arteko bereizketa

Azken garai honetan, ideiak eta sinesteak ezberdindu zituen, bigarrenek errealitatea osatzen dutelako eta lehenengoak hauei buruzko hausnarketak direlako (zientzia, esaterako).

  • Zientzia eta poesia: Ideien eremu berean daudenez, haien artean hurbilago daude errealitatetik baino (sinestea dena).
  • Arnold Gehlen: Honekin bat etortzen zen, hark ere bereizten baitzituen natura eta kultura; azken hau gizakiak errealitatera moldatzeko erabiltzen
...
Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Ideiak, Sinesteak eta Zientzia" »

Nietzscheren Botere-nahia: Filosofia eta Bizitzaren Funtsa

Filosofia eta etika2,31 KB

Nietzscheren Botere-nahia

Nietzscheren arabera, mundua etengabe aldatzen ari den zerbait da. Izateen fluxu amaigabea baino ez da errealitatea, eta gizakia ere fluxu horren zati da. Azken finean, errealitatea eta bizia botere-nahia baino ez dira. Izatearen funtsa botere-nahia da: etengabeko bilakaera, sorkuntza eta suntsipena.

Mundua indarren borrokaleku gisa

Mundua etengabeko norgehiagokan dauden indarren borrokalekua da. Beraz, munduak ez du xede edo helbururik, baina, aldi berean, edozer posibilitate gauza daiteke etengabeko bilakaera horretan.

Gizakia eta botere-nahia

Gizakia ere botere-nahiaren emaitza da. Gizakia librea da, eta hobetzeko borondatea eta nahia dira giza biziaren funtsa. Gizakia etengabe hobetzen saiatuko da, eta horrek gizabanakoen...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Botere-nahia: Filosofia eta Bizitzaren Funtsa" »