Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Zientzia esperimentala

Filosofia eta etika2,55 KB

1.EZAGUTZA ZIENTIFIKOA: Ezagutza zuzen eta frogatu bat dugula esan nahi du.

1.1.ZIENTZIAREN SORRERA: Errealitatearen inguruko jarrera kritikoa jakiteko beharrarengatik sortu ziren zientzia eta filosofia, hauek hasiera batean batera zeuden disziplinak ziren.

XVI eta XVII. Mendean Iraultza zientifikoaren garaia izan zen eta zientzia eta filosofia banatu egin ziren.

Protagonistak:XVI. Eta XVIII.Mendeetan; Koperniko, Kepler, Galileo eta Newton zeuden. Keplerrek zientzia leninen oinarriak ezarri zituen eta Newtonek Munduari buruz zegoen irudia aldatu zuen.

IRAULTZA ZIENTIFIKOA: Kepler,Koperniko, Galileo eta Newton zientzia berria sortu zituzten mundurari buruzko ikuspegin aldatu zuten.

1.2.ZIENTZIAREN EZAUGARRIAK: Galileo Galilei lehenengo zientzialari...

Jarraitu irakurtzen "Zientzia esperimentala" »

Sormena, Artea eta Estetika Hezkuntzan: Gakoak

Filosofia eta etika2,71 KB

Sormenaren garrantzia

1. Sormena desmitifikatu

  • Ahalmen unibertsala da.

2. Sormenaren garrantzia hezkuntza sisteman

  • Alfabetatzearen parekoa (Robinson).
  • Pentsatzeko beste era bat (dibergentea, sentsiblea...).
  • Subjektibitateak eraikitzeko tresna.

3. Inteligentziaren kontzeptua

  • Anitza, dinamikoa eta bakarra.

4. Hezkuntza sistemaren erronka

  • Sorkuntza hezi eta aldaketarako hezi.

Zer da artea? Artea zertarako?

Artea zertarako?

  • Carmen Alcaide: Artea mundua ikusteko modu bat da, baina baita norbanakoa besteengandik desberdintzeko eta identifikatzeko modu bat ere.
  • Asier Mendizabal: "Artearen funtzioa ezarritako irakurketei erresistentziak proposatzea litzateke".
  • Xabier Gantzarain: "Artearen garrantzia hartzen den jarrera poetikoan legoke".
  • Ismael Manterola: Artea egiara
...
Jarraitu irakurtzen "Sormena, Artea eta Estetika Hezkuntzan: Gakoak" »

Kant eta Ilustrazioa: XVIII. Mendeko Pentsamenduaren Gakoak

Filosofia eta etika2,98 KB

Idatzi zure testua hemen!

XVIII. Mendea: Ilustrazioaren Garaia eta Immanuel Kant

XVIII. mendea Ilustrazioaren garaia da, eta Immanuel Kant filosofo ilustratu nagusia da.

Pentsamendu Ilustratuaren Ezaugarri Nagusiak

  • Arrazoimena: Arrazoimenarenganako konfiantza zabaldu zen eta, honi esker, aurrerapen zientifiko, ekonomiko, politiko eta moralak eman ziren. Arrazoimenak mugak zituela onartu zen.
  • Erlijio naturala: Jainkoa munduaren sortzailetzat hartzen jarraitzen da, baina ez du gertakarietan parte hartzen; hauek arrazoimenaren pean daude.
  • Ezagutza zabaltzeko asmoa: Garai honetan Entziklopedia agertu zen (Diderot eta D'Alembert). Pedagogia ere sortu zen, heziketa bultzatzeko asmoz.
  • Gizartean berdintasuna eta askatasuna bultzatzeko ideiak: Monarkiaren
...
Jarraitu irakurtzen "Kant eta Ilustrazioa: XVIII. Mendeko Pentsamenduaren Gakoak" »

Jakintza Motak: Filosofia, Zientzia eta Literatura

Filosofia eta etika4,8 KB

1. GAIA: Jakintza eta haren iturriak

1.1 Zer da jakitea?

"Jakin" hitzari latinez sapere esaten zaio, eta bai "jakin", bai "dastatu" esan nahi du. Hori horrela, jakitea gauzak aho-gozatzea, dastatzea eta haien osagaiak bereiztea da.

1.2 Jakintza-iturriak

Eragiketa horiei esker, errealitatearen eremu batez jabetzen gara, haren kontzientzia hartzen dugu, sistematizatu egiten dugu eta beste pertsona batzuen aurrean azaltzen dugu.

2.1 Jakintza mitikoa

Mitoak izan ziren gure kulturan sortu ziren errealitatearen lehen azalpenak; narrazio miragarriak ziren, eta pertsonaia jainkozkoak edo heroikoak izaten ziren protagonistak. Poetek egin zituzten mitoak, eta bi ezaugarri zituzten:

2.2 Literatura-jakintza

"Literatura" hitza latinezko littera hitzetik dator....

Jarraitu irakurtzen "Jakintza Motak: Filosofia, Zientzia eta Literatura" »

Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Ezaugarri eta Desberdintasunak

Filosofia eta etika2,73 KB

Arrazionalismoaren ezaugarri orokorrak

Arrazionalismoa Descartesek sortutako sistema filosofikoa da, XVII. eta XVIII. mendeen artean indarra hartu zuena, batez ere Europan. Arrazionalismoaren ordezkari nagusiak Leibniz, Spinoza eta Malebranche direla esaten da.

Ezagutzaren jatorria eta zentzumenen kritika

Arrazionalismoa ezagutza arrazoimenetik datorrela pentsatzean datza, hau da, jatorrizko ideietatik. Gainera, zentzumenek ematen diguten ezagutza gutxiesten dute. Arrazionalistek diote zentzumenek askotan huts egitera eramaten gaituztela eta, bakoitzak errealitatearen pertzepzio bat duenez, ezinezkoa izango litzateke denok ezagutza berdinak izatea.

Ideiak eta egiaren irizpidea

Ildo beretik, arrazionalismoak dio ezagutzaren objektua ideiak direla;...

Jarraitu irakurtzen "Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Ezaugarri eta Desberdintasunak" »

Kultura, Identitatea eta Giza Existentzia: Azterketa Sakona

Filosofia eta etika3,74 KB

Kultura eta Identitatea: Berdinak ala Desberdinak?

Sozializazioari esker, banakoak bere sentimenduak bideratzen eta ulertzen ikasten du. Prozesu hori bi norabideetan gauzatzen da: kulturak berdinak egiten gaitu. Gizarte talde berri guztiei kultura berbera inguratzen saiatzean, berdindu egiten dira pertsona guztiak. Banakoak ez du aukeratzen bola izan nahi duen, jaio garen kulturak behartzen gaitu horretako kide izatera. Kulturak desberdinak izatera behartzen gaitu. Aldi berean, gizakiak pentsatu eta kritikatu dezake, identitate kulturari esker. Pertsona guztiei ez zaie berdin onartzen tradizioak imposatzen dituzten baldintzak.

Sexu edo Genero-Identitatea

Sexu edo genero identitatea erakusten du gizakien gaitasun ugari rol edo funtzio batera murriztuta

...
Jarraitu irakurtzen "Kultura, Identitatea eta Giza Existentzia: Azterketa Sakona" »

San Agustinen Teologia: Txartasunaren Arazoa eta Hiru Mailak

Filosofia eta etika2,53 KB

Txartasunaren Arazoa eta Agustinen Erantzuna

Oraindik geratzen zaigu txartasunaren arazoa. Honen aurrean, eta manikeoen teoria garatuz, Agustinek esango du Txartasuna ez dela Jainkoak sortua; beraz, txartasuna izango litzateke Ongiaren Gabezia.

Horretaz gain, hiru txartasun mota ezberdin egongo dira:

  • Morala: Zerikusia dauka gure aukeratzeko askatasunarekin; gizakia aukeratzean txartasuna aukeratu dezakeelako.
  • Fisikoa: Heriotza eta mina giza naturarekin doa; sufrimendua beharrezkoa delarik sufrimendurako.
  • Metafisikoa: Sortuak izana berezko inperfekzio bat suposatzen du, gure sortzailea perfektua den bitartean.

Adan eta Eva: Pekatu Originala

Hau dator Adan eta Eva paradisuan Jakinduriaren fruitua (sagarra) jan zutenetik. Memento horretan ezin ziren...

Jarraitu irakurtzen "San Agustinen Teologia: Txartasunaren Arazoa eta Hiru Mailak" »

Antropologia Kulturala: Kontzeptuak eta Azpidiziplinak

Filosofia eta etika2,65 KB

Antropologia Kulturalaren Jatorria eta Xedea

Antropologia kulturala XIX. mendearen amaieran diziplina gisa sortu zen. Gizakiaren bizimodua oinarri hartuta hura aztertzea zuen xede: hots, sortzen duen kulturaren eta garapen-eremu duen kulturaren ikuspuntutik.

Antropologia kulturalaren ikerketa-objektu dira hauek guztiak, horietako bakoitzak gizakia ezagutzeko bidea ematen baitigu:

  • Ahaidetasun-harremanak
  • Antolaketa politikoa, ekonomikoa eta soziala
  • Mitoak eta festak
  • Sinesmenak
  • Dieta
  • Hiriak antolatzeko modua

Etnografia eta Etnologia

Antropologia kulturalak bi azpidiziplina ditu zutabe, bata bestearen osagarri: etnografia eta etnologia.

  • Etnografiak herri baten bizimodua deskribatzen du; horretarako, ikertzailea ahalik eta era sakonenean barneratu beharko
...
Jarraitu irakurtzen "Antropologia Kulturala: Kontzeptuak eta Azpidiziplinak" »

Hume: enpirismoa, inpresioak eta Ilustrazioa

Filosofia eta etika5,94 KB

Gorputzak eta sentsazioen oinarria

Gorputzak: Gorputzen existenziaren ziurtasuna sentipenezkoa da — gorputzak baitira sentsazioen zergatia.

Hume (1711–1776)

Hume (1711–1776)

Humek eduki mental guztiei pertzepzio edo hautemateak deitzen dizkie. Pertzepzio hauek bi motatakoak izan daitezke: inpresioak eta ideiak.

Inpresioak

Inpresioak sentipen, grina eta hunkipen edo emozioak lirateke; gure buruan zuzenki agertzen zaizkigunak. Esandakoaren arabera, beraz, inpresioak kanpokoak zein barnekoak izan daitezke. Badira inpresio sinpleak eta konplexuak.

Ideiak

Ideiak inpresioen irudiak dira, normalean aurrekoak baino ahulagoak direlarik. Ideiak oroimenezkoak edo irudimenezkoak izan daitezke, zein ahalmenen arabera sortzen diren. Ideiak, inpresioetatik...

Jarraitu irakurtzen "Hume: enpirismoa, inpresioak eta Ilustrazioa" »

Agustin Hiponakoa: Askatasuna, Gaitza eta Bi Hiriak

Filosofia eta etika6,57 KB

1. Askatasuna eta Jatorrizko Bekatua

Pelagianismoa doktrinaren arabera, jatorrizko bekatuak Adan eta Evarengan soilik izan zuen eragina; hortaz, gizakia ez dago kaltetuta. Gizakiaren askatasuna aldarrikatzen du, eta bere esfortzua erabiliz zoriontasuna lortzeko erabakiak hartu ahal dituela dio. Ondorioz, Jainkoaren boterea ukatzen du.

Agustinen ustez, aldiz, jatorrizko bekatuaren menpekotasuna azpimarratzen du. Berarentzat, Gaitz Morala jatorrizko bekatuan datza: gizakiok erabaki egokiak hartzeko gaitasuna kaltetuta dugu. Horregatik, Jainkoaren laguntza edo grazia ezinbestekoa da Jainkoa maitatzeko (eta ez mundu fisikoa), eta horrekin batera benetako zoriontasuna lortzen dugu. Gauzak horrela, askatasuna ez da nahi duguna egitea, baizik eta behar...

Jarraitu irakurtzen "Agustin Hiponakoa: Askatasuna, Gaitza eta Bi Hiriak" »