Zoriona, Harmonia eta Legea: Platonek proposatutako ideiak

Filosofia eta etika2,3 KB

Zoriona: Platonen Ikuspegia

Zoriona duena edo dakarrena. Platonen arabera, zoriona mundo adigarrian baino ez da posiblea; hau da, gizakiak gauzen esentziak (ideiak) ezagutzen dituenean zoriontsua izatea lortuko da. Beraz, ongiaren ideia ezagutu gabe ezin da zoriontsua izan. Ondorioz, zoriontsua izateko intelektualismo moralaren bidean oinarritu behar dugu.

Harmonia: Justizia eta Bertuteak

Harmonia estilurik gabeko harreman-egoera orekatua da. Justizia bertute nagusiena da eta arimaren hiru joeraren orekan datza. Harmonia sortzen da, bakoitzak berea egiten duenean.

  • Jakinduria edo Zuhurtzia: Arima arrazionalari dagokion bertutea.
  • Sendotasuna edo Adorea: Mina, ahaleginak eta zoritxarrak jasateko ahalmena, suminezko arimaren bertutea.
  • Neurritasuna: Irritsezko alderdiari lotuta.

Bukatzeko, maila handienean, Justizia dugu; hiru alderdien harmonia da. Ez da bertute bat, hiru arimaren funtzionamendu arrazionala eta ordenatuaren produktua baizik. Ihusten denez, bertute desberdinen helburua ekintzen harmonia da, eta hau, geure buruaren eta munduaren ezaguaren menpe dago neurri handi batean.

Legea: Gizarte Arauen Oinarria

Legea gizartean hartarako eskudun denek ezarritako arau edo arau-multzoa da, orokorra eta nahitaez bete beharrekoa. Benetazko arrazoitik sortzen da legea eta hiriko guztien arau bihurtzen da, herritar guztien onura lortzeko. Ez da gobernarien interesarentzat, gobernatuen onurarentzat baizik.

Legea, justizia nagusitzeko dago; hau da, egia inposatzeko, bakoitzari dagokiona emateko. Herritarrak konbentzitu behar dira hoberenak bihurtzeko eta hau heziketaren bidez lortzen da.

Arimaren Hirukoitza
  • Irritsezko Arima: Hilkorra da. Sabelean kokatzen du Platonek. Gorputzaren beharrak eta instintuen iturria da. Zaldi bihurria irudikatzen du. Bertutea: neurritasuna.
  • Suminezko Arima: Hilkorra da. Bularrean kokatuta. Afektuarekin eta borondatearekin lotuta. Zaldi apala irudikatzen du. Bertutea: sendotasuna edo adorea.
  • Arima Arrazionala: Hilezkorra da. Garunean kokatuta. Pentsamenduarekin lotuta. Gurdia irudikatzen du. Bertutea: prudentzia.

Deskargatu

PDF Word HTML