Filosofiaren Oinarriak: Metodoak, Historia eta Etika

Filosofia eta etika2,6 KB

Indukzioa eta bere motak

Indukzio bidezko arrazoiketan, esperientziaz ezagututako kasu partikularretatik abiatuta ateratzen da ondorio orokorra. Bi mota bereizten dira:

  • Indukzio osoa: Aztergai den eremuko kasu guzti-guztiak ezagutzen eta hartzen dira.
  • Indukzio ez-osoa: Ez du bere osotasunean hartzen kasu bat.

Metodo hipotetiko-deduktiboaren urratsak

  1. Behaketaren eta esperimentazioaren bidez, kasuan kasuko jakintzak argitu ez duen arazoren bat aurkitzen da.
  2. Azalpeneko hipotesi bat sortzen da.
  3. Hipotesiak esperientziaren bidez egiaztatzeko moduko ondorioak ateratzen dira.
  4. Esperimentuak egiten dira ondorioak egiaztatzeko edo faltsuak diren jakiteko.

Enuntziatuak, legeak eta teoriak

  • Protokolozko enuntziatuak: Enpirikoki egiaztatzeko moduko fenomenoak azaltzen dituzte.
  • Legeak: Enuntziatu unibertsalak dira.
  • Teoriak: Enuntziatu unibertsalak dira, eta horietatik legeak deduzi daitezke.

Tradizio zientifikoak

Tradizio enpiriko-analitikoa: Tradizio honek zientziaren batasuna du helburu.

Tradizio hermeneutikoa: Gizarte-zientziek status berezia dutela defendatzen du.

Filosofiaren sorrera eta historia

Non eta noiz jaio zen filosofia?

Mendebaldeko filosofia Grezian sortu zen, Mileton, K.a. VI. mendean. Filosofia mitosetik logosera igaro izanarekin jaio zen. Mythos eta logos hitzak grekoak dira, eta "hitza" esan nahi dute.

Filosofo presokratikoak

  • Tales: Ura
  • Anaximenes: Airea
  • Anaximandro: Apeiron
  • Beste batzuk: Atomoak

Zoriontasunaren bilaketa filosofian

Filosofoek ezagutzen ari ziren unibertso horretan zoriontsu nola izan jakiteari ekin zioten. Sokrates izan zen filosofoari dagokion jarrera erradikal hura hartu zuena, K.a. V. mendean. Bere pentsamenduak galdera hauek planteatu zituen:

  • Zer egin behar dugu, bai bakarka eta bai komunitatean, zoriontsu izateko?
  • Nola antolatu behar ditugu lortzen ditugun ondasunak, zoriontsuen egiten gaituztenei lehentasuna emateko?
  • Nola antolatu behar dugu komunitate politikoa, bidezkoa izan dadin eta herritarrei ondo bizitzeko bidea eman diezaien?

Horrela, bi lan nagusi bereizten dira: jakiteagatik jakitea eta ondo bizitzen jakitea.

Deskargatu

PDF Word HTML