Beste ikastaroak mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Tomas Akinokoaren Bost Bideak: Jainkoaren Existentziaren Frogak

Filosofia eta etika4,54 KB

Jainkoa eta Jainkoaren Existentziaren Frogak

Jainkoa badela egia errebelatua da, baina, Tomas Akinokoaren ustez, arrazoimenaren bidez ere froga daiteke Jainkoaren existentzia. Hau da, mundu naturalaz dugun ezagutzak Jainkoa badela erakuts dezake. Jainkoa ez denez mundu materialeko izakia, horretarako ez da aski esperientzia soila; esperientziatik abiatu arren, arrazoimena ezinbestekoa da Jainkoaren existentzia frogatzeko.

Giza adimenarentzat, Jainkoa ezagutzea ez da gauza erraza, baina bai posiblea. Gizakia Jainkoa kontenplatzeko egina da; giza adimenak Jainkoa ezagutzeko ahalmena du. Ildo horretatik, Tomas Akinokoak Jainkoa badela frogatzeko bost modu edo bide aurkeztu zituen Summa Theologiae liburuan.

Bost Bideen Egitura Komuna

Bost bide horiek...

Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoaren Bost Bideak: Jainkoaren Existentziaren Frogak" »

Ludwig Wittgenstein: Logika, Hizkuntza eta Bizitza

Filosofia eta etika2,9 KB

Ludwig Wittgensteinen Bizitza eta Pentsamendua

Gizon Polifazetikoaren Biografia Laburra

Ludwig Wittgenstein gizon polifazetikoa izan zen, hainbat lanbide izan baitzituen. 1889. urtean jaio zen Vienan, kristautasunera bihurtzen saiatu zen judu familia aberats batean.

Ingeniaritza ikasi zuen, eta logika eta matematika asko gustatzen zitzaizkion. 1914. urtean armadan sartu zen. Lau urte geroago, italiarrek kontzentrazio-zelai batean sartu zuten lau hilabetez. Bertan amaitu zuen bere libururik ezagunena: Tractatus Logico-Philosophicus.

Maisu eta Lorazain: Esentziaren Bilaketa

Maisu gisa aritu zen, hizkuntza nondik sortzen den ikasteko helburuarekin, eta benetako gizakiaren esentzia aurki zezakeela pentsatuz. Bere xedea lortu ezinik, magisteritza...

Jarraitu irakurtzen "Ludwig Wittgenstein: Logika, Hizkuntza eta Bizitza" »

Descartes eta San Agustin: Filosofia eta Zoriontasuna

Filosofia eta etika2,87 KB

Descartes: Arrazoia eta Metodoa

1. Autonomia eta Norberaren Zuzendaritza

Gizaki bakoitza bere burua zuzendu eta antolatzera behartuta dago, tradizioei eta besteen iritziei kasu egin gabe.

2. Zalantza Metodikoa eta "Cogito"-a

  • Egiara iristeko, dena zalantzan jarri behar da ziurtasunera ailegatzeko. Lehen ziurtasunera heltzen gara: Ni pentsatzailea existitzen dela.
  • Sentimenek huts egitera eramaten gaituzte; horregatik, sentimen-informazio guztia faltsutzat joko dut.
  • Ametsetan izaten ditudan ideiak esna naizenean hautematen ditudanak bezain argitasunez ikusten ditut. Beraz, ametsen eta sentimenen informazioa faltsuak dira.
  • Zerbait faltsutzat hartzen dudanean, ni banagoela onartu behar dut. Ondorioz: "Nik pentsatzen dut, beraz banaiz".
  • Ni materiaren menpe
...
Jarraitu irakurtzen "Descartes eta San Agustin: Filosofia eta Zoriontasuna" »

Kritika mendebaldeko zibilizazioari bitalismoa

Filosofia eta etika4,52 KB

Kritika mendebaldeko zibilizazioari: Bitalismoa

Nietzschek zalantzan jarri zuen gizadiak azken bi mila urteetan egindako bidea, eta, nagusiki, kristautasunari leporatu zion errua.

Nietzscheren arabera, zientziak, filosofiak eta, bereziki, erlijioak galbidera eraman dute gizakia. Mendebaldeko kulturak gizakiaren bizimodua pozoitu du. Moral tradizionalaren balioak goroipatu izan dira eta kontzientzia txarra sortu da gizakien baitan, senean eta barne indarrean oinarritutako giza biziaren kaltetan Hori guztia Sokratesekin eta Platonekin hasi zen, eta moral kristauaren printzipioekin indartu zen, moral kristauak gizakiak bere buruari uko egin diezaion eragiten baitu.

Nietzschek biziaren balioak defendatu zituen eta bizia ukatzen duten indarrak gainditu

...
Jarraitu irakurtzen "Kritika mendebaldeko zibilizazioari bitalismoa" »

Filosofia Garaikidea: Nietzsche, Kant eta Susmoaren Maisuak

Filosofia eta etika12,83 KB

Botere-nahimena eta Betiereko Itzulera

XIX. mendearen amaieran, Nietzschek morala, erlijioa eta filosofia tradizionala hankaz gora jarri zituen, genealogiaren metodoa baliatuz. Arrazionalismoaren gehiegikeria intelektualista agerian utzi nahi izan zuen. Honen aurrean, arrazoi bitalaz eta nihilismoaz mintzatzen hasten da, nihilismo aktiboaz, bereziki, zeinak botere-nahimena edo izaki ororen oinarrizko sena handitzen duen.

Botere-nahimenaren kontzeptua Schopenhauerren bizi-nahiaren ideietatik atera zuen, eta energia sortzailea zein bizi-maila hobetzeko nahimena adierazten ditu, gizakiaren izatearen funtsa izanik. Honen arabera, bizitzeak gizakiaren etengabeko hobekuntza eta gizabanakoen arteko desberdintasuna dakar. Ondorioz, Nietzschek berdintasunaren...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia Garaikidea: Nietzsche, Kant eta Susmoaren Maisuak" »

Azpikulturak, Kontrakulturak eta Kulturartekotasuna

Filosofia eta etika3,83 KB

Azpikulturak eta Kontrakulturak

Kulturan hainbat azpikultura daude, guztiek ez dutelako berdin pentsatzen edo bizitzen. Kultura berekoek ez dituzte kultura honek emandako aukerak berdin aprobetxatzen.

Kontrakultura: Kultura nagusiaren kontrako mugimenduak dira, kultura eta gizarte alternatiboren bat proposatzen dutenak (ez beti).

Hiri-tribuak

  • Rockerrak, skinak, punkak…
  • Ez gizartean eta ez familian aurkitu ez duten identitate baten atzetik dabiltza.
  • Idolo edo lider baten inguruan bildu ohi dira.
  • Kultura-adierazpenerako kode berezia dute besteengandik desberdintzeko: argota (jerga), arropa, musika…

Gizarteari erasotzen dioten taldeak: gaizkile-taldeak

  • Sistemari zuzenean eta indarkeriaz erasotzen diote.
  • Delitu-ekintzak egiten dituzte, ezegonkortasuna
...
Jarraitu irakurtzen "Azpikulturak, Kontrakulturak eta Kulturartekotasuna" »

Ortega y Gasset, Wittgenstein: Bizitza, Historia, Ideiak eta Hizkuntza

Filosofia eta etika4,25 KB

Bizi Arrazoia, Historia Arrazoia: Bizitza eta Historia (Ortega y Gasset)

Bizi arrazoia eta historia arrazoia. Bizitza eta historia.

Bizi-arrazoia historikoa da. Bizitza jarduera da, zirkunstantziarekin aurrez aurre arrazoitzean datza. Horixe da bizi-arrazoimenaz baliatzea. Gizaki orok bizi-egitasmo bat prestatzen du zirkunstantziari begira eta hura betetzen ahalegintzen da. Proiektu hauek burutu ondoren, beste bati ekiten dio, aurrekoa kontuan hartuz, hutsegiteak saihesteko.

Gure bizitzako esperientziak, sarritan, kontraesankorrak dira, eta bizi-arrazoimenaren eskutik ikertu behar ditugu.

Ortegaren arabera, orainaldi bakoitzak hiru bizi-dimentsio ditu: hogeitaka urtekoen bizipenak (gazteak), berrogeitaka urtekoenak (helduak) eta hirurogeitaka...

Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset, Wittgenstein: Bizitza, Historia, Ideiak eta Hizkuntza" »

Sokrates eta Platon: Antzinako Filosofiaren Oinarriak

Filosofia eta etika4,47 KB

Sokrates: Erlatibismoaren Aurka eta Egiaren Bilaketa

Sokrates sofisten pentsamenduaren kontra zegoen erabat, izan ere, hauek proposatutako erlatibismoaren kontra zegoen. Sokratesek antierlatibismo morala aldarrikatzen zuen, hau da, guztientzat baliagarria den araua proposatu zuen, nahiz eta hau utopia bat izan. Beraz, sofisten pentsaerari kontra egiteko, Sokratesek elkarrizketa bidezko argudiaketa eta definizio unibertsalak proposatu zituen.

Elkarrizketa bidezko argudiaketa: Ironia eta Maieutika

Elkarrizketari dagokionez, filosofoak ironia eta maieutika erabiltzen zituen egia lortzeko:

  • Ironiaren bidez, hau da, ezjakinaren itxura eginez, solaskidea zalantzan jarri eta gezurraren aitorpena lortzen zuen, erantzun desegokiak baztertuz.
  • Maieutikaren
...
Jarraitu irakurtzen "Sokrates eta Platon: Antzinako Filosofiaren Oinarriak" »

Simone de Beauvoir: Pentsamenduaren Gakoak

Filosofia eta etika6,02 KB

Emakume Kategoriaren Problematika

Simone de Beauvoirrentzat, onartezinak ziren XX. mendeko gizartean zeuden desberdintasunak, emakumeen gizonekiko gutxiagotasun eta mendekotasun egoera. Berdintasunaren feminismoa defendatu zuen existentzialismoan oinarrituta. Simone de Beauvoirren ustez, denok ezagutzen dugun "emakume" kontzeptu edo kategoria zalantzan jartzea da. Gure gizartean gizona eta emakumea ez dira gune simetrikoak. Gizonak positiboa eta neutroa dena irudikatzen du. Horrela, "gizon" hitza erabiltzen da gizateria izendatzeko. Emakumea negatibo gisa eta ezaugarri guztiak gabezia gisa leporatzen zaizkio. Emakumea gizonak erabaki duena da. Emakumea zer den gizonaren arabera determinatzen da. Beauvoirrek bereizi egiten du: emakumearen alderdi...

Jarraitu irakurtzen "Simone de Beauvoir: Pentsamenduaren Gakoak" »

Platonen Filosofia eta Aristotelesen Kritika

Filosofia eta etika7,64 KB

Platonen Ongiaren Ideia

Ezagutza mailaz maila gorantz igotzea beharrezkoa da jakinduria eskuratzeko, eta bide horretan heziketa da funtsezkoa. Goranzko prozesu hau dialektika bidez burutzen da: elkarrizketaren eta arrazoiaren bidez, iritziak (doxa) baztertzen dira eta egiazko ezagutza (episteme) eskuratzen da. Zentzumenetatik askatu eta kontzeptuak modu arrazionalean ulertzera igaro behar da. Azken urratsa ongiaren ideia ezagutzea da, eta hori agintari filosofikoek soilik lor dezakete.

Platonentzat, ongiaren ideia da ideien artean gorena, eta gainerako guztien jatorria eta azalpena. Ez da gauza bat, baizik eta egia eta izatearen oinarri bera. Politeia VII. liburuko 3. atalean dioenez, uler daitekeen azken ideia da, eta gauza zuzen eta eder guztien...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia eta Aristotelesen Kritika" »