Azpikulturak, Kontrakulturak eta Kulturartekotasuna
Azpikulturak eta Kontrakulturak
Kulturan hainbat azpikultura daude, guztiek ez dutelako berdin pentsatzen edo bizitzen. Kultura berekoek ez dituzte kultura honek emandako aukerak berdin aprobetxatzen.
Kontrakultura: Kultura nagusiaren kontrako mugimenduak dira, kultura eta gizarte alternatiboren bat proposatzen dutenak (ez beti).
Hiri-tribuak
- Rockerrak, skinak, punkak…
- Ez gizartean eta ez familian aurkitu ez duten identitate baten atzetik dabiltza.
- Idolo edo lider baten inguruan bildu ohi dira.
- Kultura-adierazpenerako kode berezia dute besteengandik desberdintzeko: argota (jerga), arropa, musika…
Gizarteari erasotzen dioten taldeak: gaizkile-taldeak
- Sistemari zuzenean eta indarkeriaz erasotzen diote.
- Delitu-ekintzak egiten dituzte, ezegonkortasuna eragiteko gizartean, beste gizarte mota bat sortzeko.
- Legearen kontrako ekintzez aparte, indarkeriaz baliatzen dira helburu hori lortzeko.
Gizarte-talde alternatiboak
- Etorkizuna ilun eta oraina iheskor ikusten dute, hutsune bat sentitzen dute askok.
- Bizitzari nolabaiteko zentzua emateko hainbat irtenbide bilatzen dituzte: familiagunetik kanpora ateratzea, jarduerak, hitzaldiak, bilerak…
- Gizarte materialistaren kontrako jarrera dute.
Mugimendu kontrakultural guztien helburua ez da beti kultura alternatiboren bat sortzea. Batzuetan ihesbideak dira, edo egonezina eta haserrea kanporatzeko moduak.
Kulturaniztasuna
Etnozentrismoa
Beste kulturak norberaren kulturaren ezaugarrien arabera aztertzen eta interpretatzen dituzte. Ondorioak:
- Beste kulturetako bizimoduak ulertzeko gaitasunik eza.
- Norberaren taldearekiko kohesio sentimendua gogortzea: taldekideek besteak baino hobeak direla uste dute.
Bi jarrera har daitezke desberdinak direnekiko:
- Paternalismoa (besteengandik pena sentitzea).
- Inposaketa.
Beste batzuk:
- Xenofobia (atzerrikoenganako gorrotoa).
- Arrazakeria.
- Chauvinismoa (abertzaletasun itsua).
- Hedatuena, aporofobia (pobreenganako ezinikusia, gorrotoa, gutxiespena).
Kultura-erlatibismoa
Kultura bakoitza bertako balioak oinarri hartuz aztertzen da, eta ez beste kultura bateko oinarrien arabera. Etnozentrismoa baino hobea da, baina muga handiak ditu: ez du kulturen arteko elkarrizketa bultzatzen, kultura bakoitza bere balioen baitan itxita garatzea nahi du.
- Arrazakeria: kultura bakoitzaren ezaugarriak irauteko modurik onena kulturak ez nahastea da, norbera bere herrian geratu eta bere kulturaren arabera bizitzea.
- Kulturak elkarrengandik banantzea: kulturek elkar onartu arren harremanik izan nahi ez izatea.
- Jarrera erromantikoa: beste kulturen alderdi onak gehiegi puzten dira, zentzu kritikoa galduz, beste kulturetako elementu guztiak onak direla pentsatuz. Norberaren kultura ez denaren ohitura batzuk giza eskubideak urratzen dituela ikusi eta ezer ez egitea.
- Kultura-paralisia: kulturei buruzko ikuspegi estatikoa bultzatzea, tradizioei eustea da garrantzitsuena. Tradizioak gorde egin behar dira oroimen historikoa ez galtzeko, baina kultura guztiek bizirik egon behar dute, eta egoera berrietara moldatzeko gai izan.
Kulturartekotasuna
Beste kulturekiko errespetua oinarri erlatibistak bezala, baina kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatuz.
- Gure gizartea eta mundua pluralak direla onartzea.
- Kulturen arteko harremanak konplexuak direla ulertzea, norberaren ikuspegitik eta komunitate osoaren ikuspegitik ere.
- Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea.
- Munduko arazoei konponbidea bilatzeko elkarlanean aritzea.
Helburu nagusia: mundu plural honetan elkarrekin bizitzen ikastea.