Platonen Kobazuloaren Mitoaren Interpretazioa
Laburpena: Kobazulo barrukoa sentipenezko munduarekin konparatu behar da, eta presoak kobazulotik ateratzeko egiten duen bidea, arimak mundu ulergarrira heltzeko egiten duen bidearekin alderatu behar da. Mundu ulergarrian, azkenik eta zailtasunez atzematen dena ongiaren ideia da. Bera da gauza guztien zergatia eta bizitza zuzena eraman nahi duenak derrigorrez ezagutu behar du.
Arima
Benetako gizakia da. Gorputzean atxilotuta dago, 3 zatitan banatzen da:
- Arrazionala: hilezkorra, gizakiona, buruan kokatua. Bere bertutea zihurtasuna da eta arimaren beste bi zatiak zuzentzen ditu.
- Oldarkorra: animalia guztiek dute, hilkorra da. Bere bertutea sendotasuna da, bularrean kokatuta dago eta desira nobleak zuzentzen ditu.
- Irritsua: animalia guztiek dute, hilkorra,