Beste ikastaroak mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Pentsamendu Kritikoaren Garrantzia eta Historia

Filosofia eta etika2,49 KB

Gaur egun, globalizazioaren eraginpean, kontzeptuen inguruan ideia gehiago eta aukera gehiago daukagu, eta gero kontzeptu hauek gizartean zehar modu desberdinetan ikusten dira. Honek, gizakiak, komunikabideak eta beste zenbait gauzek bezala, gugan eragiten du. Ideiak hauek zabaltzen dituzte, eta hauek esandakoa beraien autoritatea gatik soilik egiazkotzat hartzen dugu, edo ez dugu horren inguruko kritika bat egiten. Ezta gure jokabideen aurrean batzuetan besteek egiten dutena jarraitu besterik ez dugu egiten, “ondo dago egiten ari naizena?” pentsatu gabe. Historian zehar pentsamendu kritiko hori zigortua izan da sarritan, baita kritikatua edota beste batzuengandik zapaldua. Hori guztiak gaur egun arte jarraitzen du. Pentsamendu kritikoak...

Jarraitu irakurtzen "Pentsamendu Kritikoaren Garrantzia eta Historia" »

Nietzsche: Obraren Aldiak eta Pentsamendu Nagusiak

Filosofia eta etika2,51 KB

Nietzsche: Obraren Aldiak

Nietzscheren lana lau alditan banatu zen:

1. Lehen Aldia: Erromantikoa (1869-1876) - "Gaua"

Artea nabarmentzen da, artistek errealitatearen alde iluna aztertzen zutelako, eta Sokratesen eta Platonen metafisikaren kritika du ardatz.

2. Bigarren Aldia: Ilustratua (1877-1882) - "Goiza"

Bere bidaiekin lotutako aldia da, eta jarrera positibista baliatzen du metafisika zein egia zientifikoak kritikatzeko.

3. Hirugarren Aldia: Osotasuna (1883-1885) - "Eguerdia"

Bere pentsamenduaren heldutasun eta distira handieneko etapa da. Honela mintzatu zen Zaratustra lan ospetsua garai honi dagokio, eta Jainkoaren heriotza, supergizakia, betiereko itzulera eta antzeko gaiak lantzen ditu.

4. Laugarren Aldia: Kritikoa (1885-1889) - "Ilunabarra"

...
Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Obraren Aldiak eta Pentsamendu Nagusiak" »

Filosofiaren Gakoak: Gizakia, Gizartea eta Edertasuna

Filosofia eta etika6,06 KB

Gizakiaren Izaera eta Gizartea

Gizakiaren Izaera

Jaiotzen garenetik besteekin erlazionatu beharra dugu; taldean bizitzea ezinbestekoa da gizakientzat.

  • Sortzetikoa: Herentzia biologikoak dira, hau da, jaiotzen garenetik daukaguna eta aldatzen ez dena (azalaren kolorea, aurpegia, etab.).
  • Geureganatutakoa: Denborarekin gurea egiten duguna, gizartean bertan ikasten dena (hizkuntza, janzkera, etab.).

Ezaugarri asko nahaste bat dira, adibidez, adimena. Horrekin jaiotzen zara, baina denborarekin hori lantzen duzu. Honek faktore kulturala eta biologikoa du.

Kultura eta Aniztasuna

Gizakien ezaugarrietako bat kultura da. Kultura ez da bat eta bakarra; kultura asko daude munduan zehar eta desberdinak dira. Hori kultura-aniztasuna deitzen zaio (musulmanak, kristauak,...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Gakoak: Gizakia, Gizartea eta Edertasuna" »

Ilustrazioa: Arrazoiaren Garaia eta Haren Oinarriak

Filosofia eta etika2,79 KB

Ilustrazioaren Oinarriak

Ilustrazioa XVIII. mendean Europan sortutako mugimendu kultural, filosofiko eta zientifikoa izan zen. Ingalaterran hasi, Frantzian garatu eta Alemanian, Kant-en pentsamenduarekin, gailur intelektualera iritsi zen. Arrazoiaren aukeretan konfiantza izateagatik bereizten da, eta zientzia, askatasuna eta aurrerapena azpimarratzen ditu.

Arrazoia, Mugimenduaren Ardatza

Ilustratuek uste zuten arrazoia, oztopoak baztertuz, gizakiari arazoei irtenbide egokiak eskaintzeko gai izango zela. Hona hemen ilustratuek goraipatutako arrazoi horren ezaugarriak:

Arrazoi Ilustratuaren Ezaugarriak

  • Autonomoa: Askatasunez jardun behar du, kanpoko faktoreek (fedea, tradizioak) mugarik jarri gabe. Nahiz eta gizatiarra eta mugatua izan, arrazoiak
...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Arrazoiaren Garaia eta Haren Oinarriak" »

Etika eta Morala: Kant, Utilitarismoa eta Sokrates

Filosofia eta etika2,82 KB

1) gizakiok izaki moralak garela esateak edo gizakiok kontzientzi morala dugula esateak ez du esan nahi ezaugarri horiek jaiotzen garenetik ditugula. Gizakiak izaki moral bilakatzen den prozesu bat bizitzen du haurtzarotik heldutasun bitartean. Horren ondorioz, kantek esan zuen heldutasun morala heteronomia moralean hasten, eta autonomia moralean bukatzen den prozesu batean eskuratzen dela  2) Kanten ustez, nahimenak autonomoa izan behar da, hau da, gizakiok izan behar dugu gure buruari helburuak ezartzen dizkiogunak.Agindu kategorikoek baldintzarik gabe agintzen dute, trukean ezer eskaini gabe, kanten ustez agindu batek morala izateko inperatibo kategorikoa izan behar da. Kanten iritziz, agindu moralak dira egitura jakin bat dutenak, ezaugarri...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Morala: Kant, Utilitarismoa eta Sokrates" »

Alienazioa Filosofian: Esanahia eta Ikuspegiak

Filosofia eta etika3,8 KB

Alienazioa: Kontzeptuaren Jatorria eta Esanahiak

Batzuen ustez, “alienazio” hitza “alienus” termino latinotik dator, eta salmentetan erabiltzen zen, saltzen edo oparitzen zena izendatzeko. Zentzu horretan, objektu bat “alienatu”, oparitu ala saldu egiten da, hau da, gurea zen zerbait beste bati ematea. Beste batzuen ustez, hori ez da terminoaren esanahi bakarra: gaixotasun mentalarekin ere harremanatzen dute. Erich Frommek erabili zuen terminoa gaixotasun mentala izendatzeko, adibidez, neurotikoak ez direla beren ekintzen jabea adierazteko.

XIX. mendetik aurrera, Hegelek, Feuerbachek eta Marxek “alienazio” hitza beste esanahi batekin erabili zuten. Honekin ez zuten gaixotasun mentala izendatzen, baizik eta geure buruarengandik...

Jarraitu irakurtzen "Alienazioa Filosofian: Esanahia eta Ikuspegiak" »

Arendt: Pluralismoa, Ekintza Politikoa eta Masaren Arriskua

Filosofia eta etika2,71 KB

1.3. Pluralismoa eta Ekintza Politikoa Hannah Arendten arabera

Pluralismoari dagokionez, Arendten ustez, gizarte demokratikoan pentsamendu eta iritzi anitzak onartzea eta gizartean aldarrikatzea garrantzitsua da. Hortaz, ekintza politikoa azpimarratzen du (demokraziaren oinarria), hots, hiritarren parte-hartze aktiboa (erabakiak hartzeko, beren interesak defendatzeko, etab.).

Arendtek giza duintasuna, asanblakide izatea eta errespetua sustatzen ditu giza eskubide gisa, eta hauek bermatzeko bide bakarra politikan parte hartze aktiboa dela dio.

Indibidualtasunaren Garrantzia eta Konformismoaren Kritika

Arendten ustez, gizabanako bakoitzak pentsatzeko, epaitzeko eta jarduteko gaitasun bakarra du. Indibidualtasuna funtsezkoa da duintasunerako, erabaki...

Jarraitu irakurtzen "Arendt: Pluralismoa, Ekintza Politikoa eta Masaren Arriskua" »

Nietzsche: Nihilismoa, Balioen Eraldaketa eta Supergizakia

Filosofia eta etika2,68 KB

Nihilismoa eta Jainkoaren Heriotza

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorio zuzena da.

Jainkoaren Heriotzaren Ondorioak

  • Jainkoaren heriotzarekin hutsune handi bat sortzen da; gizakiak ezereza esperimentatzen du.
  • Jada ez dago bere bizitza gidatzeko patroirik.
  • Une horretara arte indarrean egon diren balioak, gizakiari babesa eta argibidea ematen zizkiotenak, bertan behera gelditu dira.

Nihilismorako Bideak

Bizitzaren eta gorputzaren nahi eta gogoei uko egitea irtenbiderik gabeko egoera batera garamatza.

(Nihilismorantz doazen beste bide batzuk ere badaude:

  • Historiako gertakizunek helbururik ez dutela ikustean.
  • Ez jakitea nondik gatozen eta nora goazen.
  • Haraindiko mundua ezerezean gelditzean.)

Nihilismo Pasiboa eta Aktiboa

Aurreko kulturaren idealak desagertzen...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Nihilismoa, Balioen Eraldaketa eta Supergizakia" »

Ludwig Wittgenstein: Bizitza, Pentsamendua eta Filosofia Analisia

Filosofia eta etika5,47 KB

1. Ludwig Wittgenstein

1.1. Bizitza

Ludwig Wittgenstein 1889an Vienan jaio zen. Berlinen eta Manchesterren ingeniaritza ikasi zituen. 1912an Cambridgera joan zen Russellekin filosofia eta logika ikastera. Bere aita hil zenean, berak utzitako herentziari uko egin zion. Lehen Mundu Gerran Austriako armadan sartu zen. 1918an, Italiarrek preso hartuta, bederatzi hilabete eman zituen kontzentrazio-zelai batean. Aldi horretan idatzi zuen bere Tractatus Logico-Philosophicus (1918).

1920tik aurrera maisu gisa eta, geroago, lorezain gisa lan egin zuen. 1929an Cambridgera itzuli zen. 1939an, Unibertsitate horretan, Moorek une horretan zuen matematikako katedra hartu zuen. Bigarren Mundu Gerran Ingalaterrako ospitaletan erizain-laguntzaile gisa egin zuen...

Jarraitu irakurtzen "Ludwig Wittgenstein: Bizitza, Pentsamendua eta Filosofia Analisia" »

Tomas Akinokoaren arabera Jainkoaren Izena Ezagutzeko Bideak

Filosofia eta etika2,56 KB

Jainkoaren Izaera Tomas Akinokoaren Ikuspegitik

Tomas Akinokoaren ustez, filosofia Jainkoaren existentzia frogatzeaz gain, Jainkoaren ezagutzan aurrera egin behar du. Horretarako, bi bide nagusi daude:

  • Ezezko bidea (Via Negativa)
  • Baiezko bidea (Via Affirmativa)

Jainkoa Ezagutzeko Ezezko Bidea

Zentzumenen bidez ezin da Jainkoaz ezer jaso. Gainera, giza ideiak materiazko gauzen esperientziaz eginak dira, eta hizkuntza esperientziaren ekintzak adierazteko egina da. Beraz, esperientziaren bidez, gizakiak ezin du Jainkoaren zerizana ezagutu, baina bai Jainkoa existitzen dela.

Alegia, gizakiak ezin du jakin Jainkoaren substantzia edo errealitatea zer den, baina bai zer ez den. Beste era batera esanda, Jainkoa zer ez den sistematikoki aztertuz, Jainkoa...

Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoaren arabera Jainkoaren Izena Ezagutzeko Bideak" »