Beste ikastaroak mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Nietzsche eta Marx: Erlijioaren Kritika eta Alienazioa

Filosofia eta etika4,54 KB

Apoloneoa eta Dionisiakoa

Apolo eta Dionisos bizitza ulertzeko elkarren aurkako bi jarreren sinbolo, eredu edo jainkoak dira. Apolo argitasunaren eta neurriaren jainkoa da, eta formak eta ideiak erakusten ditu. Dionisos, aldiz, itxuragabearen eta neurrigabearen adierazgarria da, sexu-kilikaduren eta gauaren jainkoa. Bereizketa eta aurkakotasuna nabarmena den arren, ezin daiteke bata bestea gabe bizi. Hala eta guztiz ere, Europako filosofia-tradizioan, joera arrazionalistak dioen moduan (Platonen itzala handi samarra izan da beharbada harrezkero), arrazoi-arimak mendean hartu behar ditu sumina, atseginak eta bestelako irrikak arimaren jardueretan, sentipenen izaera berez zantarra delako.

Nietzschek horixe bera leporatzen dio filosofiari, eta,...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta Marx: Erlijioaren Kritika eta Alienazioa" »

Jainkoaren Ideia: Bizitzaren Antinomia ala Zentzuaren Bilaketa?

Filosofia eta etika2,83 KB

Jainkoaren ideia, testuinguru askotan, indar zentrala izan da historian zehar giza sinesmenen egituran. Hala ere, "Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa asmatu da" ideiak Jainkoaren nozioa bizitzaren esentzia bera indargabetzeko edo ezeztatzeko sortu zela iradokitzen du.

Jainkoa Bizitzaren Antinomia Gisa

Erlijio Monoteisten Izaera Errepresiboa

Erlijio monoteista batzuek giza bizitzaren alderdi instintibo eta sentsualekiko erakutsi duten izaera errepresiboan datza. Erlijio askotan, gorputza eta bere desirak bekatu eta ustelkeria iturri gisa ikusten dira, Jainko perfektu, garbi eta espiritual baten idealarekin kontrastean. Gizatiarraren eta jainkozkoaren arteko dikotomia hori giza portaera gaitzesteko edo kontrolatzeko modu gisa ikus daiteke,...

Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren Ideia: Bizitzaren Antinomia ala Zentzuaren Bilaketa?" »

Feminismoaren Eboluzioa: Mugimendu eta Pentsalari Garrantzitsuak

Filosofia eta etika2,77 KB

Feminismoak emakumezkoen diskriminazio historikoa abiapuntutzat hartuz pertsonen arteko eskubide berdintasuna aldarrikatu du. Hala ere, korrontea ez da homogeneoa eta historian zehar eboluzioa izan du. Honela azal daiteke:

Aitzindari Ilustratuak: Olympe eta Mary

Olympe de Gougesek eta Mary Wollstonecraftek pentsalari ilustratuen "berdintasun politikoaren" aldarriak gizon zuri, burges eta heterosexualak bakarrik hartzen zituela salatu zuten.

Neurritasunaren Mugimendua Bostonen

AEBetan alkoholaren aurkako mugimendua sortu zuten emakume talde ezberdinek. Honek bizitza publikoan aktiboki parte hartzeko aukera eman zien emakume askori.

Mugimendu Sufragista eta Eskubide Politikoak

Sufragistek balio demokratiko eta eskubide liberalen unibertsalizazioa aldarrikatu...

Jarraitu irakurtzen "Feminismoaren Eboluzioa: Mugimendu eta Pentsalari Garrantzitsuak" »

Etika eta Filosofia: Kantetik Estoizismora

Filosofia eta etika2,84 KB

Kant eta Etika: Autonomia eta Duintasuna

  • Kanten etikak autonomiaren garrantzia nabarmendu zuen.
  • Bere helburua gizaki guztientzat baliagarria izango zen proposamen bat lantzea zen, bakoitzak bizi duen egoera, unea edo lekua edozein delarik ere.
  • Bakoitzak bere arauak landu behar ditu, modu autonomoan.
  • Inperatibo Kategorikoa: Guztiek bete beharreko oinarrizko jokabide, arau edo maxima indibidualak. Aukeratu beti lege UNIBERTSAL bihurtzea nahiko zenukeen jokabide-arauak.
    • Joka ezazu beti lege unibertsal bihurtzea nahiko zenukeen maxima bati jarraituz.
    • Adibidez: "Komeni zaidanari gezurra esango diot". Zer gertatuko litzateke jende guztiak arautzat maxima hori hartuko balu? Inor ez litzateke inorengan fidatuko, elkarrekin bizitzea nekeza litzateke. Arau
...
Jarraitu irakurtzen "Etika eta Filosofia: Kantetik Estoizismora" »

Nietzsche: Balioa, Gezurra, Egia eta Jainkoaren Kritika

Filosofia eta etika2,39 KB

Balioa: Nietzsche eta Balioen Transmutazioa

Balioa Nietzschek aldarrikatzen duen gizadi berriaren eginkizuna da. Balioen transmutazioaren bidez, gezurra egia bihurtzen du Nietzschek, eta alderantziz; halaber, ongia gaizki bihurtzen du, eta alderantziz. Nolanahi ere, balioen transmutazioa ez da balio tradizionalak ordezkatzen dituzten balio berrien ezarpena, balioespenak sortzeko era berri bat baizik. Nietzschek gizakia aldezten du, bizitza hutsean oinarriturik, ongiaren eta gaizkiaren sortzaile izan dadin. Balioen transmutazioa Jainkoaren heriotza gainditu duen eta bere burua baieztatzen duen supergizakiaren eginkizuna da.

Gezurra: Mendebaldeko Kulturaren Faltsukeria Metafisikoa

Gezurra Mendebaldeko kultura osoa kutsatzen duten faltsukeria metafisikoen...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Balioa, Gezurra, Egia eta Jainkoaren Kritika" »

Nietzscheren Metafisikari, Ezagutzari eta Zientziari Egindako Kritikak

Filosofia eta etika2,1 KB

Metafisikari Kritika

Arima, Jainkoa eta hilezintasuna bezalako kontzeptuek, Nietzscheren ustez, existitzen ez den errealitate bat islatzen dute. Kontzeptu eta hitz gisa existitzen direnez, existentzia erreala balute bezala ulertu izan dira. Nietzscherentzat, egiak eta gezurrak ez dute betiko zentzurik; momentu horren arte, egia moralki zuzena zena zen, eta gezurra, berriz, inmorala. Baina Nietzschek beste zentzu bat eman nahi die, moralik gabekoa: egia anitza da, ez da bakarra (erlatibismoa, perspektibismoa). Gezur bat egia izatera hel daiteke, eta egiak ez du zertan logikoa izan behar; bere osagaiak ditu: afektiboak, irudimenezkoak… Hizkuntza oso subjektiboa da, eta hitzek ez dute zuzenean errealitatea islatzen.

Metafisika ez da zentzumenetaz...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Metafisikari, Ezagutzari eta Zientziari Egindako Kritikak" »

Nietzsche: Filosofia Bitalista, Metafisika eta Baloreen Transmutazioa

Filosofia eta etika4,79 KB

Nietzsche

Sarrera

Nietzscheren pentsamendua filosofia bitalista da. Norbanakoaren bizitzak duelako balio handiena. Bizitza osoa eta betea izateak dauka garrantzia eta ausardiaz eta energiaz bizitzera gonbidatzen gaitu.

Grezia klasikoa du iturri, Apolo eta Dionisosen arteko konbinaketa bat behar dela esanez. Apolo grekoentzat ordenaren eta arrazoiaren jainkoa da eta Dionisos kaos eta bulkadena.

Orain arteko filosofia guztia apolineoa eta arrazionala izan da. Nietzschek alderdi dionisiakoari ere garrantzia eman zion, berarentzat adimena ez zelako gizakiaren osagai bakarra, ezta garrantzitsuena ere.

Metafisikari Kritika

Metafisika gogor kritikatu zuen existitzen ez den errealitate bat ilusiotzat duelako. Errealitatea mundu honetan dago, autorearen ustez....

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Filosofia Bitalista, Metafisika eta Baloreen Transmutazioa" »

Metodo kartesiarra: Ezagutzaren bilaketa

Filosofia eta etika2,09 KB

Metodo kartesiarra

Metodoa gauza guztien gainetik ezagutza perfektura eramango gaituen bidea da. Metodoa ezagutza guztietara aplikatzen diren arau batzuetan datza eta hori hala da inteligentzia eta arrazoitze gaitasunak berberak direlako gizaki guztietan. Metodoaren xedea, beraz, arrazoiaren erabilera naturala erraztea da. Metodoa jarraiki desbideraketa hau sahiestuko dugu, eta ez dugu inoiz hartuko egiatzat errakuntza bat.

Ebidentziaren Araua

Ez dugu ezer egiatzat hartuko, baldin eta adimenarentzat agerikoa ez bada, argi eta bereizia izan behar da.

Analisia edo Azterketaren Araua

Baieztapen konplexuak haiek osatzen dituzten elementu sinpleenetan bereizi behar dira, arazoa ahalik eta gehiena zatitu behar dugu, natura soiletan banatita geratu arte....

Jarraitu irakurtzen "Metodo kartesiarra: Ezagutzaren bilaketa" »

Ortegaren Ideiak eta Sinesteak: Gizakiaren Oinarriak

Filosofia eta etika3,55 KB

Ortegaren Ideiak eta Sinesteak: Sarrera

Ortegaren iritziz, gizakia ulertu nahi bada, dela gaur egungoa dela iraganekoa, haren ideiak aztertu behar dira. Ortegaren ustez, ideiak gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen koordenatuak dira; ideiez horniturik, gizakiak bere beharrizanei aurre egiten die. Baina "idea" nozioak esanahi asko hartu ohi dituenez testuinguruaren arabera, filosofo madrildarrak zehaztu egin zuen nozio hori.

Horretarako, Ortegak bi ideia mota bereizi zituen: alde batetik, sinesteak eta, bestetik, ideiak zentzu hertsian hartuta. Beraz, Ortegaren ustez, sinesteak eta ideiak bi gauza guztiz desberdin dira.

Ideiak eta Sinesteak: Desberdintasunak

Ortegaren ustez, sinesteak eta ideiak bi gauza guztiz desberdin...

Jarraitu irakurtzen "Ortegaren Ideiak eta Sinesteak: Gizakiaren Oinarriak" »

Askatasuna, Morala eta Erantzukizuna Filosofian

Filosofia eta etika4 KB

Baldintzapena eta Determinazioa

Baldintzatuta egotea eta determinatuta egotea ez dira gauza bera.

  • Baldintzatuta egotea: Askatasuna ez da absolutua eta erabatekoa, baina nor bere ekintzen erantzule dela jakiteko adinakoa da.
  • Determinatuta egotea: Askatasunez jokatzeko aukera guztiak erabat ukatzea esan nahi du.

Determinismo Kosmologikoa: Patua

Estoikoen ustez (K.a. IV. mendean), kosmoaren ordena jakitea beharrezkoa da. Unibertsoa zuzentzen duen legea Patua da. Patuaren arabera, den-dena halabeharrez gertatzen da.

Bi munduren bereizketa egiten zen:

  • Barneko askatasunaren mundua (gure esku dago).
  • Kanpoko mundua (ez dago gure esku).

Morala eta Askatasuna

Morala izatea eta Amorala izatea

Gizabanakoa nahitaez da izaki morala. Hauek aukerak imajinatu, horietako...

Jarraitu irakurtzen "Askatasuna, Morala eta Erantzukizuna Filosofian" »