Unibertsitatea mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Ekonomia Sistemak: Planifikazio Zentralizatua vs. Kapitalismoa

Ekonomia2,4 KB

Planifikazio Zentralizatuko Sistema (Sozialismo Erreala)

Munduan hondarretan dago, Europako ekialdeko herrien porrotaren ondoren.

  • Plan ekonomiko zentralak erabakitzen du zer ekoiztu, zenbat, eta zein preziotan salduko diren ekoizkinak.
  • Estatua produkzio bitartekoen jabe da (kasu batzuetan kooperatibak).

Sistema Kapitalista (Merkatu Ekonomia)

Oinarriak:

  • Efizientzia irizpidea: Emaitzarik altuena ahalegin txikiena eginez.
  • Nola ekoiztu behar den erabakitzen du.
  • Merkatua: Ondasun eta zerbitzuen banaketarako instrumentua.
  • Zer (kontsumitzaileek erosi nahi dutena) eta norentzat (merkatuak finkatutako prezioak ordaintzeko prest daudenentzat) ekoiztu behar den erabakitzen du.

Merkatuak ez du ziurtatzen gizarte ongizatea. Hori dela eta, Estatuaren esku hartzea...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Sistemak: Planifikazio Zentralizatua vs. Kapitalismoa" »

Indiako Ekonomiaren Garapena eta Aldaketa Historikoa

Ekonomia2,52 KB

Bere GGI 0,586 da, garapen ertainekoen mailan dago. Baina ia garapen txikiko herrialdeen mugan kokaturik dago (0,55). Indiako ekonomiaren hazkunde nabarmena Indiak 1947an independentzia, ingalaterraren menpe baitzegoen. Momentu harta bere ekonomia berregiturazten hasi zen eta itxia izatea erabaki zuen: batez ere atzerriko kapitala bertan kokatzeko eta atzerriko inportazioak eskuratzeko. Garai horretan Indiak inportatzen ez zuenez (edo oso inportazio urriak), dena bertakoek ekoitzi behar zuten. Egoera hau enpleguari begiratuta ona da, baina ez du pizgarririk sortzen, izan ere, ekoiztuko dena salduko dela jakinda ez da gehiago egingo ezta hobetuko ere. Bestalde, teknologiari dagokionez, ez da eboluzioarik nabarmentzen (kanpokoa ezezaguna). Gainera,...

Jarraitu irakurtzen "Indiako Ekonomiaren Garapena eta Aldaketa Historikoa" »

Tributuen Bilketa: Funtzioa eta Prozedura

Ekonomia2,76 KB

IKASGAIA: Tributuen Bilketa

Tributuen Bilketaren Funtzioa

Zorra ez bada ordaintzen borondatezko epealdian, exekuzio aldia hasten da. Sistema hori Bizkaian aplikatuko da zuzen. Estatuan eta Gipuzkoan bere sistema aplikatzen da. Ez da hain automatikoa, eta aukera gehiago daude. Aurresuposamendua beti zorrak likidatua egon behar duela da, baina gaizki egiten baduzu orduan Administrazioa sartzen da. Epe honetan zorra exekutatu ahal da, premiamendu prozedurari jarraituta. Errekarguez gain, premiamenduzko probidentzia emateko aukera dago eta hau oso kaltegarria da.

TLO 1995ean aldatu zenetik exekuzioa epea zuzenean hasten da borondatezko epea ez bada ordaintzen. Horregatik exekuzio aldia eta premiamendu prozedura ez dira gauza bera. Azken hau ez da...

Jarraitu irakurtzen "Tributuen Bilketa: Funtzioa eta Prozedura" »

Eskaria, Eskaintza eta Merkatu Egiturak Ekonomian

Ekonomia2,97 KB

Eskaria eta Eskaintza

Eskaria

Ondasun baten prezioa da bere eskarian eragiten duen faktore nagusia. Orokorrean, ondasun baten prezioak gora egitean, eskatutako kantitatea jaitsi egingo da, eta alderantziz.

Badaude eskaria baldintzatzen duten beste faktore batzuk, hala nola, kontsumitzaileen errenta:

  • Behe mailako ondasunak: Errenta igotzean, eskatutako kantitatea jaisten da.
  • Ondasun arruntak: Errenta igotzean, eskatutako kantitatea igotzen da.
  • Luxuzko ondasunak: Errenta txikia denean kantitate txikian kontsumitzen dira, eta errenta handitzean, eskatutako kantitatea errenta baino neurri handiagoan igotzen da.

Eskaintza

Ondasun baten prezioa da bere eskaintzan eragiten duen faktore nagusia. Orokorrean, ondasun baten prezioak gora egitean, eskainitako...

Jarraitu irakurtzen "Eskaria, Eskaintza eta Merkatu Egiturak Ekonomian" »

Enpresa-Joerak, Inbentarioen Kudeaketa eta Lean Manufacturing

Ekonomia2,82 KB

Enpresa-Joerak eta Merkatuaren Orientazioa

1. Ekoizpen-Joera

Lehia eskasa denean eta eskaria eskaintzaren gainetik dagoenean, merkataritza-funtzioa kudeatzeko sortzen den erari ekoizpen-joera deritzo. Egoera horretan, ekoizten den guztia saltzen denez, enpresaren ardurarik handiena bere produktibitatea handitzea da. Merkataritza-jarduera salmentek eragiten duten lan administratiboetara mugatuko da.

2. Produktu-Joera

Lehia gogorragoa bihurtzen denean eta eskariaren eta eskaintzaren arteko desoreka desagertzen joaten da. Produktu-joera agertzen duten enpresen ustez, kontsumitzaileek kalitaterik onena eta emaitzarik onenak ematen dituzten produktuak aukeratzen dituzte.

3. Salmenta-Joera

Eskaintza eskaria baino handiagoa denean, enpresen arteko lehia...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa-Joerak, Inbentarioen Kudeaketa eta Lean Manufacturing" »

Ekoizpen-Sistema: Helburuak, Eraginkortasuna eta Erabaki Estrategikoak

Ekonomia3,06 KB

Ekoizpen-Sistema: Helburuak, Eraginkortasuna eta Erabaki Estrategikoak

Ekoizpen-Sistemaren Funtzioa eta Eraginkortasunaren Neurketa

Enpresa guztietan, inputak hartu eta output bihurtzen dira. Ekoizpen-azpisistemaren zeregina eraldaketa prozesu hori burutzea da. Elementu eta prozesu multzo bat da; elementu eta prozesu horiek elkarri eragiten diote, eta haien xedea eta funtzio espezifikoa faktoreak produktu bihurtzea da.

1. Produktibitatea: Input eta Outputen Arteko Erlazioa

Outputak egiteko, beharrezkoa izaten da input batzuk kontsumitzea. Baliabide horien kontsumoak kostu bat eragiten du. Kostuaren analisi egoki bat egiteko, beharrezkoa izaten da kontsumitutako inputak eta lortutako outputak kontuan hartzea. Produktibitatea neurtzeko, bi adierazle...

Jarraitu irakurtzen "Ekoizpen-Sistema: Helburuak, Eraginkortasuna eta Erabaki Estrategikoak" »

Giza Baliabideen Kudeaketa: Prozesu Nagusiak

Ekonomia2,31 KB

Barne-igoera

Barne-igoera erakundearen parte den pertsona bat lanpostuz aldatuz edo egiten dituen funtzioak aldaraziz aurreikusitako antolaketa-beharrak betetzean datza. Bi helburu ditu: langilearen behar garrantzitsu batzuk bete eta enpresaren helburuak lortzen lagundu, enpresa-sailetan pertsona egokiak eta gaituak ezarriz.

Prestakuntza

Prestakuntza enpresaren eta langileen helburuak betetzeko gai diren pertsonak sortzean datza, haien ezaguerak eta gaitasunak hobetzeko eta portaera egokitzeko. Ingurunea azkar aldatzen denez, enpresari bere antolaketaren eta lanpostuen edukien egokitzapen etengabea eskatzen dio, lehiakorra izan nahi baldin badu. Bi hezkuntza-programa mota daude:

  • Prestakuntza lantokian: langile berriak bere lanpostuaren betebeharrak
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Baliabideen Kudeaketa: Prozesu Nagusiak" »

Kudeaketa Teoriak eta Ekoizpen Sistemak

Ekonomia2,56 KB

Hawthorneko Esperimentuen Ekarpen Nagusiak

  • Langilearen produktibitatea eta lantokiko argitasun mailaren arteko erlazioa aztertu zen.
  • Langilearen produktibitatea handitu zen.
  • Produktibitatearen hazkundea bi taldeetan banatu zen.
  • Ikuskari bat jarri zen taldea motibatzeko.
  • Ikuskaria kentzean, produktibitatea jaitsi zen.
  • Pertsonen arteko harremanen garrantzia azpimarratu zen.
  • Langileen arazoez kezkatuko zen zuzendaritza estilo bat bultzatu zen.

Giza Harremanen Eskolaren Kritikak Planteamendu Klasikoari

Giza Harremanen Eskolak planteamendu klasikoen aurka jarri ziren, honako hauek kritikatuz:

  • Giza motibazioaren funtzionamendua.
  • Lanaren zatiketaren abantailak eta desabantailak.
  • Egitura hierarkikoaren zurruntasunarekiko jarrera kritikoa.

Lanaren zatiketaren mugak:...

Jarraitu irakurtzen "Kudeaketa Teoriak eta Ekoizpen Sistemak" »

Giza Baliabideen Kudeaketa: Enpresaren Gakoa

Ekonomia13,72 KB

Giza Baliabideen Kudeaketa: Giza Elementua Enpresan

Giza elementua enpresaren ezaugarri bereizgarria da. Enpresak profesional talde on bat badu, lehiatzeko abantaila lortuko du.

Giza Baliabideak eta Giza Kapitala

GIZA BALIABIDEAK: enpresaren pertsonak eta pertsona hauek dauzkaten gaitasun profesionalak: prestakuntza, esperientzia, gizarte trebetasuna…

GIZA KAPITALA: Lana ekoizpen faktorearen atala. Langileen ezagutza eta prestakuntza.

Giza Baliabideen Kudeaketa

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA: enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko helburua duen pertsonekin lotutako erabaki eta ekintzen multzoa. Enpresak dituen pertsonak kudeatu behar ditu bere helburuak lortu nahi baditu.

GIZA KAPITALEAN INBERTITU: langileek zein gaitasun, trebetasun...

Jarraitu irakurtzen "Giza Baliabideen Kudeaketa: Enpresaren Gakoa" »

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (AES): Gida Osoa

Ekonomia3,21 KB

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (AES)

Definizioa

Gizarte-bazterkeria prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezko diren gastuei aurre egiteko, urtean behin ematen diren diru-laguntzak dira.

Gastu hauei bideratuta daude:

  • Etxebizitza edo bizitokia eduki eta mantendu ahal izateko beharrezko diren gastuak (alokairua, larrialdi-egoera gertatu aurretik etxebizitzaren kredituak eragindako gastuak, energia-, ur- eta mantentze-gastuak, etxean beharrezkoak diren oinarrizko osagaiak erosteko, etab.).
  • Bizikidetza-unitateko kideen oinarrizko beharrizanak (jantzia, hezkuntza, osasuna), beste sistema publikoek gastu horiei aurre egiten ez dietenean.

Laguntza hauek helburu jakin baterako dira; beraz, helburu horretarako baino ezin dira erabili.

Gizarte Larrialdietarako...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (AES): Gida Osoa" »