Indiako Ekonomiaren Garapena eta Aldaketa Historikoa
Bere GGI 0,586 da, garapen ertainekoen mailan dago. Baina ia garapen txikiko herrialdeen mugan kokaturik dago (0,55). Indiako ekonomiaren hazkunde nabarmena Indiak 1947an independentzia, ingalaterraren menpe baitzegoen. Momentu harta bere ekonomia berregiturazten hasi zen eta itxia izatea erabaki zuen: batez ere atzerriko kapitala bertan kokatzeko eta atzerriko inportazioak eskuratzeko. Garai horretan Indiak inportatzen ez zuenez (edo oso inportazio urriak), dena bertakoek ekoitzi behar zuten. Egoera hau enpleguari begiratuta ona da, baina ez du pizgarririk sortzen, izan ere, ekoiztuko dena salduko dela jakinda ez da gehiago egingo ezta hobetuko ere. Bestalde, teknologiari dagokionez, ez da eboluzioarik nabarmentzen (kanpokoa ezezaguna). Gainera, enpresen sektorean estatuak parte hartzen zuen (publikoetan eta pribatuetan) eta enpresek hartu beharreko edozein erabakik estatuaren oniritzia behar zuen. ///Orduan, ordura arteko funtzionamendua aldatzea erabaki zen: ekonomia irekitzea moneta debaluatuz (finantzazioa emateko), inportazioei mugak kenduz eta atzerriko enpresei bertan ezartzeko aukerak emanez. Erabaki horien ondorioz India hazkunde bidean sartu zen. ////Horrela, 1990eko hamarkadaz geroztik, hazkundea izugarri hazi zen aurreko faktoreak zirela medio: kanpo-sektore liberalizatzea, inbertsioei lotutako hesiak kentzea eta bestelako neurriak hartzea. Kanpo-sektorea liberalizatzea erabaki zen. Horretaz gain, inbertsioei hesiak kendu zitzaizkien. Bertan sektore publikoak presentzia handia du eta horrek enpresen ekoizpen ahalmena handitzeko zailtasunak egotea eragiten du. Beste hainbat neurri ere hartu ziren, ekoizkortasuna hobetzen lagundu zutenak: atzerri dirua eskuratzea, zorroko inbertsioak, finantza sektorea eta telekomunikazioak liberalizatzea...////Beraz, Indiako ekonomia 60ko hamarkadan goraka hasi zen 1973 arte. Urte horretan, gainerako munduan bezala, Indian ere krisia eman zen. Hala ere, 1980tik aurrera etengabe goraka doa, 1990en izugarrizko hazkundea izan zuelarik. Herrialde hauen hazkunde erritmoa garatuena baino askoz handiagoa da. Aipatu beharra dago, azken urteetako hazkundea apaltzen joan dela, hazkundea izateari utzi gabe. //// Hazkundea batez ere sektore batzuetara zuzendua zegoen: informatika (BPG-aren %6 eta esportazioen %16.a// kualifikazio handiko ingenieroak, kostu txikiak,hizkuntza), farmazia (garrantzitsua_ produktu generikoak) eta siderurgia (mittal) eta automobilena.
txikiko herrialdeen mugan kokaturik dago (0,55).