Ekonomia Sistemak: Planifikazio Zentralizatua vs. Kapitalismoa
Planifikazio Zentralizatuko Sistema (Sozialismo Erreala)
Munduan hondarretan dago, Europako ekialdeko herrien porrotaren ondoren.
- Plan ekonomiko zentralak erabakitzen du zer ekoiztu, zenbat, eta zein preziotan salduko diren ekoizkinak.
- Estatua produkzio bitartekoen jabe da (kasu batzuetan kooperatibak).
Sistema Kapitalista (Merkatu Ekonomia)
Oinarriak:
- Efizientzia irizpidea: Emaitzarik altuena ahalegin txikiena eginez.
- Nola ekoiztu behar den erabakitzen du.
- Merkatua: Ondasun eta zerbitzuen banaketarako instrumentua.
- Zer (kontsumitzaileek erosi nahi dutena) eta norentzat (merkatuak finkatutako prezioak ordaintzeko prest daudenentzat) ekoiztu behar den erabakitzen du.
Merkatuak ez du ziurtatzen gizarte ongizatea. Hori dela eta, Estatuaren esku hartzea beharrezkoa da.
Merkatua: Enpresa-Jardueraren Markoa
Merkatu Motak
Merkatua parte-hartzaileen independentzia edo dependentziaren arabera:
- Merkatu librea: Merkatu bat librea da eskaintzaile eta eskatzaileek euren nahiei jarraiki jokatzen dutenean, hirugarrenen eragina jasan gabe. Kasu honetan prezioa erabateko askatasunez finkatzen da, eskari eta eskaintza bolumenaren arabera.
- Merkatu interbenitua: Merkatu bat erregulatuta edo interbenituta dago ohiko eskaintzaile eta eskatzaileez kanpo dagoen indar batek bertan eragiten duenean (botere publikoak, normalean). Esku hartze hauen helburu eta moduak oso ezberdinak izan daitezke.
Merkatuak eskaintzaile eta eskatzaile kopuruaren arabera:
- Lehia hobezineko merkatua (lehia librekoa): Praktikan merkatu mota hau ia ez da existitzen; Lehia hobezineko merkatutzat jo daitezkeen bakarrenetarikoak dibisena eta Burtsa (balore jakin batzuetarako) dira.
- Eskaintzaile eta eskatzaile ugari dago.
- Prezioa eskaintza eta eskariaren joko librearen bitartez erabakitzen da.
- Merkatua gardena da.
- Sarrera eta irteera askatasuna dago.
- Eskaintza monopolioa: Merkatu mota hau aurrekoaren kontrakoa da. Monopolioan eskaintzaile bakarrak eta eskatzaile asko daude; monopolistak merkatua menperatu eta prezioa nahi beste igo dezake (kontsumitzaileen eskari-kurbak uzten dion neurrian behintzat).